A A
RSS


KPL: programazio-lengoaia berria gaztetxoentzat

Duela hilabete batzuk, Magic-ek idatzitako artikulu batean, gure ikasleekin oinarrizko programazioa era ludikoan lantzeko baliabide batzuen berri eman zigun.

Gaurkoan gai interesgarri honi berriro heldu nahi diot, Kid’s Programming Language (KPL), gaztetxoentzat espreski garatutako programazio hizkuntza berezia ezagutu baitut . Webgunera bisita egin ondoren jaso dudan lehen inpresioa ez da batere ona izan: hainbeste gif animatu ikusi ditudanean, aplikazio “beterano” baten aurrean egon nintekeela pentsatu dut. Baina errealitatea beste bat izan da. Apenas sei hilabete jarri zela martxan proiektu hau eta jadanik, datorren asteazkenean ospatuko den “2006 Industry Achievement Awards” sarietarako hautagai izendatu dute “Consumer Product Of The Year” kategoripean.

Aurkezpen modura eskegi duten dokumentu honetan (1,7 Mb) azaltzen dutenez, gaur egun aplikazioaren erabiltzaile gehienak 10-16 urte bitarteko gaztetxoak omen dira. Programazioa erakargarria bihur dadin aplikazioa bideojoku sinpleen ekoizpenera bideratu dute eta harritzekoa da zer aplikazio interesgarri gara daitezkeen kode lerro gutxi batzuk erabiliz.

Aplikazioa garatu duten egileen iritziak entzun nahi badituzue eta, bide batez, aplikazioa nola erabiltzen den ikusi, bideo hau aurkitu dut.

Une honetan KPL v1.1 bertsioa duzue eskuragai. Bertsio hau erabili ahal izateko .NET 1.1 bertsioa instalatuta edukitzea beharrezkoa da (zoritxarrez soilik Windows-pean erabil daiteke). Laster kaleratuko dute KPL v2 hobekuntza nabarmenekin.

IKTeroen artean informatikaririk ez dagoela (are gutxiago programatzailerik!) garbi utzi dugu behin baino gehiagotan baina beti izan dugu kezka bat horrelako programazio lengoaia sinpleak gure ikasleekin erabiltzea merezi ote duen edo ez. Gure irakurleen artean programatzailerik egongo balitz, eskertuko genioke aplikazio honi gainbegiratu bat emango balio eta ondoren bere iritzia hemen azpian botako balu.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/03/04/kpl-programazio-lengoaia-berria-gaztetxoentzat/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “KPL: programazio-lengoaia berria gaztetxoentzat”

  1. Gravatar Image

    Luistxo Fernandez(e)k zera dio:

    Jakintza ikastolan dabilzkit umeak. Beste Jakintzan, Donostiako eskola publikoan. Nik nahi dut zuekin ikas dezaten. Nahi dut partikularrak ematera etor zaitezten Donostiara, eta ez judo, ez ingelesa, ez euskal dantza: nik IKTeroengana bidaliko dizkizuet KPL edo behar dena ikas dezaten.

    Serio ari naiz, e?

    3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Tira, tira Luistxo, ingelesa, euskal dantzak… hauek ere beharrezkoak dira (nire semea ere hor dabil bere “pinitoak” egiten dantzari bezala).

    Halere, zuk proposatzen duzuna egitea ere bururatu zaigu, ez pentsa. Konturatu gara IKTak gure egunerokoan txertatzen hasi garenean hainbat talde “eten digitalean” geratu zaizkigula :mrgreen: . Beraz, hauentzat espreski garatutako saio batzuk prestatzea erabaki genuen, klase ordutik kanpo. Baina, gure agendak ez du gehiagorako ematen. Datorren ikasturterako zerbait prestatzen badugu deituko dizugu. :lol:

    Eta programazioari dagokionez badut nik kezka txiki bat honen inguruan ere. Arazo handiak izaten dituzte nire ikasle gehienek hainbat ikasgaietan (fisikan batez ere) azalpen edo arrazonamendu baten aurrean eman behar dituzten pausuak zeintzuk diren erabakitzerakoan; erantzuna orden logiko egoki batean antolatzen ez dakite. Askotan pentsatu izan dut horrelako aplikazioek, sekuenziazio logikoak jarraitu behar dituzten neurrian, lagungarriak izan daitezkeela ez bakarrik programazioa ikasteko baizik eta baita beste gaietan ere, zehar-lerro modura. Hori da askotan entzuten dena ere xakearekin, adibidez.

    KPL delako horri bistazo bat bota diogu baina konplikatu xamarra ematen du. Agian udarako oporretan tarte bat hartuta… :wink:

    3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo