Honekin, ohartu nintzen Internet Explorer zer den eta web estandarrak nola “betetzen” dituen. Eta horrek Firefox-en defendatzaile sutsuagoa bihurtu ninduen. Nire ikasle batzuek, Firefox-eko akzioak ote ditudan galdetzen didate.
Lan horren atzetik, beste batzuk iritsi ziren eta, guztien eskura jartzearren, Lehen Hezkuntzako blogean dugun Informatika atalean argitaratu nituen.Honatx horietako batzuk:
Orain, “Lightbox” izeneko efektu polita ikusgai jartzen dizuet. Efektu hori ikusteko, argazkien gainean klik egin beharko duzu eta ixteko, berriro klikatu bere gainean. Hau, bereziki, Jolausi eskaini nahi diot. Izan ere, mila ahalegin egin ondoren, amore eman nuenean, Jolausek bidalitako mezu batek zirikatu ninduen eta lanean jarri ninduen berriro. Azkenean, lortu nuen eta Internet Explorer-ekin nituen arazoak gainditzea ere lortu nuen.
Aktualizazioa: Azken efektu hau nola egiten den ikusteko, azalpenak hemen



sei(e)k zera dio:
Aupa, magic! Izugarria egin duzun lana, bene-benetan… Zure azalpen gardenei jarraituz, aurreko batean barra horizontala “euskaljakintzan” jarri nuen eta nire ikasleei ikaragarri gustatu zaie.
Ez duzuna aipatu taulak egitekoa da eta horrekin hasteko asmoa nuen…Dena den, pixkana-pixkana denak probatzeko asmoa dudanez, argazki maparekin hasiko naiz. Adi, magic! Mendekua sekulakoa izango da!!!
jolaus(e)k zera dio:
Gure irakurleetako batek Wordpress erabiltzen badu hemen aurki dezake Lightbox js plugina. Oso erraz instalatzen da
sei(e)k zera dio:
Argazki mapak egitea korapilatsu samarra gerta daitekeenez, agian, horretan sakondu nahi duenari ikastaro hau baliagarri gerta dakioke (gaztelaniaz dago.