TopOfBlogs
A A
RSS


NeoBinaries Web 2.0 Direktorioa

Etengabe garatzen ari diren Web 2.0ko aplikazioak antolatzeko asmoz, dator Neobinaries webgune berria. Berrikuntza batzuk ditu ongi diseinaturiko gune honek, baina nik erabiltzaileok bilaketa eta bozketa egiteko aukera dugula azpimarratuko nuke. Beste gauza interesgarri bat ere ikusi diot gune honi; blog bat izateaz gain, eztabaidarako gune bat du. Aurkezten dituzten webguneak nahiko ongi sailkatuta daudela iruditu zait, nahiz eta oraindik gehiago aztertu beharko dudan.Nola ez, RSS jario du eta zerbitzua bere osotasunean erabili ahal izateko, izena ematea ezinbestekoa da. Lehenengo balorazioa nahiko positiboa da, beraz.

Orain arte, Web 2.0ko aplikazioak biltzeko guneak egon bazeuden, baina funtzionalitate gutxiko guneak ziren. Kasu gehienetan, zerrenda amaiezinak aurkezten zizkiguten. Hala ere, zerbitzu berri horretan, “gure” Tagzania eta beste aplikazio batzuk ez direla agertzen ikusita, nik uste dut oraindik zerrenda hauek erabiltzen jarraituko dudala. Zuek ere horren beharra baduzue, hementxe duzue beste gune batzuen zerrenda:

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/04/19/neobinaries-web-20-direktorioa/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “NeoBinaries Web 2.0 Direktorioa”

  1. Gravatar Image

    Eneko(e)k zera dio:

    Agian ikusi duzue, ez dakit. www.buzzshout.com antzerako zerbitzua dela uste dut. Jendeari web 2.0 aplikazioak gehitu eta baloratzeko aukera ematen dio.

    Norbaitek gehitu, baloratu eta nahiko ondo ipini du Tagzania, eta baloratzailea ez da kuadrilakoa :-)

    9 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    zabaldu.com(e)k zera dio:

    Neobinaries Web 2.0 Direktoriaoa

    Etengabe garatzen ari diren Web 2.0ko aplikazioak antolatzeko asmoz, dator Neobinaries webgune berria.

    10 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Gune hori ez nuen ezagutzen eta nik uste dut Neobinaries baino hobeto dagoela. Beste bat nire zerrendarako. Eskerrik asko!!!
    Beste aldetik, arrazoia duzu Eneko, Tagzania oso ongi baloratuta dago. Nik ez dut ezer idatziko Tagzania goraipatzeko (ingelesez ez naiz ausartzen :cry: ), baina nire botoa behintzat, jaso duzue. :wink:

    13 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo