IHMC izeneko institutu amerikarrak software libre bat eskaintzen du holako mapak egiteko. Nire ikasleekin erabiltzen ari naiz, eta benetan erraza eta egokia da. Wordekin kontzeptu-mapak edo fluxu-diagramak egitea nahiko deserosoa da. Aplikazio honekin, aldiz, aise sortzeaz gain, edozein elementu lekuz aldatu nahi dugunean gezi guztiak atzetik doazkio
. Gainera, ez dugu ahaztu behar irakasleak ikasleei kontzeptu-mapa egiten badie aprendizaia asko errazten dela, baina ikasleek berek mapak egiten badituzte aprendizaia sakonagoa eta iraunkorragoa izango dela.
Nafarroako unibertsitate publikoak kongreso bat sortu zuen gai honen inguruan.
Besterik ez, mila esker foro hau guztion eskura jartzeagatik.
OHARRA: artikulu hau orain dela aste batzuk gure kide berria den Xarneguk iruzkin batean ipini zuen. Irakaskuntza munduan bereziki baliagarria den tresna honek IKTeroetan leku berezia behar zuela kontsideratu dut eta horregatik ekarri dut hona.

Aitziber(e)k zera dio:
2004ko udazkenean, Elhuyar Fundazioko bi kide joan ginen Iruñera kontzeptu-mapen kongresu hartara (ikus Zientzia.net-eko artikulua). Tresna aparta iruditu zitzaigun, eta, harrezkereo, IHMC Institutuarekin jarri ginen harremanetan Cmap Tools euskarara lokalizatzeko. Dirudienez, euskal erabiltzaile asko ditu programak, eta euskarazko bertsioa bazegoen martxan, baina motel zioan. Bada, itzulpena 2005eko abenduan amaitu genuen. Hala ere, oraindik ez dago eskuragarri. IHMC institutukoen erantzunaren zain gaude, baina, badirudi laister izango dugula Cmap Tools euskaraz erabiltzeko aukera.
Xarnegu(e)k zera dio:
Oso albiste ona, Aitziber. Mila esker informazioarengatik. Arrazoia duzu, benetan tresna aparta da, eta irakaskuntzan etekin handia atera dakioke.
Euskal bertsioa eskuragarri dagoenean blog honen bidez albistea zabaltzea eskertuko nizuke.
Foro honetako filosofia elkartrukatzea denez, ez dugu ahaztu behar CMAP Tools tresnak kontzeptu-mapen biltegi handia daukala. Zergatik ez hasi euskal erabiltzaileok biltegi horretan ere gure mapak gordetzen? Batzuk jadanik animatu dira eta.
Agur.