A A
RSS


Edukien sindikazioa eta Bloglines

Nola sortu eta kudeatu kontu bat Bloglinesen

Lehenik eta behin, zer baldintzak bete beharko lituzke feed irakurgailu on batek? Galdera honi erantzutea ez da batere erraza. Ingelesez idatzitako artikulu honetan argibideak aurki ditzakezu. Aplikazio hauek dituzten ezaugarrien inguruko ideia bat egiteko ondo dago.

Feed irakurgailuak, posta elektronikoa kudeatzeko erabiltzen ditugun aplikazioak bezala, mota askotakoak izan daitezke: askok web aplikazioak dira, beste batzuk zure ordenadorean instalatzen direnak, beste batzuk Outlookekin integratzen dira, gehienak dohainekoak dira, beste batzuk lizentziadunak… Benetan izugarria dagoen aukera. Nik, adibidez, NewsGator erabiltzen dut. Aplikazio komertziala da (lizentzia ordaindu behar da), ekipoan instalatu ondoren Outlookekin integratzen da. Nire mezuak jasotzen ditudan bezala, postontzi berean jasotzen ditut feedak ere. Bat edo beste interesgarria dela iruditzen bazait zuzenean berbidaltzeko aukera ematen dit. Halere, gehien erabiltzen diren feed irakurgailuak web bitartez kudeatzen direnak dira eta hauen artean gehienak dohainekoak direla esan beharra dago. Bloglines, Google Reader, Rojo, FeedLounge… asko dira.

Garbi dago gaur egun gehien erabiltzen den agregatzailea Bloglines dela. Duela egun batzurarte nahiko garbi nuen besteen aurrean abantaila handiak aurkezten zituela baina artikulu honek eta beste honek nire iritziak kolokan ipini ditu. Kontua da, gehien ezagutzen dudana Bloglines bera dela, beraz jarraian Bloglinesen oinarrizko erabilera nola gauzatu adierazten duen gida txiki bat prestatu dut. Sindikazioan ni bezalako hasiberri batek hasteko asmoz dabiltzen orori zuzendutako tutoriala. Azalpenak sinpleak eta argiak ematen ahalegindu naiz. Bereziki, nire ikastolako irakasle eta ikasleengan pentsatuta egin dut, baina gure irakurle zaretenoi baliagarria suertatzen bazaizue, primeran!.

Flash artxibo honetan aurkezten denak akatsik izango balu edota ikusten denaren inguruan galderak izango bazenituzte idatzi lasai eta erantzuna ematen ahaleginduko nintzateke.

Oharra: Flas tutoriala popup bezala irekitzen denez, zure nabegatzaileak blokeatuko du. Beraz, beti bezala, ikusi ahal izateko baimendu beharko diozu.

tutoriala

(Flash tutoriala pdf formatuan ere jaso daiteke tutorialaren “erantsiak” aukeran klik eginez)


Jarraitu irakurtzen: 1 2 3

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/04/06/edukien-sindikazioa-eta-bloglines/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Edukien sindikazioa eta Bloglines”

Iruzkinik ez.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo