Atzo izan genuen IKTeroen lehen bilera gure bitakora berri dotorea martxan jarri zenetik. Taldekide guztiek ikusi ahal izan zuten blog berria eta, honez gero, batzuk mezuak zintzilikatzeko irrikitan daude. Bileraren amaieran aurreko egunetan proba moduan idatzi genituen mezuen inguruan hitz egiten jardun ginen. Eta IKTero batek Elhuyar hiztegiaren inguruko mezua gogorarazi zidan. Hau ustekabea konturatu nintzenean gutako askok ez zuela ezagutzen hiztegi hau euskarri digitalean. Hona hemen horietako batzuen aipamena:
Elhuyar hiztegia: benetan tresna eraginkorra. Bilaketa azkarrak egiten ditu eta emaitza askobueltatzen ditu. Azpisarrerak ere aurkitzen ditu: lokuzio edo esamoldeak, lexiak,….
3000 Hiztegia: aurrekoa bezain erabilerraza eta azkarra. EuskalGNU taldeak Firefoxerako plugin bat sortu du. Plugin horren bidez Firefoxen zuzenean kontsulta daiteke Hiztegia 3000. Gaztelaniazko hitza tekleatzen duzu eta euskarara itzultzen dizu pluginak.
Sinonimoen Euskal Hiztegia: sinonimoak eta antonimoak aurkitzen ditu. Harrigarria da kasu askotan ematen dituen erantzunen kopurua (ez nuen espero hainbeste sinonimo edukiko zituenik “ero” hitzak
)
AISA Etorkinentzat Irudizko Hiztegia: orain dela egun batzuk Sustatun jasotako albistea hemen uzten dizuet. Hiztegi hau etorkinei zuzenduta dago eta euskara ikasteko lehen urrats bezala erabili dezakezue zuen ikasleekin.
Bukatzeko, helbide interesgarri gehiago topa ditzakezue gure ikastolako web orriko helbide honetan

sei(e)k zera dio:
Kaixo, lagunok! Euskarako irakaslea naiz eta betidanik (edo dagoenetik, behinik behin) erabili ditut Hiztegi Batua eta horrelakoak, baina beti ere paperean. Iruditzen zitzaidan askoz ere erosogoa zela,lanak zuzentzen ari nintzen bitartean, hiztegiak aldamenean edukitzea. Eskerrak inguruan irakasle “xirikalari” batzuk ditudanik, horiei esker ia dena formato digitalean erabiltzen hasia naiz. Alde ederra! Horregatik, horrelako mezuak jartzen dituzuenoi zorionak eman nahi dizkizuet,eta, bide batez, beste guztiak(ikasle, irakasle…) animatu nahi ditut teknologia berrien munduan pixkanaka sartzera.
7 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Azkenik eskaera bat luzatu nahi dizuet: gaur egungo euskal autorei buruzko informazioa lortzeko weblogik ezagutzen baduzue, jakinarazi mesedez. Ondo izan eta hurrengora arte!
magic(e)k zera dio:
Kaixo sei:
Ez dakit hau oso baliagarria izango den baina, zalantzarik gabe, honekin batera doakizun helbidea oso ongi dago eta niretzat lagungarria izan da: Euskara eta publizitatea
10 days igaro dira mezua idatzi zenetik.On egin!!!
admin(e)k zera dio:
Joño, magic! Orri interesgarria benetan!. Esteka interesgarri ugari ditu. Nire ustez, hizkuntza irakasleentzat EHUko euskara zerbitzuak sortutako Ereduzko Prosa Gaur eta Gotzon Garateren Atsotitzak bezalako webguneak benetan oso baliagarriak izan daitezkeela eguneroko lanean. Ez dakit zer iruditzen zaizuen baina, agian, baliabideen zerrendatxo bat presta genezake aurkezpen orriarekin egindakoaren moduan. Zer iruditzen?
11 days igaro dira mezua idatzi zenetik.sei(e)k zera dio:
Kaixo! Administratzaileak proposatu bezala, baliabideen zerrenda martxan dut, beraz, zertxobait gehiago bururatzen bazaizue, bidali.
15 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Sailkatu ondoren (hiztegiak, informazio orokorra, euskal literatura…), hementxe jar dezakegu zerrenda denok erabili ahal izateko. Oraingoz, batzuk gehiago lortu arte itxarongo dut. Ondo iruditzen zaizue?