Tutoreek badakite test soziometrikoak oso tresna egokiak izaten direla ikasgela barruko harremanak aztertzeko: nortzuk diren taldeko liderrak edo neska-mutiko isolatuak, lanerako zein jolaserako lagunak…
Ez naiz luzatuko irakasle guztiok neurri handiago edo txikiagoan test soziometrikoak erabiltzen ditugulako.
Hala ere, nik behintzat duela gutxi arte soziogramak eskuz egiten nituen, eta teorian errazak badira ere, praktikan ditxosozko diagramek buruhauste batzuk eman ohi dituzte.
Ez gaitezen kezka! Teknologien aroan makinatxoek lan mekaniko hauek arinago eta erosoago bihur diezazkigukete!
Horixe da Walsh’s Classroom Sociometrics, soziogramak egiteko prozesua errazten duen tresna alegia. Berez software komertziala izan arren, demo bertsioa eskaintzen du. Irakasleentzako baliabideak biltzen dituen www.interventioncentral.org webgunean doako demo bertsioa hilabete batzuetan erabili ahal izateko gakoa aurki daiteke. Hemen dago esteka zuzena.

sei(e)k zera dio:
Oso interesgarria, Xarnegu! Ez dit denbora eman sakonki probatzeko baina ikusi dudana gustatu zait. Egia esan, gero eta gehiago erabiltzen dira horrelako tresnak, ez bakarrik ikasleen arteko harremanak aztertzeko baita enpresa munduan lankideen arteko harremanak analizatzeko ere. Asteburuan saltseatuko dut…
2 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.xa2(e)k zera dio:
Dohainik den beste bat topa dut, javan dago beraz java duen edozein sistema eragilean dabil. EZ da opensource, beraz euskaratzeko (nork?
) egilearekin harremanetan jarri beharko ginateke.
13 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.http://www.geocities.com/imbenta/agna/what_is_agna.htm
Eta horrelako softwarearen repositorio bat hemen:
http://www.insna.org/INSNA/soft_inf.html
teixa(e)k zera dio:
Linux-erako nik ksociograma ezagutzen dut [http://ksociograma.software-libre.org/]
Bestea frogatzen hasiko naiz.
Milesker!!
4 days igaro dira mezua idatzi zenetik.