TopOfBlogs
A A
RSS


Eskuminak denori Deniatik

Hementxe nauzue, Deniako udal-liburutegiko atariko espaloian eserita aspaldian utzita nuen “bizioari” berriro emanez. Egia esan nahiko egoera xelebrea da hau: herriko festak dira eta, liburutegia itxita dagoenez. hemen gaude ni eta nire Dell Axim X5 fidela bertako biztanleen harridurazko begiradeei muzin eginez “dale que te pego”. Lortu dudan informazioaren arabera Denia osoan dohaineko bi “hotspot” daude: bata liburutegian eta bestea Lanbide Heziketako ikastetxe batean. Datozen egunetan ahaleginduko naiz inguru hauetako argazkitxo bat bidaltzen. Bitartean ondo izan (besarkada handi bat sei eta magic-entzat. Une honetan ziurrenik lanean arituko baitira datorren ikasturterako prestatzen ari diren proiektuetan. Segi gogor mutilak!) :lol:

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/08/16/eskuminak-denori-deniatik/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Eskuminak denori Deniatik”

  1. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, Jolaus! Zer moduz zabiltza? Espero dut primeran ibiliko zarela zure koskorritoari kapritxo txiki guztiak emanez eta ondo irabazitako atsedenari etekina ateraz. Segi horrela eta aprobetxatu… Nik hementxe jarraitzen dut (ordenagailuari itsatsita) bloga edukiez betetzen eta webquest-ak egiten. Zuk aurreko artikulu batean aipatzen zenituen bideak jorratu ditut eta, azkenean, phpwebquest erabiltzea erabaki dut. Badakizu 2.0 bertsioa martxan jarri behar zutela, ezta? Bada, nik horixe erabili dut nirea egiteko (euskaljakintzan ikus dezakezu). Administratzaileak esan dit euskaratzen badut, bere zerbitzarian jarriko duela euskarazko bertsioa eta, agian, ondo legoke guretzat eta beste irakasleentzat (oso erraza da webquestak hemen sortzea). Bestalde, testu prozesadorea oso-oso ondo dago eta flashak eta guzti sar daitezke. Atzo magic-ek flash bat bidali zidan jartzeko baina oraindik hori ez dut asmatu. Magic nahiko erreta dabil (zerbitzariak askotan huts egiten du, ordutegiak…) baina hori beste kontu bat da eta, elizan esaten duten bezala, “ni ez naiz inor zure etxean sartzeko…(edo horrelako zerbait)”. Berak kontatuko dizu! Beno, Jolaus, ikusten duzunez, hemen dena berdin-berdin dago “sysprep” gehiago egiteko irrikitan (broma da). Ondo-ondo pasa eta argazkiren bat bidali!! :grin:

  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Garbi dago egia borobila dela batzuk ongi bizi ahal izateko beste batzuek izorratuta egon behar dutela.http://ikteroak.blogsome.com/images/icon_evil.gif
    :evil: Halere, egia esan beharrean nago eta Jolaus ostiralera arte lanean egon zen, beraz, ongi irabazitako oporretaz gozatzeko aukera eman beharko diogu, ez?http://ikteroak.blogsome.com/images/icon_wink.gif
    :wink:
    Guk hemen jarraitzen dugu betiko kontuekin: sare konexioaren etenaldiak ( ea “timofonica”koek konpontzen duten ), ordutegiak ( azkenik lortu dut ), web orrialderako aurkezpen bat prestatu, datorren ikasturterako weblogak prestatzen, multimedia tailerretako lanak osatzen, EKKSko lanak bukatzen… Ikus dezakezunez, opor ZORAGARRIAK ari gara igarotzen.http://ikteroak.blogsome.com/images/icon_mrgreen.gif
    :mrgreen:

  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Kaixo lankideok! Oporrak bai baina disfrutatu oraindik gehiegi ere ez. Pasa den larunbatean, hona gentozela, kotxeak nonbaitetik ura galdu eta motorra erabat berotu zitzaigun. Seguruari deitu eta kotxea Segorben utzita Deniara taxian etorri behar izan genuen. Tarteko jai egunak izan direla eta (hemen asteartea jai eguna izan da ere) atzo arte ezin izan dut kotxea konpontzeko garaje bat bilatzen hasi. Galdetu dudan guztietan lanez topetaraino daude eta ezin didate kotxea hartu. Eta kotxea oraindik hemendik 170 km-tara! :sad:
    Bertatik ezin mugiturik gaude; ez dakit aukerarik izango dugun Valenciara (Zientziaren Museoa), Terra Miticara,… joateko. Kontatuko dizuet hurrengoan

  4. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Esaten dut, ba, nik: “lanean baino hobeto non??
    Animo, Jolaus! Kontatuko diguzu gehiago… :wink:

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo