Egun batzuk pasa dira jolausek Webquest eraginkorrak sortzeko bidea Edutekan artikulua idatzi zuenetik. Bertan, webquestak egiteko sarean topa daitezkeen webguneak aipatzen zituen eta gu, hari horretatik tira eginez, PHP Webquest eta Instant Webquest-era heldu ginen. Bietan adibideak sortu ditugu jakiteko zeinetan egiten den lan erosoen, zeinek eskaintzen dituen aukera gehien, zein testu editore mota duen… eta oso garbi dugu: PHPWebquest-ak txantiloia pertsonalizatzeko eskaintzen duen aukera eta prozesuan zehar ematen dituen azalpenekin gelditzen gara!
Halere, programak bazuen eragozpen bat: ez zegoen euskaraz! IKTerook, nahiz eta nahiko lanpetuta ibili, udako egun batzuk hartu eta programa euskaratzeari ekin genion edonork gure hizkuntzan erabiltzeko aukera izan zezan. Euskaratutakoa, gainera, azken bertsioa da (PHPWebquest 2.0), egunotan martxan jartzen ari dena, eta nahiz eta oraindik batzuetan arazotxoren bat eman, lasai asko lanean hasteko moduan dago.
Programa erabiltzea eta webquest-ak sortzea oso erraza da, edonork egin dezake informatikako ezaguera berezirik gabe. Hainbat txantiloi duzu aukeran eta, onena da, behin horietako bat aukeratuta, nahi adina aldaketa sar ditzakezula (koloreak, hizki mota…) gure adibideetan ikusiko duzuen moduan. Testua sartzeko tresnak, hau da, testu editoreak aukera mordo bat eskaintzen dizkigu, horien artean beste gune batean gordetako flash-ak sartzearena!
Gainera, PHPWebquest programarekin webquest-ak sortzeaz gain, Altxorraren Bila eta miniquest-ak ere sor daitezke.
Gure asmoa irakasle guztiak teknologia berrien mundura erakartzea izanik, honelako jarduerak sortzera animatu nahi zaituztegu. Benetan erraza dela zin dagizuegu!!! Zuen Webquestak hemen sortu nahi izanez gero, egin behar duzuen gauza bakarra helbide honetara jotzea eta erabiltzaile kontu bat eskatzea da. Berehala jasoko duzue baimena lanean hasteko!
Dena den, gure aholkua da aldez aurretik ondo pentsatuta izatea edukia eta argazkiak prestatuta (sartu behar badituzue, behintzat) eta honela webquest-a sortzea minutu batzuetako kontua izango da.
Baina egintzak bear dia, ez itzak (edo horrela esaten dute, behintzat) eta hona hemen magic-ek eta nik dagoeneko sortu ditugunak:


jolaus(e)k zera dio:
Zorionak sei!. Lan bikaina egin duzu phpwebquest (webloga hemen) aplikazioa euskaratuz. IKTerook egin dugun gauza bakarra zu saltsa honetan sartzea izan da. Beste guztia zure lan eta esfortzu pertsonalari zor diogu. Mila esker!
21 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.magic(e)k zera dio:
Aupa guztioi!!!
Zer moduz hasi dugu ikasturtea? Garbi dago IKTerook, lanean jarraitu dugula eta, ia-ia ez dugula ezberdintasunik antzeman. Ikasleak iristean gauzak aldatuko dira eta hemen proposatzen diren tresnen artean Webquest-ek protagonismoa hartu dutela gure bitakoran (zorionak Sei eginiko itzulpenarengatik) eta hastear dagoen ikasturterako prestatutako hiru horiei beste batzuk gehituko zaizkiela ere garbi dago. Hala ere, beti topatuko gara tresna horren baliagarritasuna zalantzan jarriko duen jendearekin. Jolausek idatzitako post-ean esteka ugari dugu tresna hori hobeto ezagutzeko, sortzeko… Nik gaur Peruko helbide interesgarri bat topatu dut non Webquestak erabiltzeko argudio pedagogikoak azaltzen zaizkigun. Ea gustukoa duzuen!!!
7 days igaro dira mezua idatzi zenetik.