TopOfBlogs
A A
RSS


Tontxu Campos Jakintza ikastolan

Gaur gure ikastolan egun berezi horietako bat bizi izan dugu. Izan ere, Tontxu Campos, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, azaroan lortu genuen Urrezko Qa ikastolako langile guztioi banatzera etorri da.

Ikastolako gela batzuk bisitatu eta ikasleekin solasean aritu ondoren, ikastolako areto nagusian, aurkezle famatua eta ikastolako gurasoa den Izaro Iraetak ekitaldiari hasiera eman dio.

Tontxu Campos 

Mahaian, sailburuarekin batera, Xabier Alkorta, Euskaliteko Lehendakaria eta Mari Cruz Largo, Ikastolako Zuzendari Administraria, eseri dira. Entzuleen artean, Ordiziako Alkatesa, Gipuzkoako Lurraldeko Hezkuntza Ordezkaria, PATeko Zuzendaria, Partaideko arduradunak, Ikastolen Elkarteko Zuzendaritzako kide ugari, Ikuskaritzako ordezkariak, eta abar luze bat. Azpimarragarria ere bertara joandako hedabide ezberdinetako kazetari kopuru ikaragarria.

Ainhoa Mujika, DBH3ko ikaslea eta bertsolari aparta, ez da kukildu eta errebindikazio kutsua eman dio bere hasierako bertsoari. Izaro Iraetaren gidaritzapean, ekitaldiak ohiko hitzaldiekin jarraitu du eta, hauen amaieran, Urrezko Qaren diploma eta langileontzako pin-ak banatu dira.

Diploma jasotzen 

Nola ez, amaiera emateko, gure ikastolako sukaldariak prestaturiko pintxo sorta ederra dastatzeko eta solasean aritzeko aukera paregabea izan dugu.

Baina, beti bezala, batzuk ongi pasatzen ari diren bitartean, beste batzuk sufritu behar. IKTerook ekitaldi honen ebidentzi multimedia jaso nahi genuenez, bideokamera, argazki kamera, grabagailu eta beste tramankuluekin ibili behar izan dugu dena jaso nahirik. Azkenean, hoztutako pintxoekin konformatu behar izan dugu.

Ekitaldiak gure ikastolarentzat izan duen garrantzia dela eta ahalegin teknologiko berezi bat egin nahi izan dugu. Horren fruituak ondoren ikus eta entzun ditzakezue:

Argazkiak


Bideoa


Podcast


Tope Tumatxa!

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/03/30/tontxu-campos-jakintza-ikastola/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Tontxu Campos Jakintza ikastolan”

  1. Gravatar Image

    Eneko(e)k zera dio:

    Zorionak! Urrezko Qa urrezko jendearentzat!!

  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Eskerrik asko Eneko zure animuengatik. Laster egingo du urtebete IKTeroak martxan jarri zenetik eta gogoan ditut, gure ekarpenek oraindik ohiartzun gehiegirik ez zuten garai haietan, tarteka tarteka, Eneko izenpean sinatzen zituen gure irakurle baten iruzkinak. A ze zalaparta sortzen zen gure artean zure iruzkin bat jasotzen genuen bakoitzean! :oops: . Mila esker, bene-benetan; eskaini diguzun arreta oso lagungarria izan baitaa proiektu honekin aurrera egiteko. :wink:

    Atzoko egunak merezi zuen horrelako “mobida” multimedia bat. Eguerdi aldera bukatu zen ekitaldia eta, albistea egunean bertan argitaratu nahi genuenez, hemen ibili ginen jo ta su postprodukzio lanetan.

    Halere, gaur arte ero moduan ibili gara audioarekin. Odeorekin argitaratu nahi genuen baina ekitaldia gure ikastolan baino Pitufoen eskolan grabatuta zegoela zirudien. Flash-ean oinarritutako erreproduzitzaile pilo bat probatu ditugu eta denekin berdin. Azkenean, aurkitu dugu arazoaren gakoa. Gure irakurleetako baten batek Odeo, Evoca edo antzeko aplikazioak erabiliz, audio bat txertatu nahi badu bere blogean, hona hemen kontutan hartzeko ohar garrantzitsu bat: jasotako audioa mp3ra kodifikatzerakoan aukeratu beti 11.025, 22.05 edota 44.1 kHz-tako maiztasunak. Horrela ez bada “chipmunk” efektua gertatzen da Flash erreproduzitzailea erabiltzerakoan.

    Lagungarria izango zaizuelakoan. :wink:

  3. Gravatar Image

    Raimundo Rubio(e)k zera dio:

    Kaixo Jakintza Ikastolako IKTeroak.
    Hitzaldi batean Tontxuk aipatu zuen zuen ikastolanNatur Zientziak klaseak emateko blog bat erabiltzen zenutela. Informazio gehiago jazo dezaket honi buruz, eskerrik asko.

    ISEIko Zientzia eta Matematika Teknikaria.

    Zabaldu.com albistegietan topatu dut zuen bloga.

  4. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Kaixo Raimundo

    A ze sorpresa eman diguzun! Hezkuntza Sailburuak, bere agerpen publikoetan, gure ikastolan ikusitakoaren aipamena egiten duela diozu?. Artikulu honetan dagoen bideoa ikusi baduzu, hasieran nire ikasleak fisikako klasean agertzen dira. Bertan esplikatu genion Tontxuri blogarekin egiten dugun lanketa. Ez genuen espero gure azalpenek horrelako eragina izango zutenik Sailburuarengan. Ea gure ikastetxeetan IKTen garapenek duten garrantziaz jabetzeko balio duen honek eta etorkizunari begira, esparru honetan dauden beharrak asetzeko laguntzak jasotzen ditugun (behar materialak bai, baina, batez ere, giza baliabideetaz ari naiz). Eskerrik asko Raimundo aipamen honengatik.

    Blogari dagokionez, batxilergoko fisika lantzeko sortu genuen ikasturte honen hasieran. Gure asmoa zera da: gure ikasleek bertatik kudeatzea fisikako ikasgaiaren garapenean erabili beharko dituzten baliabide guztiak: edukiak, simulazioak eta esperimentuak. Aurten batxilergo 2ko edukiak txertatzen bakarrik nahiko lan izango dugu. Laster jasoko dugu gure ikastolan, ordenadorez lagunduriko esperimentazioa (OLE) egiteko materiala eta gure asmoa da, bertan garatuko ditugun esperientziak, blogean zintzilikatzea ere. Datorren urteari begira batxilergo 1eko materiala argitaratuko dugu.

    Blogaren helbidea www.jakinstein.com da eta hasiera orriko menuaren “ikasmateriala” atalean topatuko duzu orain arte prestatu dugun material guztia. Metodologiari buruz, saioen antolaketari buruz, helburuei buruz… informazio gehiago nahiko bazenu gurekin harremanetan jar zaitezke horretarako prestatu dugun formularioa erabiliz.

    Bestalde, oso interesgarria da Bilboko La Salle ikastetxean blogekin egiten diren lanketa. Blog honetan Natur Zientziak biltzen dituen arlo guztien inguruko materiala aurki dezakezu. Aspalditik jarraitzen dut egiten ari diren lana eta oso gauza politak egiten ari dira ere deustuar hauek.

    Bukatzeko, eskerrak eman berriro ere zure iruzkinarengatik.

  5. Gravatar Image

    Raimundo Rubio(e)k zera dio:

    Oporretik bueltan, zure erantzuna irakurri dut, miatuko dut aipatutako link hauek guztiak eta erantzungo dizut.Posibe bazait, PISA ebaluazioarekin liaturik baitnago.OLE baliabideak eta gainontzeko linkak bidaliko dizkizut.

    Ez adiorik

  6. Gravatar Image

    Raimundo Rubio(e)k zera dio:

    Ez dut uste ezer behar duzuenik, hitz egin dut Teresa Santosekin, Gipuzkoako Zientzi aholkularia eta esan dit ondo preststurik zaudetela. Dena den maila horretarako oso material ona eskaintzen du bere web orrian:Rafa munoa, fisika eta kimika irakaslea, zarauzko Institutotik:
    http://www.zarautz.com/rafamunoa/

    bueno IKTeroak , ondo segi

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo