TopOfBlogs
A A
RSS


Ordiziarrak blogosferan

Egun hauetan udarako oporrak non pasatuko ote ditugun erabakitzen ari gara etxean. Niri pertsonalki leku lasaiak, bakartiak,… gustatzen zaizkit, baina orain dela bost urtetik hona familiako oporrak nire semeak agintzen ditu; bere gustuko lekuetara joan behar gara, jakina, hondartza, aquapark, atrakzio parkeak,… eta horrelakoetara. Bufff!! Hondarra ahoan, eguzkitako kremaren kiratsa, atrakzioetako jende ilara amaigabeak,…. A ze suplizioa!. Eta bat-batean bururatu zait ordiziarron artean askotan erabiltzen dugun esamolde hau: “Munduko punta batera nola bestera joan, beti topatuko duzu bertan ordiziarraren bat”. Ez dakit ordiziarrok imaginazio gutxi dugun gure oporrak non pasatu behar ditugun aukeratzerakoan edota, justu alderantziz, munduko izkin guztietan zehar sakabanatzen ote garen.

Gauza bera gertatuko ote da sarean?. Zein da ordiziarron presentzia World Wide Web delakoan?. Orain dela aste batzuk ikastolako webmasterrak webgune batzuk topatu zituen baina horrez gero bilaketak ez ditu fruitu gehiagorik eman. Web horien artean Edurne de Arriba eta Ane Albisu gure ikasle ohien bitakorak topatu zituen. Mezu hau irakurtzen duzuenok beste ordiziarren baten webgunea ezagutzen baduzue sarean, arren helarazi iezaiguzue bere helbidea.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/05/19/ordiziarrak-blogosferan/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Ordiziarrak blogosferan”

  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Kaixo Jolaus:

    Beste helbide bat aurkitu dut eta zerbitzuen atalean sartu dugu. Helbide berri hau oso ezaguna nuen baina, ahaztuta, sartu gabe genuen. Gure laguna eta Jakintzan ibilitako (ikasle nahiz irakasle gisan) Txoldoren enpresakoa da. Iketekizena du eta 3D diseinua, web diseinua… egiten du. Gehiago ezagutuz gero, esan eta berehala jarriko dugu. Ongi Jolaus eta horrela segi.

  2. Gravatar Image

    Ordiziarra blogosferan-edo..(e)k zera dio:

    Atsaldeon, Jolaus:
    edumad.berriemaile.com orrialdeko bisiten kontagailuan ikusi dut ikastolaren blog honetatik zazpi bisita inguru egin izan direla, eta hari horretatik tiraka iritsi naiz hona. Esan, orrialde hori izurratuta dabilela, eta horren jarraipena edurne.berriemaile.com-en dagoela.
    Besterik gabe…

  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Ondo da Edurne. Eguneratu dut zure link-a. Bide batez, IKTeroen taldea osatzen dugun irakasleok nahi duzunean ikastolatik pasatzera gonbidatzen zaitugu. Ea animatzen zaren!

  4. Gravatar Image

    Ane(e)k zera dio:

    Kaixo Jolaus:
    Adierazi behar dizut anealbisu.berriemaile.com orrialdea unibertsitaterako lan moduan sortua izan zela. Eta baliteke, ekainetik aurrera bertan behera gelditzea. Beraz, orrialdea eguneratzeari utziko banio, jakinaren gainean jarriko zaituztet lotura kentzeko.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo