TopOfBlogs
A A
RSS


Blogsome Euskaraz

Duela urtebete, blog hau martxan jarri genuenean, Blogsome hautatu genuen WordPress-ekin lanean aritzeko aukera gehiago eskaintzen zituelako eta Euskaraz horrelakorik ez baitzegoen. Egia esan, hasi ginenean, Blogari.net edo Blogak.com bezalako zerbitzurik ez zegoenez eta CSS, XHTML edo PHPari buruzko ezagutza oso murritza genuenez, gure zalantzak izan genituen eta ordu asko igaro behar izan genuen txantiloia egokitzen eta euskaratzen, kodean eginiko hanka-sartze ugari zuzentzen… Baina, Jolausen ekimenari esker, aurrera egiten asmatu genuen.  Garai hartan, arestian aipaturiko zerbitzu euskaldun horietako bat egon izan balitz, gure hautaketa beste bat izango zen.

Nolanahi ere, denborarekin, damutzeko aukerarik ez dugu izan. Gehiago esango nuke, oso gustura gaude irlandar hauek eskaintzen diguten guztiarekin.Etengabe ari dira hobekuntzak ezartzen, komunitate handi bat dago lanean, plugin berriak inplementatzen dituzte, migratzeko aukera ere badago… Hau guztia gutxi balitz, eginiko hobekuntzei esker, zerbitzua geroz eta azkarrago dabil eta segurtasun handia ematen digu.

Azkenean, Blogsom-aren inguruan lanean dabilen jendeari esker, eta blogari espainiar batzuei esker (Juglar eta Ártabro) euskaratzeko falta zitzaizkigun atalak (egutegia eta fitxategien hilabeteak) euskaratzea lortu dugu. Bertatik lortutako informazioari esker, lortu dugu gure bloga goitik-behera euskalduntzea. Beraz, gaur egun, Blogsomen blog euskaldun bat izateko arazorik ez dago. Jarraian azalduko dizuet zeintzuk diren egin beharreko aldaketak:

 Fitxategien hilabeteak "smarty tag" hauekin azaltzen dira:{get_archives type=’monthly’} {$monthly_archives}. Bada, guk ondorengo kodeaz ordezkatu ditugu :

 

{capture name=archives}{get_archives type='monthly' format='html' show_post_count='1'}{/capture}
{assign var=monthly_archives value=$smarty.capture.archives|replace:"January":"Urtarrila"|replace:"February":"Otsaila"|replace:"March":"Martxoa"|replace:"April":"Apirila"|replace:"May":"Maiatza"|replace:"June":"Ekaina"|replace:"July":"Uztaila"|replace:"August":"Abuztua"|replace:"September":"Iraila"|replace:"October":"Urria"|replace:"November":"Azaroa"|replace:"December":"Abendua"}
{$monthly_archives}

 

Horrekin, argitaratutako mezuen hilabeteak euskaraz azalduko zaizkizue. Egutegiarekin antzeko zerbait gertatzen da,  {get_calendar} izeneko smarty tag ordezkatu beharko dugu ondorengo kodea txertatuz:

 

 <li id="calendar">
{capture name=cal}{get_calendar}{/capture}
{assign var=calendario_es value=$smarty.capture.cal|replace:"\"Monday\">M":"\"Astelehena\">Al"|replace:"\"Tuesday\">T":"\"Asteartea\">At"|replace:"\"Wednesday\">W":"\"Asteazkena\">Az"|replace:"\"Thursday\">T":"\"Osteguna\">Og"|replace:"\"Friday\">F":"\"Ostirala\">Or"|replace:"\"Saturday\">S":"\"Larunbata\">Lr"|replace:"\"Sunday\">S":"\"Igandea\">Ig"|replace:"January":"Urtarrila"|replace:"February":"Otsaila"|replace:"March":"Marzo"|replace:"April":"Apirila"|replace:"May":"Maiatza"|replace:"June":"Ekaina"|replace:"July":"Uztaila"|replace:"August":"Abuztua"|replace:"September":"Iraila"|replace:"October":"Urria"|replace:"November":"Azaroa"|replace:"December":"Abendua"|replace:"Jan":"Urt"|replace:"Feb":"Ots"|replace:"Mar":"Mar"|replace:"Apr":"Apr"|replace:"May":"Mai"|replace:"Jun":"Eka"|replace:"Jul":"Uzt"|replace:"Aug":"Abu"|replace:"Sep":"Ira"|replace:"Oct":"Urr"|replace:"Nov":"Aza"|replace:"Dec":"Abe"|replace:"View posts for":"Ikusi mezuak"}
{$calendario_es}
</li>

Blogsome Euskaraz hitz egiten jarri dugunez, baten bat animatzen bada, Blogsomerako egokitutako theme bat  euskaratu dugu. Kubrick izeneko theme hautatu dugu eta Blogsomerako beharrezkoak diren Index, Post eta Comments fitxategiak Euskaraz jaisteko aukera eskaintzen dugu.

Fitxategiak deskargatu:

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/04/13/blogsome-euskaraz/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Blogsome Euskaraz”

  1. Gravatar Image

    ártabro(e)k zera dio:

    Muy bonito el almanaque. ¿?

    1 hour igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    patxi gaztelumendi(e)k zera dio:

    Itzela da benetan, euskaratzen egiten ari zareten lana.

    Jakintza, Interneteko eskola bilakatu behar duzue martxa honetan.

    E-learning sistematxo bat, gu guztiok matrikulatu gaitezen.
    Prest zaudete? Euskal Internet ekosistema honek eskertuko luke, guztion artean asko ikasiko genuke… ez da ala?

    Segi aurrera, bide horretan.

    e-blogosfera ez da gelditzen, ez du etenik, iraunkorra da eta….

    58 mins igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Ze ona, magic! Banuen egutegia eta asteko egunak euskaraz ikusteko gogoa! Oraintxe bertan egin dut aldaketa euskaljakintzan eta primeran gelditzen da!

    Ah! Badakit zein izan daitekeen zure hurrengo erronka: XHTMLko akats guztiak klik batez zuzentzen duen kodea aurkitzea!! :mrgreen: Animatzen zara?

    1 hour igaro dira mezua idatzi zenetik.
  4. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, berriz! Magic, gogoratzen zara atzo laburdurekin gora eta behera nenbilela, ezta? Ba, oraintxe horrekin bukatzen ari nintzela, konturatu naiz asteartea gaizki laburtua duzula, as da dagokion laburdura.

    Bestalde, asteko egun guztien laburdurak letra xehez eta bukaeran puntu batez idazten dira: :smile:

    al. : astelehen
    as. : astearte
    az. : asteazken
    og. : ostegun
    or. : ostiral
    lr. : larunbat
    ig. : igande

    2 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  5. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Wordpressen oinarritutako blog hosting ugari sortu dira azkenaldi honetan Mundua.com barne. Hauetatik mordo bat probatu ditut eta esan beharra daukat Blogsome bezalakorik ez dagoela. Wordpress.com, Mundua.com, Edublogs… WPen azken bertsioaren gainean sortu dira, baina Blogsome da bakarra oinarrizko lau artxiboen (index, CSS, Post eta Comments) kudeaketa egiten uzten duen bakarra. Bestelako sistemetan Blogger uste dut dela bakaarra gauza bera eskaintzen duena. Kodea ukitu ahal izateak abantaila izugarriak ditu bloga pertsonalizatu edo blogari aukera berriak erantsi nahi zaizkionean. Adibide bakarra ipiniko dut:

    Blog sistema gehienek argazkiak igotzeko aukera eskaintzen dute baina beste edozein artxibo igotzea ezinezkoa da; bideok, pdfak, javascriptak… ezin dira igo dohaineko zerbitzu hauetan. Blogsomen trukotxo bat dago azken artxibo horiek igotzeko: java artxiboen luzapenak .js-tik -jpeg-era aldatuz gero, hauek irudi moduan igo daitezke. Ondoren, artxibo hauetarako deiak ipintzen dira index artxiboan eta libreria hauek erabiltzeko aukera daukazu. Honetan maixua da magic!

    10 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  6. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Portzierto, eskerrik asko Patxi zure animuengatik. Nondik datorkizu daukazun arranke hori?. Eskertzekoa da benetan zure jarrera euskal blogosferaren barruan. Beti prest zaude laguntzeko, beti prest teldeko proiektuak aurrera ateratzeko (irakurri dut Sustatun egin duzun azken proposamena). Zu ere irakaslea izanik, zure enrgiaren zatitxo bat jasotzea nahikoa dute zure ikasleek, bixi-bixiak ateratzeko. :wink:

    eLearningari dagokionez, hortxe gabiltza Moodlekin gora eta behera. Magic eta seik gusto pixkatekin heltzen badiote, auskalo zer gerta daitekeen datorren ikasturtean!. Nahiz eta era sinpleagoan izan, duela egun batzuk, blogintzaren mundu honetan hasiberriak direnei zuzenduta, edukien sindikazioa eta Bloglinesen inguruko flash tutorial txiki hau ipini genuen. Ez da beste munduko ezer baina hasteko bada zerbait, ala?. Laister ipiniko dugu beste bat del.icio.us-en inguruan.

    10 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  7. Gravatar Image

    Eu(e)k zera dio:

    Eskerrak, blok hau sortzeagatik eta dauden azalpenengatik. Agian orain pixkanaka animatuko naiz bloka egiteko. Ingelesez tutik ere ez badakit eta teknologia honetaz ere ez. Mila esker. :smile:

    227 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo