TopOfBlogs
A A
RSS


EGA on-line 2

Aurreko batean, EGAko atariko probei buruz idatzi nuen. helbide interesgarri bat eskaintzeaz gain, “turismo” pixka bat egiteko aukera ere ematen nizuen. Oraingo honetan, aldiz, harira joango naiz eta sustatun aurkitutako artikulu bat ekarriko dut hona.
Internet&Euskadi elkarteak Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko gainditu behar diren atariko frogak http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega helbidean zintzilikatu ditu. Guztira zazpi urtetako azterketak kontsultatu daitezke gune horretan, urte bakoitzeko bi edo hiru froga.

Internet&Euskadi elkarteak garatutako aplikazioak galderen erantzun zuzenak zein diren jakitea ahalbidetzen du eta azterketetan jarri ohi diren zenbait audio zati ere entzun daiteke.

Edozein nabigatzailerekin egiteko modukoa
Aplikazioa XML eta HTML formatu irekiak erabiliz programatuta dago, eta edozein nabigatzailetan ikus daiteke. Hala, javascripta aktibaturik izanik aipaturiko atariko frogak egin daitezke, inolako programa berezirik instalatu gabe. Bestalde, ariketa bakoitzak ez du 100 KB baino gehiago betetzen.
Ikusiko duzuen bezala erabiltzeko oso erraza eta erosoa da. Beraz, anima zaitezte!

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/05/13/ega-on-line-2/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “EGA on-line 2”

  1. Gravatar Image

    IRATI(e)k zera dio:

    :lol:

    288 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, Irati! Ez zaitut ezagutzen, baina imajina dezaket EGAko ariketak errepasatzeko zerbaiten bila ibiliko zinela eta orri honekin topo egin duzula. Imajinatzen dut ere gaur, nire ikasle askok bezala, ATARIKO PROBA izango duzula. :sad: Hala bada, zorte ona izan dezazula opa dizuet zuri eta zu bezala gaur Donostiara azterketa egitera joango zareten guztioi.
    Lehenengo urrats hau gainditu eta errepasatzen jarraitu nahi baduzu, euskaljakintzan, eskuineko zutabe osoan, horretarako baliabide mordoa topatuko duzu! :grin:

    288 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo