TopOfBlogs
A A
RSS


PANDORA

Lehengo astean PANDORA ezagutu nuen, hobeto esanda, pandoraren kutxa ireki nuen. Baina, lasai, ez naiz mitologiaz hitz egiten ari, ez ziren bertatik gizakiontzat zoritxar guztiak atera, ez, nik hautatutako musika eta estiloko hainbat abeslari ezezagun atera zen bertatik! Baina gatozen harira.
Pandora Music Genome Project-ek sortutako sareko musika zerbitzu bat dugu. Hainbat musikari eta musikazalek sortutako eskaintza originala dugu berau, 10.000 artista baino gehiagoko abestien sailkapenean datza beraien ideiaren originaltasuna. Hau da, azken urteotan 10.000 (azkar esaten da) abeslari baino gehiagoren abestiak analizatu eta banan-banan sailkatzen joan dira ezaugarri mordo baten baitan (melodia, harmonia, erritmoa, instrumentazioa, moldaketak, kantuen hitzak…).

Together we set out to capture the essence of music at the most fundamental level. We ended up assembling literally hundreds of musical attributes or “genes” into a very large Music Genome. Taken together these genes capture the unique and magical musical identity of a song - everything from melody, harmony and rhythm, to instrumentation, orchestration, arrangement, lyrics, and of course the rich world of singing and vocal harmony. It’s not about what a band looks like, or what genre they supposedly belong to, or about who buys their records - it’s about what each individual song sounds like.

Denok dakigu sarean toki mordo batean aurki dezakegula gure gustuko musika baina zein berrikuntza dakarkigu Pandorak? Bada, gure gustukoa izan daitekeen musika ezagutzera ematen digula. Nola? Kutxa ireki eta create a new station-i emanda. Hemen, zuk nahi duzun abeslaria edo abestiaren izena sartu eta berehala sortuko dizu sail bat abeslari edo abesti horren ezaugarriak dituzten beste kantari batzuekin. Jartzen dizun abestia zure gustukoa ez bada, adierazi dezakezu eta beste bat eskaintzen dizu segituan eta, gehiago zehazten zoazen heinean (hau bai, beste hori ez) zure nahietatik hurbilago daude (nirekin, behintzat, ez dute luze jo asmatzeko entzun nahi nuena…). Hori gutxi balitz, musika mota edo arlo ezberdineko sailak sortzeko aukera ere badago (100era arte!). Okerrena da, ordaindu beharreko zerbitzua dela nahiz eta lehenengo 10 orduak dohain izan. Urte osoko erabilerak 36 euro balio du; dena den, beste aukera bat lau hilabeterako alta ematea da 12 euro ordainduta. Hori bai, nik hasteko, proba egitea aholkatzen dizuet, 10 orduk ere artista ezberdin ugari ezagutzeko parada ematen du eta… gero gerokoak!

Eseri, une batez utzi egin beharrekoak alde batera eta goza ezazu musikaz…

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/10/22/pandora/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “PANDORA”

  1. Gravatar Image

    Patxi(e)k zera dio:

    Nik ere azaldu nuen nere blogean, baina klaro, ez nuen hain ondo azaldu. Hobeto esanda, ez nuen azaldu.

    Lazslo plataforman eginda dago. Hamaika gauza eginak dituzte eta interesatuta daude beren plataforma erabiliz ze nolako aplikazioak egin litezkeen. Nik idatzi nien esanez interesatuta nengoela, eta esan nien gauza pare bat, baina nere ingelesa zoritxarrez, ez da munduko onena. Eta denborarik ez gainera hortara jartzeko, baina zuei, ikterooi, oso interesgarri gerta dakizueke. Helbidetxo bat hemen:

    http://www.laszlosystems.com/partners/support/demos/#ria

    Animoak ere bai ikterooi, fenomeno ari zerate!

    10 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Ene Sei! Nire New Order maitatuak ipini lehen bilaketan eta hara non agertzen diren Modern English, The Chameleons, Echo & The Bunnymen, Rick Ocasek eta The Cars, Talking Heads… lehendabiziko sei abestiek gogora ekarri didate nire gaztaroa eta erabat nostalgikoa jarri naiz :cry: . God Save The 80’s!!

    Mundiala Pandorarena. 36 €-ren truke kalitatezko musika entzuteko aukera izatea urte osoan ez zait iruditzen gastu handiegia (prezio horretan apenas lor ditzakezu 3 CD).

    Interfaze oso polita eta praktikoa, abestiak kalitatezko streaming-ean (mp3 - 128 kbps)entzuteko aukera… uhmmmmm, oso interesgarria sei! :wink:

    11 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, Patxi! Bai, arrazoia duzu, duela hilabete batzuk ezagutu nuen Lazlo plataforma eta ia dena gustatzen zait bertatik. Zure blogean duzun soudblox horrek ere izugarrizko inbidia ematen dit eta euskaljakintzan jartzeko asmoa behin baino gehiagotan izan dut; halere, ez naiz gehiegi ausartzen bloga eskolak emateko erabiltzen dudalako eta nire hitzek musika kutxak baino oihartzun gutxiago izango duten beldur naiz :smile: . Lerro hauek aprobetxatuz, zorionak eman nahi dizkizut zure blogagatik, aitortu beharrean nago jarraitzaile sutsua nauzula (noizko abentura gehiago??) :?: Jarraitu horrelako mezu dibertigarriak idazten…

    Jolaus, zuretzat ere hitz pare bat. Ostiralean, esan nizunean zerbait pentsatuta nuela idazteko bereziki zugan pentsatzen ari nintzen, badakidalako (nire antzera) zu ere melomano hutsa zarela. :wink: Nik oraindik ez ditut agortu nire 10 orduak eta,jada, alta emango ote dudan pentsatzen ari naiz…

    1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.
  4. Gravatar Image

    Patxi(e)k zera dio:

    Aupa sei!

    Jakintza ikastolatik emango det buelta bat, inkognito :smile:

    Harritzen nauen gauza bat esango dizut. Hain zuzen nolatan ez duen oraindik inork bere blogean soundblox-a ipini, nola jarri behar dan azaldu banuen ere. Ondo ez badago azalduta ere, inork ez dit galderarik egin. :eek:

    Zure bildurrari buruz, konponduta zaude horrelako aitorpenak eginda. Oihuka eskatuko dizute orain ipintzeko!

    Esandakoa, segi gogor, fruituak ugari emango ditu eta zuen lanak!

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  5. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, berriz, Patxi! Ni ere erabat harrituta nago soundblox hori inork ez duelako jarri! (Beste mota bateko bloga izango banu, aspaldi jarrita izango nuen zalantzarik gabe). Atzo, beste bueltatxo bat ematen egon nintzen Lazloren gunetik eta demo interesgarri batzuk ikusi nituen, proba batzuk ere egiten aritu nintzen baina denbora gehixeago behar dut ondo ulertzeko zertarako ziren han ikustitakoak!Gehixeago ikertzen dudanean, azalduko dut bakarren bat…Ah! Eta ez zaizula okurritu ikastolara “inkognito” etortzea (bestela bai, nahi duzunean), gutxienez pixka bat apaintzeko aukera eman, ze ikusita Zumaiako museoko neskarekin montatu duzuna edozein arriskatzen da… :lol:

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo