TopOfBlogs
A A
RSS


Santa Anako jaiak hastera doaz

Asteburu honetan hasten dira ofizialki Ordiziako Santa Ana jaiak. Gaur eta bihar Haurren Egunak ospatzen ditugu. Bi egun hauetan zehar gure txikitxoek geldi egoteko astirik ez dute izango: txikien koadrila eguna, mozorro dantzaldia frontoian, aurreskua, danborrada… Ondoren, arnasa hartzeko egun batzuk datoz, eta datorren 24ean berriro ere jai giroa izango dugu herrian. IKTerook ekintzaz betetako lau egun hauetaz disfruta dezazuen opa dizuegu Ordiziar guztioi, bereziki, eta kanpotik bisitatzera etorriko zareten guztioi.

Eta parada aprobetxatuz gure ikastolako web orriari toke “juergista” bat ere eman diogu. Bisita ezazue!!! (Oharra: web orria era egokian ikusi ahal izateko Internet Explorer beharrezkoa da :sad: )

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/07/16/santa-anako-jaiak-hastera-doaz/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Santa Anako jaiak hastera doaz”

  1. Gravatar Image

    Herrikoseme(e)k zera dio:

    GORA ORDIZIAKO FESTAK!!!
    Jasotzen dut zuen gonbitea Ordiziako festetara joateko. Ezagunak ditut eta oso gomendagarria da bertako giroa.Ea bertan elkartzen garen!!!
    Baina nire idatziaren arrazoia ez da Ordiziako Festak goraipatzea, baizik eta zuen ikastolako web orrialdea kritikatzea.
    Ez dut ulertzen, zuen postak jarraitzen baititut, nola arraio ez duzuen konpondu Firefox-en ematen duen arazoa. Zuen filosofia ez dut uste IE bultzatzea denik baina, aspalditik jabetu nintzen arazo hori zegoela eta oraindik jarraitzea harrigarria egiten zait. Ezin duzue hori konpondu? Nik uste dut mesedegarria litzatekela zuentzat eta guztiontzat, oso astuna egiten baita IE ireki behar izatea.
    Ea lortzen duzuen eta jarraitu blog dotore honekin!!!

  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Kaixo Herrikoseme:

    Arrazoi guztia daukazu. Gugatik izango balitz, aspalditik konponduta zegoen arazo hori. Baina, guk daukagun ahalmena mugatua da, hau da, Ikasweb izeneko zerbitzarian ezin dugu eskua sartu. Pentsatzen dut jakingo duzula, askotan aipatu baitugu, Ikasweb izeneko proiektua Ikastolen Elkarteak bultzatu zuela eta DUOK izeneko Donostiako enpresa bati eman zitzaiola garatzeko ardura. Gu lehenengoak izan gara aplikazio horren inplementazioan eta hasiera hasieratik ohartu ginen arazo horretaz eta hala Ikastolen Elkartean nola DUOK-en horren berri eman genuen. Urtebete igaro da eta berdin jarraitzen dugu; Internet Explorer behar-beharrezkoa dugu gure web orria ongi ikusteko.

    Espero dezagun, epe laburrean, aintzat hartuko dutela gure/zuen eskakizuna eta arazo hori gaindituko dugula. Bukatzeko, Ordiziako festetan txintxo ibili eta ongi igaro.

  3. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Herriko festak igaro dira eta aurkezpen gisa jarritako animazioa kendu egin dugu. Beraz, orain arte egin dugun bezala, beste ekitaldi edo gertaera bereziren bat ez dagoen bitartean, ez dugu beste animaziorik jarriko.
    Agian, denbora baldin badugu, ikasturte berriari ongi etorria emateko beste bat prestatzen dugu.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo