Nire lankideek askotan egotzi didate perfekzionistegia naizela; denbora asko pasatzen dudala xehetasunekin. Nire ohiturari jarraituz
, gaur arratsaldean tarte bat hartu dut blog honen XHTML, CSS eta RSS feeda txukuntzeko. Kodeen baliozkotzeak dituen onuren inguruan zerbait irakurri dudan arren (I eta II), oraindik ez daukat oso garbi benetan zertarako balio duen; azken finean, txukuntze honen aurretik ere, gure bloga arazorik gabe ikusten zen. Zalantzatxo horrekin geratu naiz eta eskertuko nizueke zuetako norbaitek XHTMLa baliozkotzeak zertarako balio duen esplikatuko balit, modu sinple eta ulerterrazean.
Garbi dagoena zera da: gure blogaren oinean hiru pegatina berri erakusteko behintzat balio duela.

Gari(e)k zera dio:
Sertako valio du hortografiac? berdin-berdin irakur zenezake, ez? Horixe zioten 1997an hainbeste web garatzailek, eta horrexegatik dauzkagu orain nabigatzaileen artean renderizazio desberdinak, “Firefoxen gaizki ikusten da” eta abar…
Interneten are garrantzitsuagoa da ortografia. Egunen batean, norbaitek zure webgunetik informazioa modu inteligentean erauzteko sistema bat sortuko du, edo papererabihurtzeko sistema, edo eskolako informazio panel batetan erakusteko edo auskalo, eta estandarrak zuzen betetzen badituzu, konbertsioa automatikoa izango da. Bestela, arazoak…
Aupa eta animo, onura etorriko da eta. Agian ez gaur eta ez bihar, agian estandarrak ehuneko handi batek bete beharko ditu benetan erabilgarri bihurtzeko, bainanorbaitek hasi behar!
14 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
Capito. Ortografiarena adibide oso argigarria izan da. Jadanik, lan handiena eginda dago. Aurrerantzean, atal honi arreta berezia eskainiko diogu, IKTerook gure artikuluetan erabiliko dugun kodea zainduz.
3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Gari(e)k zera dio:
Ortografia berak interneten mundu errealean baino garrantzia handiagoa du. Adibidez: jendeak bilatzaileetan bilatzen ditu gauzak. Ortografia okerraz idatzi baduzu, bilatzaileak ez du aurkituko!
Web semantikoarekin oraindik garrantzi handiagoa izango du etiketak ongi idatzi eta balidatzeak.
3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.