TopOfBlogs
A A
RSS


SMSak dohain !!!

Idatzi hau, bereziki, ikasleei zuzenduta dagoen arren, irakasleok ere zukua ateratzen asmatuko dugu.

Gaur, nire jarioak irakurtzen ari nintzela Misobitácoran sartu eta Agent SMS doako zerbitzuari buruzko informazioa aurkitu dut. Berehala ekin diot erregistratzeari eta zerbitzua probatzeari. Dagoeneko, hiru mezu bidali ditut eta ongi funtzionatzen duela ematen du. Hori bai, hartzaileak ez daki mezua nork bidali dion (bidaltzaile bezala 1000 zenbakia agertzen baita) beraz, mezuaren amaieran zuen izena jartzea aholkatzen dizuet.

Doako zerbitzu honek, normala den lez, bere mugak ditu eta erabiltzen hasi aurretik ezagutzea komeni da. Hasteko, erabiltzaile bakoitzak ezingo du hilean 32 eta egunean 5 mezu baino gehiago bidali, hori bai, bost mezu horiek hartzaile ezberdinei bidali beharko dizkiezu, ezin baita egun batean hartzaile bakoitzari mezu bat baino gehiago bidali. Bestalde, txertatzen duten propaganda ez da gehiegizkoa eta onartzeko modukoa iruditzen zait. Bukatzeko, mezu bakoitzean 129 ikur, hutsuneak barne, idatz ditzakegu.

Beste zerbitzuen bila aritu naiz eta egon badaude, baina froga batzuk egin ondoren, ez dut lortu inongo mezurik bidaltzea. Ezagutzen baduzu beste zerbitzuren bat, arren esaguzu!!!

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/10/08/smsak-doain/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “SMSak dohain !!!”

  1. Gravatar Image

    Julen(e)k zera dio:

    Ba nik kutxasocial-etik (lenoko begira) bidaltzen ditut mezuak. Ongi funtzionatzen du nahiz eta hilabetean kopuru mugatu bat izan. Oker ez banago 160 karaktere onartzen dira.

  2. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Arrazoia duzu Julen. hortxe ere doako zerbitzua eskaintzen dute. Eragozpen bakarra KUTXA TXARTELA beharrezkoa dela. Nik ez daukat eta ez dut ateratzeko asmorik.
    Hala ere, oso aukera ona izan daiteke txartel hori dutenentzat. :wink:

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo