PXN8 (orijinala webgunearen izena, bai horixe!) Web 2.0-ren barnean koka daitekeen aplikazio interesgarri bat da. PXN8 online dagoen irudi editore bat da, erabiltzaile interfazea HTML, CSS eta Javascript-en oinarritua daukalarik. Photoshop-en mailara heldu gabe, argazkien oinarrizko erretokajea egiteko aplikazio interesgarri bat da.
Aplikazioak bi bertsio aurkezten ditu:
- Online dagoena, oinarrizko tresnak aurkezten ditu eta erabat dohain da.
- Nahi izanez gero aplikazioa erosi eta zure zerbitzari propioan instalatu dezakezu; Linux, Windows eta FreeBSD-pean arazorik gabe funtzionatzen omen du. Oinarrizko kodea eradaltzeko nahiko erraza denez (azken finean HTML, CSS eta JS oso lengoaia ezagunak dira) aplikazioaren interfazea erabat pertsonalizatzeko aukera ematen dizu
Aipatu beharra daukat informazio hau Bihotz Gaztea ikastolako IKT dinamizatzailea den Javiri zor diogula, bera izan baita honen berri eman diguna. Eskerrik asko Javi!

Asteartea, 2006ko otsailaren 7a