Ez dakit zuek baina ni desastre hutsa naiz! Azkenaldi honetan, askotan gertatzen ari zait lan bat egiten hasi, beste zerbait interesgarria ikusi, eta horrekin ere hasi; edo, hasi ordez, harrapatzen dudan lehenengo paperean idatzi beranduago egin behar dudan hori. Handik pixka batera: Zer egin behar nuen? Non idatzi dut hori? Non utzi dut papera? Etxeko zein ikastolako mahaiak, liburuak, karpetak…post-itez josi-josiak ditut. Eta ez da izango ez dudalako agendarik (betiko formatoan, ordenagailuan, mahai pareko panelean!!!)… Dena den, beti sortzen dira azken orduko eginbeharrak, begi bistan izatea komeni diren horietakoak…
Atzo, Digizen-en arakatzen ari nintzela, arazo horri aurre egiteko baliagarri suerta dakidan baliabide batekin egin nuen topo: ATnotes. Dohaineko aplikazio honek zure ordenagailuko mahaigainean post-it antzekoak jartzeko balio du, besteak beste. Berehala instalatu eta erabiltzen hasi nintzen. Arratsaldean egin beharreko lanak post-it moduan ordenagailuko mahaigainean ipini nituen. Ikusten duzuen bezala, oharrak kolore eta neurri ezberdinetan jar daitezke, alarma edo alarmarik gabe. Posible da, gainera, oharrak lagunei bidaltzea eta hauegandik jasotzea ere.
Hemen klikatuz instala dezakezu aplikazioa. Ondoren, hurrengo urratsak jarraitu:
1. Joan zaitez hona eta aukeran dauden hizkuntzetatik bat hautatu.
2.Hizkuntzaren artxiboa zip bat denez, deskonprimatu ATnotes karpetan (c:\Archivos de programa\ATnotes).
3. ATnotes abiarazi eta zuk hautatutako hizkuntzan egongo da!
45 hizkuntzatara itzulia zegoela ikusirik, euskarara ere itzultzea ondo legokeela pentsatu nuen. Pentsatu eta egin! Beraz, bukatu nuenean, programaren arduradunari bidali nion euskarazko itzulpena. Dirudienez, ez du oraindik jaso. Ea lehenbailehen denon eskura jartzen duen eta euskarazko bertsioaz lan egiteko aukera dugun!
Laburtuz, beti post-it bat edo bi gertu-gertu behar duzun horietakoa bazara, ni bezala, aplikazioa nahiko praktikoa gertatuko zaizu. Egongo dira ziur aski mota honetako aplikazio sofistikatuagoak, baina askotan less is more , osteguneko jardunaldian esan zuten bezala!

zabaldu.com(e)k zera dio:
post-it elektronikoak laister euskaraz
Ikteroek beti laguntzeko prest! oraingo honetan post-it moduko mezuak edukitzeko, bidaltzeko edo elkar trukatzeko tresna aurkezten digute, gainera laister euskaraz izango dena.
19 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Luistxo(e)k zera dio:
Sei: Blogak 2.0ko zure irudipenak? IKTeroen ahots beti koalifikatuaren inpresioak asko balio du niretzat…
22 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.sei(e)k zera dio:
Aupa, Luistxo! Nire iritzi kualifikatua eskatzen duzu?? Ez dakit, ba, horretarako egokiena naizen baina, tira, nire inpresioa laburbiltzen saiatuko naiz…
Hasteko, esan beharra daukat hurrengo egunean IKTeroetarako zerbait idaztea pentsatuta nuela, baina ikusita zer ordutan bueltatu nintzen handik (politikoak eta guzti entzun nituen!!!), ikastolan izan genuen zoramena (opor bezpera) eta bertan izandako ia guztiek ekitaldiari buruz idatzitakoa, iruditu zitzaidan ezer gutxi gehiago nuela aportatzeko.
Orokorrean ekimenaren ideia eta gauzatzea txalotzeko modukoa zen. 300 lagun, dena dohain (pintxoak, edariak eta guzti!!). Ba, txalo bero bat. Zalantzarik gabe, beste baterako moderatzaileen lana gehiago zaindu beharko da. Batzuek ekarpenik ez egiteaz gain, ez zuten jakin bere garaian mozten, horrek ekarri zituen ondorio guztiekin!! Antolaketa aldetik, horixe esango nuke izan zela deigarriena, ekarri zituen bi ondorio nagusiek ekimen osoa desitxuratu baitzuten:
1. Izugarrizko atzerapena (hizlari batzuek ia-ia amaitu gabe alde egin beharra)
2. Galderak eta eztabaidak moztea.
Bigarren puntu honetan gelditzen naiz. Nik jendea honela ikusi nuen: galdetzeko eta gehiago jakiteko, zirikatzeko, edozein erantzunarekin ez konformatzeko desioz. Esperientziak trukatzeko gogo biziz! Eta niri horrek poztu ninduen gehienbat.
Hizlari batzuen jarrera nahiko lotsagarria iruditu zitzaidan eta errespetu falta latza han geundenekiko. Batek esan ez zuen, ba, aurreko egunean jakin zuela han egon behar zuela? Nik ez dakit oso ondo nola joan den, baina ez al zuen norberak eskatzen han aurkeztea bere proiektua??? Kasu apartekoa EITBkoarena izan zen. Ezin nuen sinetsi aurkezten ari zena!! Enpresa atzerakoi baten irudia eman zuten. Edozein umek egin dezakeen fotolog antzeko zerbait aurkezteaz gain, euren ezjakintasuna erabat agerian gelditu zen. Ez zuten ezer ezagutzen (zabaldu, sustatu??…) eta, gainera, zer esan zuen, telefonoa emango zuela berari abisatzeko zerbait berria zegoenean??? Erraz irabazten dute batzuek soldata… Musicstrands-ekoari denbora gehiegi eman zioten (nik, gainera, nahiago Pandora) eta arraroa Ask.com-ekoak bloglines ia ez aipatzea!
Beste hitzaldietan denetik. Batzuk hizlari apartak, beste batzuk produktu onak. Oso gutxietan batu ziren biak (hizlari ona, produktu ona).
Euskal blogosfera oso ondo ordezkatua ikusi nuen, ia-ia denok han, lastima jolaus eta magic falta izana! Oso kuriosoa, gainera, atetik sartu bezain pronto, hainbat aurpegi ezagun ikustea (batzuk lehendik ezagunak: Gorka Julio, Patxi Gaztelumendi, Jabi Zabala…beste batzuk argazkiz baino ezagutzen ez nituenak: zu, adibidez!). Eta oso ona, Eneko Astigarraga azken orduan agurtzera etorri zenean… Horretarako ere balio dute honelako ekitaldiek. Guztiz positiboa.
Gauza askoz ere gehiago aipatuko nituzke: hizkuntzaren trataera, emakumeen presentzia (eza) hizlarien artean (ez al daukagu ezer interesgarririk esateko???), hezkuntza mundukoek azaldu zutena (zerbait gehiago espero nuen) baina hauek hurrengoan elkarrekin topo egiten dugunerako utziko ditut!
Ikusten duzun bezala, Luistxo:
1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.- Zer berri? Zaharrak berri!