TopOfBlogs
A A
RSS


Freaking out in colours!

Barka iezaidazue izenburu pedante hau emoticon baina sarea ezagutzen noan heinean geroz eta gehiago aluzinatzen dut World Wide Webean topatzen ditudan "munstroekin", benetan.

Sarean zehar bueltatxo bat ematen ari nintzela, itxura sinpleko g2p izeneko webgune batera heldu naiz. Atentzioa deitu didan lehenengo gauza web orriaren hondoa izan da: soflama moduan etengabe irakur daiteke "NOT P2P, G2P". Webgunearen eginkizun nagusiari buruz zera adierazten dute goiburuan:

"Google Hacking to Locate MP3s"

Azpian dagoen gelaxkan, pista modura, abeslari edo talde baten izena proposatzen dute, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean proposamena aldatzen delarik. Nire kasuan Bob Marley izan da webgunera harrera egin didana. Asko miresten dut abeslari jamaikarra baina nik nire New Order maitatuen izena idatzi dut bere ordez. Liburu edo mp3-en artean, azken hauek aukeratu ditut eta "Go!" sakatu dut. Nire harridura handienarekin, hara non Google-ek berak nire musika talde kutunenak sortutako baliabideen zerrenda erraldoia ematen didan!!!. Entzun, ikusi, deskargatu… klik gutxi batzuren truke!. Eta segituan datorkit burura galdera klabea: eta zergatik g2p eta ez p2p edo bt?. Ikus beraien webgunean zer dioten honi buruz.

Eta horrelaxe, topatu ditudan lotura desberdinetan klik eginez, saltoka saltoka, beste leku honetara heldu naiz. Mashups izenarenpean mp3 abesti sorta xelebre bat aurkitu dut. DJ onenaren lekuan ipini den norbaitek, Nick Cave eta Jennifer Lopez-en abesti bana hartu eta hauekin antza gutxi duen beste abesti berri bat sortu du. Gauza bera egin du Alizee eta Pet Shop Boys-ekin, edota Sade eta New Order, The Cure eta Christina Aguilera, The Darkness eta Annie Lennox, Spice Girls eta The Doors emoticon… Egia da abesti guztien kalitatea ez dela punta puntakoa baina orokorrean lortutako abesti "berrien" orijinaltasuna ezin da ukatu.

Zer egingo ote du SGAE-k horrelakoen aurrean?

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/03/15/freaking-out-in-colours/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Freaking out in colours!”

  1. Gravatar Image

    xa2(e)k zera dio:

    Antzekoak ikusi ditut beste webgune eta blog batzutan, trukoa ftp zerbitzarietan agertzen diren “testuak” topatzea da, “index of” “Last Modified” eta horrelakoak, beste era bateko fitxategiak ez direla ziurtatzeko hau gehitzen da:
    -htm -html -php -asp
    Eta bukatzeko bilatu nahi duzuna:
    “mp3″ “bob marley”
    beraz bilatzailean guztira idatzi behar dozuna horrelako zeozer izango da:
    “index of” “Last Modified” -htm -html -php -asp “mp3″ “bob marley”
    edo idazleren baten liburuak bilatzeko:
    “index of” “Last Modified” -htm -html -php -asp “pdf” “George Orwell”
    edo … irudimena!!

    13 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Eta ez al da bide hau tarteko aplikazioak erabiltzea baina eraginkorragoa?.

    Nik, klik gutxi batzuen ondoren, gauza interesgarri ugari aurkitu ditut eta gustukoak nituenak ziztu batean jaitsi ditut.

    Probatzen jarraituko dut ea goikoen antzeko “perla” gehiago aurkitzen ditudan :cool:

    16 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    huerzo(e)k zera dio:

    Hey! Heard you had been writing something of mashups…Could you shortly translate your blog text and send it to my email box…have to admit I don’t understand what you’re writing…

    12 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo