TopOfBlogs
A A
RSS


Lanerako ezinbesteko tresna

Beerserver

Aspaldi honetan, Jakintza Ikastolako IKTeroak oso urduri eta lanpeturik ikusten ditudanez, tramankulu berri hau erostea proposatzea otu zait. Izan ere, geroz eta lanordu gehiago behar izaten dute euren lana aurrera ateratzeko eta horrenbeste ordu pantailari so eginez ez die batere mesederik egiten. Batzuk begiak gorrituta, besteek ipurdia gizenduta… baina, beti ere, lana jator eta txukun eginez.
Lan baldintzak hobetu nahirik, Magic-entzat kafea bero-bero mantentzeko tramankulua erosi berri dugu, une honetan derrigorrean, JOLAUS-entzat opari bat egin beharrean nago eta, nire uste apalean, JOLAUS-entzat opari hau baino hoberik ez dago. Engadget-en aurkitu dudan Beer Server honen bitartez ,ziur nago, IKTeroen ekoizpenak areagotu eta hobetuko direla.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/05/07/lanerako-ezinbesteko-tresna/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Lanerako ezinbesteko tresna”

  1. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Kaixo, IKTero guztiak (bereziki Magic eta Jolaus)! Aspaldi honetan konturatuta banago ere, oraintxe ikusi dut zuen errendimenduak goraka egitearen arrazoia! Batak, kafea goxo-goxo; besteak, garagardoak fresko-fresko…Berdintasuna aldarrikatzen dut! Nik ere tramankuluren bat nahi dut nire lan-orduak goxatzeko! Gelditzen da partidaren bat horretarako? Hala bada, zain nago…
    Bestalde, Magic-en hitzak irakurtzean, zalantza bat(edo bat baino gehiago) gelditzen zait: gorritutako begiak nireak izan daitezke, baina bestea? Nori ari zaio ipurdia gizentzen? Badaezpada ere, begiratu zuen weblog horietan horretarako zerbait aurkitzen duzuen…

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Aurrekontua agortuta dago. Beste behin ere berandu iritsi zara. Hala ere, egiten duzun eskakizun horrekin gauza bat oso nabarmen gelditzen ari da: inbidiaz josita zaudela. Inbertsio hauetatik libratzen garenean, lasai egon, ez zaitugu ahaztuko eta.
    Bestalde, egiten didazun galderari erantzunez, gauza bakarra daukat adierazteko: IKTeroen artean begiratzea besterik ez dago.

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo