TopOfBlogs
A A
RSS


Joku matematikoak

Atzo gauen tarte bat hartu nuen aspalditik utzita nituen nire feed-ei bistazo bat botatzeko. Batetik bestera saltoka ibili nintzen zerbait atseginaren bila eta, halako batean, La Cosa Humeda-n joku honen aipamena irakurri nuen. Proba moduan hasi ginen eta, konturatu gabe, semea eta biori lotara joateko ordua eman zigun. Egitura sinplea duten joku hauek benetan oso gustukoak ditut. Poliki poliki buruari eragiten hasten zara eta, azkenean, ez duzu amore ematen maila desberdin guztiak bukatu arte.

Gaur goizean, gosaltzen ari ginela, burura etorri zaizkit gaztaroan eskutartean ibilitako jokuak. Tangram, Master-Mind, Rubik-en kuboa, burnizko iltzekin egindako korapilo haiek,…. Zeinen gustukoa genituen eta zenbat denbora pasatzen genuen buruari eragiten. Nik uste dut joku haiek, egituraz sinpleak baina ebazketa prozesu konplikatuak zituztenak, logika eta estrategia desberdinak erabiltzen ikasteko tresna ezin hobeak izan zirela. Horrelako jokuetan soluzioa ez zen berehala aurkitzen baina pazientzia eta konstantzia puntu batekin arazoei aurre egiten zitzaien.

Susmoa dut, gaur egun, mota honetako jokuak ia desagertu egin direla Olentzeroren zakutik. Iruditzen zait gaurko gazteek erabiltzen dituzten jokuek trebetasun fisikoa bultzatzen dutela gehiago buru-trebetasuna baino. Askotan joku errazak izaten dira, gutxi pentsatu beharrekoak, joku mekanikoak, eskema berdinak etengabe errepikatuz arrakasta erraz lortzen duten horietakoak. Bai, badakit hau ez dela kasu guztietan gertatzen. Badakit ordenadore joku guztiak ez direla tankera honetakoak baina ez dut uste gure seme-alaben Gameboy, Playstation eta horrelakoetan, joku mota hauetako asko erabiltzen direla. Eta nik uste dut honek baduela eragina gero gure ikasleek klasean azaltzen duten jarrerarekin. Erosoak bihurtu dira, egin behar dutena ondo zehaztu behar zaie (jokuen instrukzioak izango bailitzan) eta ariketak egiterakoan errepikatuak izaten badira hobe. Lehenengo zailtasunaren aurrean so egiten dute berehala.

Beno, mezuaren muinara bueltatuz, arestian azaldutako jokuaren egilearen webgunea bisitatu dut eta, hemendik estekaz-esteka saltoka hasi naiz eta, azkenik, logika eta estrategia lantzeko joku pilo bat aurkitu ditut. Hauetako asko, agian, gure ikasleekin erabili ditzakegu tarteka-tarteka; labirintoak, zenbaki puzleak, logika jokoak,…. Hona hemen helbide interesgarri batzuk:

Probatu eta esaidazue zer iruditzen zaizkizuen. Helbide interesgarri gehiago ezagutzen badituzue idatzi lasai ea nire ikasleekin erabiltzeko modukoak diren.

Ah! Ahaztu baino lehen. Ea zenbat denbora behar duzuen joku honen 4. maila pasatzeko! ;-)

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/05/05/joku-matematikoak/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Joku matematikoak”

  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Ez da ezergatik baina, lortu dut. Ez laugarrena, bederatziak baizik. Harrokeririk gabe esan beharra daukat nahiko erraza izan dela. Hasieran, metodologia zehatzik gabe aritu nintzen eta laugarrenean blokeaturik gelditu nintzen. Ostiralean, IKTeroen Batzorde Eragilekoen afarian JOLAUSekin konpromiso serioa hartu nuen eta larunbatean lanari ekin nion. Bi ordu inguru (gutxiago izan zen) behar izan nuen dena bukatzeko. Sobra ere, TAU Baskoniak eginiko erakustaldiaren ondotik, gutxiago ez nintzela pentsatu eta bata bestearen atzetik ebazten hasi nintzen. Erabilitako estrategia nahiko sinplea izan arren, oso eraginkorra izan zen. Erabilitako irizpide bakarra ordularien orratzen norabidearena izan zen. Hau da, aukera desberdinen aurrean beti irizpide hori erabiltzen nuen. Gainera, izandako porroten ondorioz ikusitako labirintoaren gakoek, argi uzten zidaten aukera asko frogatu ez arren, baliogabeak zirela. Honekin, denbora asko irabazten nuela ohartu nintzen eta bide oker asko sahiestu egiten nituela.
    Badakizue, animatzen bazarete eskema hori baliagarria izan da niretzat, behintzat.
    AH! Sinisgaitza egiten bazaizue, Weblog honen administraria den JOLAUSEK froga guztiak ditu.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo