Aurreko artikuluan jolausek azaldutakoari jarraituz, oraingo honetan beste aplikazio bat euskaratu dugula kontatzera gatozkizue. Aplikazioa Daryl Rowlandek sortutako WEBQUESTIONS 2.0 da eta, modu errazean eta dohain, web orri formatoan gordetzen diren galdeketak sortzea ahalbidetzen du (programaziorik jakin gabe, noski!).
Azalpenekin jarraitu aurretik, nire ikasleak zoriondu nahi ditut; izan ere, DBHO 2koak izan baitira phpMyFAQ eta Webquestions 2.o aplikazioak itzultzeaz arduratu direnak! Kontua da, mota hauetako proposamenekin joaten natzaienean, beti aurkitzen dudala jarrera erabat irekia eta ezin hobea berrikuntza hauetan murgiltzeko (writely erabiliz lanean aritzeko, sareko euskararen presentziaren zabalkuntzan parte hartzeko, aplikazio informatikoak itzultzeko eta abar luze bat). Baina hori guztia beste artikulu baterako utziko dugu eta orain itzulitako aplikazioan zentratuko gara. Benetan, zorionak eta eskerrik asko nire irakasle lana errazteagatik eta klasera joateko gogoa egunero pizteagatik!
Baina gatozen harira. Jarraian, Webquestions 2.0 aplikazioak ematen dizkigun aukerak aztertzen saiatuko gara:
Aplikazioak dituen arlo indartsuenak:
- 4 galdera mota ezberdin konbina daitezke galdeketa batean (hautapen anitzkoitza, erantzun bakarra, egia ala gezurra eta hitz ezkutua)
- Irudiak eta ikurrak sar daitezke
- Pertsonalizatzeko aukera ugari eskaintzen du (atzealdean irudi bat sartu; koloreak, letra mota eta neurria aldatu…)
- Prozesu osoan zehar, galderak gehitu, editatu eta ezabatzeko aukerez gain, ordura arte egindakoa aurreikusteko abagunea ere eskaintzen du
- Jarduna erabat gidatua da
Ahuleziak:
- Galdeketa hasi aurretik ezin da testurik txertatu. Askotan aukera hau irakasleontzat oso interesgarria izaten da. Nire kasuan, adibidez, aurrekoan Txomin Agirreren Garoaren pasarte bat irakurri ondorengo galdeketa bat sortu nahi nuen eta pasartea bertan txertatzea ondo legokeela iruditu zitzaidan. Ezinezkoa da! Halere, esteka bat sartuz konpondu nuen baina adibide honetan ikusiko duzuen legez, goialdean zerbait idatzi nahi izanez gero, espazioa erabat mugatua du.

Hain da sinplea lanketa, non ia egunero sortzen baitut jardueraren bat edo beste euskaljakintzan esekiteko. Beraz, adibide gehiago ikusi nahi badituzue, jo hara.
Hona hemen batzuk:
Programaren inguruko argibide guztiak (behera kargatzea, tutoriala…) Muñoz de la Peñaren aula21ean aurkituko dituzu. Hurrengo pausoak jarraitu behar dituzue:
1. Aipatutako gunetik aplikazioa jaitsi eta zuen ordenagailuan gorde.
2. Euskaratutako artxiboa ere zuen ordenagailuan gorde. Artxibo hau instalatzeko ondorengoa egin behar duzue:
Gorde honela:
C:\Archivos de programa\Clever Software\WebQuestions 2\Languages
3. Karpeta horretan gorde eta gero, programa abiarazi eta Options eta Hizkuntzak kargatzeko eremuan, hautatu gorde duzuen artxibo hori (Euskara). Aplikatu eta berehala dena euskaraz ikusiko duzue.
Ea, ariketak sortzera animatzen zareten. Ziur ikasleek eskertuko dutela!

Teketen(e)k zera dio:
Izugarri ona benetan, horrela jarraitu, bai horixe!
4 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Xabier(e)k zera dio:
Zorionak! eskertzekoa da horrelako trsnak euskaraz ere egotea. Erabili dut eta ederto dabil.
100 days igaro dira mezua idatzi zenetik.sei(e)k zera dio:
Mila esker, Xabier! Nire ikasleek eta nik ariketa mordo bat sortu ditugu Webquestions 2 erabiliz, eta nahiz eta itxura aldetik badauden aplikazio ikusgarriagoak, hau erabilerraza bezain praktikoa da.
101 days igaro dira mezua idatzi zenetik.imanol(e)k zera dio:
kaixo!
programaren euskarazko paketearen lotura ez dabil, non eskura nezake?
eskerrik asko!
994 days igaro dira mezua idatzi zenetik.sei(e)k zera dio:
Kaixo, Imanol! Jakintzako zerbitzarian genituen hainbat dokumenturen lotura erabilgaitz gelditu da. Eskerrak esan didazunik, konturatu gabe nengoen hau horietako bat zela! Beste gune batera pasa dut itzulpena eta honela gelditzen da:
Webquestions2 jaitsi
Webquestions2 euskaraz
Nik proba egin dut eta badirudi dena ondo doala… Dena den, edozein arazo baduzu, utzidazu zure posta helbidea eta bidaliko dizut artxiboa.
994 days igaro dira mezua idatzi zenetik.