TopOfBlogs
A A
RSS


jakintza.net Firefox-en

Bai, azkenean lortu dut. Hemendik aurrera ez dut uste Internet Explorer asko erabiliko dudanik, izan ere instalatu berri dudan gehigarri bati esker, Firefoxekin arazoak ematen zituzten webguneak erabateko normaltasunez ikusten ditut. Horixe da gure ikastolaren web orriaren kasua; orain arte, derrigorrez, IE erabili behar izaten nuen bertako lana egin ahal izateko. Gaur, Firefox erabili dut eta denak ongi funtzionatu du.


Ikastolako web orria Firefox-en

Harira, instalatu berri dudan gehigarriak IE Tab izena du eta egundoko integrazioa eskaintzen du. Banda Ancha-n irakurri dudanaren arabera, Windows Update eta guzti egitea lortu dute.

Gehigarri hau erabilgarri dago Firefox 1.0-tik 1.6.a1ra bitartekoentzat eta bere erabilera oso erraza da: webgune bat gaizki ikusten dela Firefox-en?, saguaren eskuineko botoia sakatu beharko duzu eta zabaltzen den menuan “View this page in IE Tab” sakatu besterik ez duzu egin behar.

Gehigarria deskargatu
Firefox Euskaraz deskargatu
Firefox azken bertsioa (Gazteleraz)

Aktualizazioa: Atzo egun osoa gehigarri hau erabiliz ibili eta gero, ez nintzen ohartu beheko barran ikono bat duela eta bertan klik eginez, Firefox-etik IEra eta alderantziz, aldatzeko aukera erraza eskaintzen duela.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/12/04/jakintzanet-firefox-en/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “jakintza.net Firefox-en”

  1. Gravatar Image

    Xa2(e)k zera dio:

    La letxe!!!!!!!
    Gora zu ta zutarrak!!!!

  2. Gravatar Image

    Patxi(e)k zera dio:

    Eskerrikasko!

    Honi esker, posible da Zarata-festa ikustea Firefoxen.

    Xelebrekeri honi buruz, laister idatziko dizuet, izan ditzakeen aplikazioak irakaskuntzan, laister erakutsiko dedan euskalkiak zabaltzeko erreminta horrekin batera.

    Ea erabilgarri iruditzen zaizuen. Seguru baietz. (emozionatuta nago eta, zer esango det ba)

    Azken mezuak “eskaneatu” ditut, hau da, korrika batean irakurri, eta horixe ikusten da ba zuen laburpen mezuetan: emozioa!

    Ondo ondo! Bide onetik zoazte. Segi horrela!

  3. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, Patxi! Euskalkiak hitza aipatu eta antenak piztu zaizkit!! “Euskalkiak zabaltzeko erreminta” horren zain gelditzen gara (nik klasean gai hori landu dut baina ziur nago ikuspuntu zeharo deberdin batetik egin dudala). Beraz… :eek: :grin:
    Beste gauza bat: izan al duzu inoiz arazorik zure izenarekin??? Ez Patxi izenarekin, bestearekin baizik (hau da, zure blogean azaltzen den izenarekin???)Anekdota kurioso bat dugu horren inguruan… :?: :?:

  4. Gravatar Image

    Patxi(e)k zera dio:

    Sera posible! Hau da gizona jakinminez uztea!

    Zuen aipamen txiki bat ere egin behar det, nere burutazio horretan. Zer ote??

    Zenbat :? : :?: :?: :grin:

  5. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Gizona jakin-minez uztea!! Horren inguruan ere gaiztakeriren bat edo beste okurritzen zait baina hortxe utziko dugu (gogoratzen zara “aurkako” sexukoa naizela, ezta?? :smile: )
    Baina gatozen harira!! Hementxe doa azalpena: Kuestioa da nik zuri erantzuterakoan, beti “Aupa, Patxit…ro” (dena osorik) jartzen nuela. eta nire mezuak ez ziren inora iristen. Spam bezala hortxe gelditzen ziren, publikatu gabe, Jolausek azkenean publikatzen zituen arte!!! Eta denbora guztian biok:
    sei: Joe, Jolaus, bidaltzen dudanean erantzun bat ez dakit ze mezu arraroa ateratzen zaidan…
    jolaus: Ba, egia esan, ez dakit zergatik, beste batzuetan ez da hau gertatu eta bla-bla-bla…

    Eta horrela, behin, bi aldiz…

    Eskerrak gure jolausek buruari eragiten diola eta, horri esker, azkenean konturatu zen zein zen arazoa: zure izenaren barruan badaude lau hizki (juxtu goian azaltzen ez direnak eta hemen errepikatuko ez ditudanak) ingelesez “bortxatzaile” edo “bortxatu” esan nahi dutenak :eek: eta, orduan, ordenagailuak spam kontsideratu eta “zentsuratu” egiten zituen!!!
    Zer iruditzen zaizu?? Ez zaizu horrelako ezer gertatu beste inon???
    Merezi zuela itxaroteak horrelako azalpen xelebrea irakurtzeko??? :wink:

  6. Gravatar Image

    Patxi(e)k zera dio:

    Buuuuuuuuuuuuuu! Sei! Ez zera ausartzen nerekin gaizto izaten! :cool:

    Jolaus, zuk daukazu meritoa zuk! Konturatzea bakarrik!

    Jo, “alde ilunean” nago, eta batere jakin gabe! Tr(a)peroenean abisatu egin beharko det noski. Eta bisitarien kopuruak gora egingo du zalantzarik gabe. Debekatutako guztiak pizten duen morboa, badakizue.

    R(a)pe-a nik Juanito Kojuan azkena! jajajaja! Hau da marka hau.

    Eskerrikasko abisatzagatik! Orain ulertzen det tr(a)peroenera bidaltzen ditudan mezuak zergaitik “no deseado”n geratzen diren, “bandejadeentrada”ra jun ordez…

    American way of life!

  7. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Zer arraio gertatzen ari da hemen?

    Hau ez al da izango euskal blogosferan sortzen ari den lehenengo bikote online, ez?
    Egia esan, Seiren iragana ikusita “trap” egiten oso ohituta dago, eta blogen mundu honetan murgildu zenetik “eroa” bihurtu da. “Trap” “eroa”, ummmm!!!

    Patxi, atakau!!!

  8. Gravatar Image

    Patxi(e)k zera dio:

    Sei, joe…

    Magic-ena indirekta “sutil” bat baino gehiago da.

    Pentsatzen nuen diskretuago izango zinela. :razz:

  9. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Arrazoi osoa duzu, Patxi!! Gure artekoa ezkutuagoan eraman behar nuen, batez ere, ikusita magic jeloskor dabilela… :lol: :lol:

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo