TopOfBlogs
A A
RSS


Ezagunak izaten hasi gara

Ez nuen uste bitakora bat martxan jartzea hain gauza zirraragarria izango zenik. Gaurko eguna benetan berezia izan da. Pasa den astera arte, egunero, batez beste, hamabi bat bisitari bagenituen gaur 120 140 baino gehiago izan ditugu. A ze emozioa! Estatistikei gainbegiratu bat eman ondoren konturatu naiz IKTeroen bitakora poliki-poliki ezaguna egiten ari dela interneten, batez ere Hegoamerikako hainbat herrialdetan . Hau guztia, hein handi batean, Acertijos y Pequeños Enigmas blog argentinarrari zor diogu, gutaz egin duen aipamen bati esker 32 bisitari izan baitugu. Beste 15 sarrera izan ditugu Sustatutik; eskerrik asko zuen aipamenagatik eta segi orain arte bezala!.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/05/09/ezagunak-izaten-hasi-gara/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Ezagunak izaten hasi gara”

  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Eutsi horri!!! Benetan ziragarria da ikustea gure ekimen berritzaile hau izaten ari den arrakasta. Jolaus: adi ibili!!! Datorren ikasturterako, garbi dago, zerbitzari indartsu bat beharko duzula abian jarri behar duzun proiektua aurrera eraman ahal izateko. Nolanahi ere, alboan izango gaituzu behar duzunerako.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo