TopOfBlogs
A A
RSS


Skype dohain EEBB eta Kanadako biztanle guztientzat

Gaurtik aurrera ipar-amerikar guztiek dohain izango dituzte Skype bitarteko telefono dei guztiak, sakeleko telefonor nahiz ohiko telefonora egindako deiak izan. Horrelaxe diote beraien blogean:

Yes. It is really very, very free. There’s no prepayment, no minimum use, no subscription, no monthly fee, no nothing.

Bertan diotenez SkypeOut zerbitzua dohainekoa mantenduko dute gutxienez urte honen amaiera arte. Gero zer gertatuko ote den oraindik ez omen dute erabaki.

Bai, badakit horrelako albisteak guretzat urruti samar geratzen direla baina nik uste dut gaur Skypek hartu duenerabaki honek berebiziko garrantzia duela. Zaila egiten zait imajinatzea ipar-amerikarrek Skype bitartez edozein telefono zenbakira deitu ahal izango dutela xoxik ordaindu gabe. Zer ondorio ekar ditzake erabaki honek telefonia eta, orohar, komunikabideen mundura?. Laster ikusiko dugu

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/05/15/skype-dohain-eebb-eta-kanadako-biztanle-guztientzat/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Skype dohain EEBB eta Kanadako biztanle guztientzat”

  1. Gravatar Image

    ikasle txokolateroa(e)k zera dio:

    Aupa Jokin! Baina hemen ere ez al da, bada, skype dohain? Nik dakidala, ordenagailu bidez programa jaitsita (dohain) edukirik hura jaitsirik duen edonorekin hitz egin dezaket…

  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Hala da Xabi baldin eta zure elkarrizketa aplikazioa instalaturik duten bi ordenadoreen artekoa izatea nahi baduzu. PC batetik sakeleko telefono batera deitu nahiko bazenu dei hori ordaindu egin beharko zenuke, SkypeOut deitzen den zerbitzua erabiliz (diru kantitate bat zure kontura bidali eta egindako mota honetako deiengatik zor duzuna hemendik kentzen dizute).

    Hau da, hain zuzen ere, ipar-amerikarrek dohain izango duten zerbitzua hemendik aurrera, baldin eta deiak ipar-amerikako telefonoetara egiten badira soilik. Beraz, zu Kobe Bryant eta ni Steve Nash izango bagina, une honetan zure mobilera deitu ahal izango nuke nire ordenadoretik, bihar ikastolako patioan partidotxo bat botatzeko, xoxik ordaindu gabe. Baina, estatubatuarrak ez garenez oraindik itxaron egin beharko dugu. Ni bezala, ordenadoreari itsatsita bizi garenontzat berebiziko garrantzia duen albistea dela iruditzen zait.

    Skypek bau beste zerbitzu bat SkypeIn deitzen dena. Honen bitartez edonork deitu dezake edonondik zure ordenadorera (SkypeOuten alderantzizko prozesua da). Gaur egungo telefonia hornitzaileek ez dut uste zerbitzu hau dohain eskaintzeko intentziorik izango dutenik! :mrgreen:

    Hona hemen albiste honen inguruko helbide gehiago:
    La Pastilla Roja
    Pixel y Dixel

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo