Atzo, euskaljakintzan sartzeko Coldplay taldearen bideo baten bila nenbilela, helbide honekin egin nuen topo: VideoCodeZone. Com.
Sarean, egia esan, nonahi aurki ditzakegu bideoak dohain, baina hemen topatutakoa guztiz interesgarria iruditu zitzaidan. Ez dakit zuei gertatuko zaizuen, baina nik askotan zailtasunak izaten ditut blogean sartu nahi ditudan bideoekin eta euren kodeekin. Bada, gune honetan sartu eta izugarrizko bideo pilen kodeak topa ditzakezu: musika bideoak, 100 bideo arrakastatsuenak, dibertigarriak, jokoak… 20.241 bideo eta bideo kode, abedez sailkatuak, modu errazean aurkitzeko! Egin behar den gauza bakarra da nahi den bideoa topatu eta blogean kodea sartu. Amaitzeko esan, zure bideo zerrenda osatzeko aukera ere baduzula. Ikusten duzuen bezala, erraza bezain praktikoa!
Lastima, hemen ere, beste hainbat arlotan bezala, euskararen presentziaren arrastorik ez sumatzea! Noizko horrelako bideo bilduma bat euskaraz? Ordura arte, hementxe doa adibide bat (egia esan behar badut, honen berri izan nuenetik, ezin izan diot bideoak ikusteari utzi! Bideoak ikusi eta azterketak zuzendu! A zer asteburua!!!)

jolaus(e)k zera dio:
Abesti polita, sei!
sei(e)k zera dio:
Bai, zalantza handiak izan ditut. Aitzakia horrekin mordo bat ikusi ditut (batzuk pertsonalegiak, beste batzuk luzeegiak… iruditzen zitzaizkidan) eta , azkenean, hau jartzea erabaki dut.
Bestalde, ahaztu egin zait esatea, ahal dudan guztia egin dudala “autoplay” hori ezabatzeko. Kodean eta video Code Zonen aldatu dut ezaugarri hori eta ,nahiz eta Internet Exploreren play-ri emandakoan abiarazi, firefox-en bera bakarrik jartzen da martxan. Lastima!!! Norbaitek horren inguruan informazio gehiago baldin badu, esan dezala, mesedez.