A A
RSS


Olentzero hemen da!!!

Intxurre mendiko gailurretik idazten ari naiz, izan ere, Olentzeroren txondorra zaintzea egokitu zait Euskal Herriko haurrak opariz betetzen dituen bitartean. Duela gutxi abiatu da eta, berak esan didanez, aurten Jakintza Ikastolak niretzat jarritako WiFi-ari esker, eskutitzak ez ezik, e-posta ugari jaso omen ditu. Euskal blogosferatik ere eskakizun ugari jaso dituela adierazi didanean, Jolausek eginikoari buruz galdetu diot eta ez ditut oso albiste onak nire lankidearentzat. Olentzero Jaunak esan dit ez dituela horrenbeste opari merezi eta gutxiagorekin konformatu beharko duela.

Kezkatuta jasotako erantzunarekin, eskaera aldatzeko garaiz ote nenbilen galdetu diot eta berak baietz esan dit; post bat idazteko eta bere PDAn irakurriko duela. Horregatik, berandu baino lehen, eskaera berri hau egitera nator:

Olentzero Jauna:

Aurten IKT taldeko kideok oso langile ibili gara eta gure lagun eta senideekin egoteko denbora gehiago eskatu nahi dizugu. Ikastolan abian jarri ditugu proiektuen helburuak lortzea ere eskatu nahiko genizuke. Gure gurdira igo diren ikasleak eta gainontzeko guztiak pertsona arduratsuagoak, libreagoak eta konprometituagoak izatea nahi dugunez, xede horretan eraginkorrak izatea eskatuko genizuke. Bukatzeko, gure ikastolako hezkuntza komunitateko kide guztiontzat urte oparo eta zoriontsua eskatzen dizugu.

Gauza materialetan oso eskaera xumea egingo dizugu: horrenbeste arazoak ematen dizkigun interneteko konexioa konpontzea eta lanean normaltasunez aritzeko konexio bat jartzea besterik ez dugu eskatzen.

Ikusten duzunez, gauza gutxiago eskatzen dizugu nahiz eta lortzen zailagoak diren. Dena den, ahalegin berezi hau egitea eskatzen dizugu, oso ongi jardun baikara ikasturte osoan zehar.

Ea garaiz iristen den.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2005/12/24/olentzero-hemen-da/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Olentzero hemen da!!!”

  1. Gravatar Image

    xarnegu(e)k zera dio:

    Kaixo ikterook:
    Barkatu atzeko atetik sartu izana, baina aste batzuk daramatzat zuen bloga bisitatzen eta, hainbeste jaso ondoren, zeozer emateko ordua iritsi dela pentsatu dut.
    Ez dakit foro honetan noizbait kontzeptu-mapen gaia jorratu duzuen. Edozein kasutan, hala izan bada ere gogoratzea ez da gaizki etorriko…
    IHMC izeneko institutu amerikarrak software libre bat eskaintzen du holako mapak egiteko: http://cmap.ihmc.us/Support/help/Espanol/menu.htm
    Nire ikasleekin erabiltzen ari naiz, eta benetan erraza eta egokia da.
    Wordekin kontzeptu-mapak edo fluxu-diagramak egitea nahiko deserosoa da. Aplikazio honekin, aldiz, aise sortzeaz gain, edozein elementu lekuz aldatu nahi dugunean gezi guztiak atzetik doazkio :eek:
    Gainera, ez dugu ahaztu behar irakasleak ikasleei kontzeptu-mapa egiten badie aprendizaia asko errazten dela, baina ikasleek berek mapak egiten badituzte aprendizaia sakonagoa eta iraunkorragoa izango dela.
    Nafarroako unibertsitate publikoak kongreso bat sortu zuen gai honen inguruan.
    Besterik ez, mila esker foro hau guztion eskura jartzeagatik.
    Portzierto, hau 2006ko lehen artikulua denez, urte berri on opatzeko aprobetxatu egingo dut. Seguru Seik Bakioko txakolinarekin ospatu duela. :smile:

    9 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Aupa Xarnegu

    Mila esker egindako ekarpenarengatik. Egia esan ez nuen ezagutzen Cmap delako aplikazio hori baina lehen begiratu batean oso itxura ona du. Ikasleekin erabiltzeaz gain prozesuen kudeaketan ere erabilgarria izan daitekela iruditzen zait. Datozen egunetan probatuko dugu, ziur! :wink:

    Hasi berria den urte honetarako ea idatzi duzun iruzkin honetan transmititzen duzun filosofia (ezagutza konpartitzearena, alegia) errealitate bihurtzen den eta denon artean lortzen dugun kalitatezko euskal hezkuntza sistema bat garatzea. Helburu honetan IKTak alde izango ditugu, zalantzarik gabe.

    Mila esker. Eongo gatxink! :grin:

    10 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo