TopOfBlogs
A A
RSS


Baliabide digitalak denon eskura

Azken urte hauetan mugimenduren bat nabarmendu bada sarean hori informazioaren demokratizazioarena izan dela iruditzen zait, izan ere sarean sortu diren aplikazio berrien ondorioz, edonork publikatu dezake edozein gaiaren inguruko informazioa edozein formatuan (testu, argazki, bideo….), edonork eman dezake bere iritzia edozein gaiaren inguruan (foro, wiki, blog…. edo antzekoetan parte hartuz) edota edonor jar daiteke kazetariaren paperean gertuko giro sozialaren berri emanez.

Interneten sortu eta aurki ditzakegun aplikazio sozial berri hauen bitartez informazioaren gizartean norberak bere ekarpenak egiteko aukerak asko ugaritu dira azkenaldi honetan. Hauen guztien inguruko laburpen interesgarri bat aurki daiteke Cymfony etxeak kaleratu berri duen Knowledge Center delakoan. Bertan aurki ditzakezue Blog, Consumer Generated Media (CGM), Public Relations (PR) eta Web 2.0-ren inguruan dauden aplikazioen informazio zabala. Lau arlo hauen inguruan datu estatistikoak eskaintzen dira, artikulu interesgarrien bilduma bat ere irakur daiteke edota enpresa mailan baliabide hauen aplikazioaren hainbat adibide topa ditzakezue.

Iturria: Tiscar.com

Gai honekin jarraituz, Aulablog-etik gomendatzen diren hainbat artikulu interesgarrien aipamena egiten dizuet. Gure lanbidearekin zerikusi zuzena duten hainbat artikuluen berri ematen da bertan:

beste askoren artean.

Iturria: Aulablog

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/02/05/baliabide-digitalak-denon-eskura/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Baliabide digitalak denon eskura”

  1. Gravatar Image

    Xarnegu(e)k zera dio:

    Kaixo Jolaus!
    Aipatzen duzun izpiritu horretan, freeware tresna benetan boteretsu eta erabilterraza aurkitu dut. WINK du izena. Ordenadorean egiten ari garen guztiaren pantailakadak gorde eta editatzeko balio du. Modu xume batez testua erantsi eta emaitza flash, html, pdf edo exe formatoetan gorde dezakegu, besteak beste. Bere malgutasunak webguneetarako edo CD euskarritarako aproposa egiten du.
    Tutorialak azkar egiteko moduko softwarea da, edo prozedurak grafikoki azaltzeko erabil daiteke (Ai! Gure eskoletan zenbat prozedura behin eta berriro errepikatu behar izaten ditugu!). Irudimen pixka batekin seguru erabilpen asko aurkitzen dizkiogula. :idea: Camtasia Studioren anaia txikiaren tankera hartzen diot nik. Hori bai, doakoa da, eta hori beti eskertzekoa da, ezta? :cool:

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo