TopOfBlogs
A A
RSS


IKTen segurtasunarekin gora eta behera.

Azken urteotan, Windows sistema eragileak izan dituen akats ugariei etekina ateratzen ahalegindu diren birusak ezagutu ditugu, nahiz eta aspaldiko partez birusak baino troyano eta zizare infekzioak nagusitu diren. Microsoft bera, akatsak aurkitu bezain laster edo epe labur batetan behintzat(batzutan, hala ere, ez hain laburra, WMF kasuaren moduan adibidez…), partxeak ateratzen ahalegindu da.

Hala ere, lagun eta lankideen esperientziak ikusita, ematen du IKTetan jantzita daudenek edota sare eta datu pertsonalen segurtasunaz arduratzen direnek bakarrik izaten dutela partxe hauen berri. Askok, gehienera jota, Windows Xp SP2 beraien ordenagailuan instalatuta izango dute segurtasun gaurkoraketa automatikoa aktibaturik izango dutelarik, eta zorte handiarekin, sistemak berak duen suetena suebakia martxan ere edukiko dute (Microsoftek bere azken Service Pack-ean segurtasunari eskaini dion arreta bereziaren ondoriozko berrikuntza nabarmen bi izan dira hauek).

Halere, milaka makina daude oraindik Windows98, Windows2000 edo SP2rik gabeko Windows Xp sistemak dituztenak, hau da, segurtasun maila eskaseko sistema eragileak martxan dituztenak. Eta gainera P2P sareak edota Messenger zerbitzua egunero erabiltzen dutenak, inongo suetenik suebakirik gabe eta askotan antibirusarik gabe ere.

Microsoft berak gaurkoraketa automatikoekin egiten duen kudeaketarekin arazo larri bat agertzen zaigu. Jende askok, sistema eragilearen truke ez du sosik ere ordaintzen (Patapalo sistems…) eta, Microsoft egoera horren jabe denez, ez ditu gaurkoraketak baimentzen. Bakarrik, oso larriak direnak zabaltzen ditu era masiboan.

Egoera hau gainditzeko neurri hauek har daitezke:

  • Sistema eragilearen lizentzia ordaindu edo sistemaz aldatu (Linux, Ubuntu adibidez, gero eta aukera sendoagoa eta erabilterrazagoa bihurtzen ari dena). Aukera hau jende askoren burutik ez da pasa ere egiten, eta horrelakoak aintzat dituztenek, ziurrenik, partxe eta gaurkoraketekin kontu handiz ibiltzen direnak dira.
  • Partxeak beste nonbaitetik lortu. Bigarren aukera hau gaurkoraketa automatikoak konfiguratzea baino askoz nekagarriagoa da, baina software librearen bidea hartzeko gogorik ez badugu, geratzen zaigun bide bakarra da.

    Partxeak lortzeko modu errez bat Hispasec webgunearen posta zerrenda dugu. Posta zerrenda honen izena, “Una al dia”, bere izatearen adierazgarria da: egunero sistemen segurtasunarekin lotura duen albiste bat gutxienez bidaltzen da. Albiste hauen artean askok “mortaleentzat gorenegiak” badira ere, beste asko eta asko oso lagungarriak dira. Hauen artean Microsoftek ateratzen dituen partxe eta gaurkoraketa guztien inguruko berriak ditugu, Microsoft-en webgunetik jaisteko hiperesteka zuzenak ematen dituztelarik.
    Beraz, laguntza honi esker ekipoak gaurkoratzeko aukera dago. Aukera hau, sistema eragileak ordainduak dituen eta bere sarean gertatzen den guztiaren berri izan nahi duen IKT dinamizatzaile/sare administrariarentzat oso interesgarria izan daiteke, partxeen eta gaurkoraketen hautaketa kontziente bat egin ahal izateko eta bide batez banda zabalera aurrezteko.

    Hispasec-etik mezuak jasotzeko bi aukera daude, RSS feed honen bitartez edo posta zerrenda honetan izena emanda.

  • Azkenik, firewall edo sueten suebaki “dezente” bat instalatu, ZoneAlarm adibidez. Dohaineko bertsio laburtuak bere lana primeran egiten du eta seguruenik instalatu bezain laster harrituko zaretela zuen ordenagailuak dituen ezkutuko harremanen berri jasotzen dituzuenean…

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/02/16/ikten-segurtasunarekin-gora-eta-behera/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “IKTen segurtasunarekin gora eta behera.”

  1. Gravatar Image

    dfsfds(e)k zera dio:

    Lotsa ematen dit izena jartzeak, halako zuzenketa tontoa…

    Suetena ala suebakia? prentsak kontajiatuta? :-)

  2. Gravatar Image

    ibai(e)k zera dio:

    ala suebakia? :wink:

  3. Gravatar Image

    ibai(e)k zera dio:

    Uups, tontatu egin nahiz hala?
    Hau galdetu nahi nuen:

    Ala suhesia?

  4. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Bueno sei, zure laguntza behar dugula garbi dago. zer dio euskaltzaindiak honi buruz?

  5. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    A zer hartu-eman interesgarria hizkuntzaren inguruan!!! Saiatuko naiz argitzen, ahal dudan neurrian:

    Euskaltermek zera dio (hitz teknikoak hemen begiratu ohi ditut lehenik):

    Suebaki: Sare pribatuaren eta Interneten artean jartzen den segurtasunezko hardware- eta/edo software-sistema, baimenik gabeko inor sar ez dadin sare pribatuan.
    eu suebaki
    es cortafuegos, servidor de seguridad

    Elhuyar eta 3000 hiztegiek hitz hau onartzen dute, baina informatika arloan erreparatu gabe (beste adiera baterako).

    Honaino dena garbi. Gertatzen dena da gero Euskaltzaindiako Hiztegi Batuan begiratu dudala eta ez dela azaltzen!!! :cry:

    Argigarria izan da edo okerrago gelditu zarete?? :wink:

  6. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Niretzat garbi, sei!

    Javi-k esandakoaren haritik esan nire ikasleen gehiengo batek ez dituela aintzat hartzen hemen adierazi direnak.

    Sekulako utzikeria dute beraien ekipoekin: antibirusik ez, suebakirik ez, segurtasun partxerik ez… hori bai, mandoarekin gora eta behera, Messengerrarekin txutxumutxuka, eta agertzen zaizkien popup leiho guztietan klik eta klik etengabe. Nire ikasle batzuen ordenagailuek Madrilgo zooak baino basapizti gehiago dituzte. :mrgreen:

    Beraz, ohar bat denentzat: jarraitu itzazue Javik adierazitako pausuak eta, bide batez, jaitsi itzazue Ad-Aware edota Spybot bezalako aplikazio bat eta garbitu zuen ekipoak. Mesede bat egingo diozue zuen ordenagailuari eta, bide batez, zuen kontaktu edo harreman guztiei (ni barne) :cool: .

  7. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Nik ez dakit ba zeinekin gelditu.
    Suetena ez da egokiena izango, baina gizarte honek horren premia latza badu.
    Beste aldetik, suebakia hitzarekin goizeroko kafetxoa datorkit burura eta horrek ere sekulako poza ematen dit.
    Beraz, Euskaltzaindiaren iritzia aintzat hartu gabe, nik biak onartuko nituzke. :lol:

  8. Gravatar Image

    Jburgoa(e)k zera dio:

    Ez suetena ez suebakia, Firewall lagunok.;-D

  9. Gravatar Image

    arreitu(e)k zera dio:

    Nere ustez ubuntu-renak gero eta indar handiagoa dauka.

    Orain dela urte bete ez nuen berdina esango, baina gauzak aldatuz doaz, eta oso azkar gainera.

    Nik KUbuntu erabiltzen det, eta oso pozik nago. Badaude gauza batzuk oraindik hobetu beharrekoak (wifi konexioak adibidez), baina gauza asko hobetu dituzte.

    Laiter (maiatzan edo apirilean) bertsio berria aterako dute, eta ikusi beharko da nolakoa den bertsio berri hau.

    Gu bezelako herri txiki batentzat, hainbat aplikazio euskeratuta izateak suposatzen duen abantaila hor dago. Hau ere, software libreari esker.

    Zergatik ez degu ba ubuntu bat erabiliko dauzkan erresatasunekin ? Ez dakigulako mugitzen sistema hauetan ? Ba hori konpontzeko formula ezaguna da: heziketa.

    Gure haurrek eskola eta ikastoletan Windows eta MSOffice ikasten ari dira, …., horrela ez degu inoiz hau konponduko. Hor kriston aukera ona daukagu. Jarri dezagun Ubuntu (edo beste distribuzio bat) eskola eta ikastoletan, eta ikusiko dugu hemendik eta bost urteetara zer gertatzen den.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo