TopOfBlogs
A A
RSS


Malawarea Sonyk saltzen dituen musika CDetan?

Vnunet.es-en diotenez Sonyk rootkit delako sistema bat inplementatu du bere musika CDetan inongo aipamen publikorik egin gabe. Sistema honen bitartez, behin CDa gure ordenadorean erreproduzitu ondoren, antibirusek detektatzen ez dituzten hainbat artxibo (spyware eta malaware aplikazioen antzekoak) instalatzen dira gure diska gogorrean. Izkutuan geratzen diren artxibo hauek gure sistemaren segurtasuna kolokan jartzeaz gain, mp3 abestiak sortu edota CDaren kopiak egitea eragozten dute. Eta hau guztia gutxi izango balitz, artxibo hauek ezin dira desinstalatu gure ordenadoretik; detektatu ondoren zuzenean borratzen baditugu gure ordenadoreko CD edo DVD unitateak funtzionatzeari utziko dio.

Ulertuko duzuen bezala sekulako polemika sortu da guzti honen inguruan eta azkenean Sony-k ActiveX-en oinarritutako aplikazio bat sortu behar izan du artxibo hauek bistaratu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, ez duena oraindik garbi adierazi zera da: artxibo hauek desinstalatzeko aplikaziorik aterako ote duen edo ez. Ea nola bukatzen den istorio negargarri hau. Benetan pentsatzen al dute multinazionalek horrelako neurriekin CDen salmenta mantentzea lortuko dutela ?. Egia izango ote da multinazionalek horrelako neurriak hartzen dituztenean, CDaren inguruan mugitzen den industriaren desagertzea gertu ikustearen ondorioa izango dela?.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/11/03/malawarea-sonyk-saltzen-dituen-musika-cdetan/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Malawarea Sonyk saltzen dituen musika CDetan?”

  1. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Hemen duzue aipatutako rootkit hori duten Sony etxeko CDen zerrenda. Gainera software gaizto hau detektatzeko ohar batzuk ere adierazten dira.

    7 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Ingelesa ulertzen ez duenarentzat hementxe dituzue ohar horiek gazteleraz…

    7 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo