Gezurra dirudi ordenadorearen USB konexioari horrelako etekina ateratzea dagoenik. Orain dela hilabete batzuk kafea berotzeko tramankulu xelebre bat aurkeztu bagenizuen oraingoan “gadget” berri batekin gatozkizue: bizarra kentzeko USB gailu berri hau.
Aurreko biekin batera zigarroak pizteko USB txiskero bat aurkitzen badut, a ze pack polita magic-i eguberrietan erregalatzeko!. Komunera joateko besterik ez du utzi behar izango ordenadorea (hmmmmm…..
hau ere USBtik egitea posiblea izango ote da?)
Xatakan irakurria

magic(e)k zera dio:
Umoretsu hator gaur, eh?
Behin opariekin hasiz gero, honelako opari bat egin ezak!!!
Ez diat beste munduko gauzarik eskatzen.
sei(e)k zera dio:
Baina, Magic, zer da hau? Behin asmatu aurpegitxoa (smiley-a) ondo jartzen eta esteka ez dabil!! Beno, gatozen harira, eskatzen hasita nik hauxe nahiago nuke.
magic(e)k zera dio:
Permalink-ekin ohituta, ez nintzen ohartu eta horregatik agertzen da web orria iraungi egin dela. Nolanahi ere, zer edo zer ikasi egin dut seiren akatsengandik eta web orriaren argazkia gorde nuen.
Goiko estekan ikusten zena
jolaus(e)k zera dio:
Eta horrek ba al du USBrik?. Apple-eko hauek firewire bai baina USB?. Nola berotuko duk orduan kafea?
magic(e)k zera dio:
Kostatu zaidak baina, azkenean, aurkitu diat. Hemen
aurki dezakezue Jolausek ahaztu duen gauza bakarra: nik ordenagailua ez dut uzten ezta komunera joateko ere. Zure lagunmina den Bill-i eskerrak ematen amaituko gara.
sei(e)k zera dio:
Ahaztu orain arte esandako guztia, nik hau nahi dut nire etxerako! Betidanik izan ditut komunean irratiak, beranduxeago CDdun irrati-kaseta eta telebista txikia eta, azkenaldi honetan, askoz ere sofistikatuagoa den tramankulu bat. Baina ikusten dut motz gelditu naizela. Nire urtebetetze eguna jakin nahi?
jolaus(e)k zera dio:
Barkatu berandu heltzea eskaeren txoko honetara baina horrelako aparatutxo bat gure IKT gelarako “ke ni pintao” egongo litzateke. Bai badakit ez dela USB baina moldatuko nintzateke halere. Olentzero, irakurri al duk?