Teknosexuan honi buruzko artikulu interesgarria irakurri ondoren, gurean froga bera egitea otu zait. Horretarako, gainean dugun Ikastolaren Eguna iragarriko dugu.
Garik dioenez, informazio hau formato honekin jartzeagatik, Technorati-k garatu duen Pingerati izeneko zerbitzuari esker ekitaldi hau bilatu ahal izango dugu.
Honek zer esan nahi duen? bada, ondorengo kode hau hemen idazteagatik bakarrik, laster azalduko dela ebentu moduan Technoratiren ebentu bilatzailean eta beste webgune batzuetan. Hauxe:
<span class="vevent">
<a class="url" href="http://www.jakintza.net/">
<span class="summary">Ikastolaren Eguna</span>:
<abbr class="dtstart" title="2006-06-17">Ekainaren 17an goizeko 9:30etatik aurrera</abbr>-
<abbr class="dtend" title="2006-06-17">Amaiera: arboledan 14:30ean</abbr>,
<span class="location">Ordizia: arboleda, frontoia, Herri Antzokia, Barrena... </span>
</a>
</span>
Froga egin nahi baduzue, Technoratin Ikastolaren Eguna bilatzerakoan ebentu moduan agertuko zaizue eta zorte pittin batekin eventful datu basean
Beraz, zuen ebentuak argitaratu edota besteenak bilatzeko asmoa baduzue, etzazue aukera berri hau alperrik galtzen utzi
Eguneraketa: Pin in the map zerbitzua erabiliz, ebentuaren berri Google Earth-en kokaturik ikus ahal izango duzue
Tagzanian egun horretako ekintza ezberdinak kokatu ditugu. Hona hemen sorturiko mapa.

jolaus(e)k zera dio:
Hona ere Google Calendarrera gehitzeko botoia.
Egutegira gehitzeko nahikoa da botoian klik egitea.
21 mins igaro dira mezua idatzi zenetik.magic(e)k zera dio:
EVDB-tik Google Calendarrera gehitzeko aukera emateaz gain, honako zerbitzu hauetara gehitzeko aukera daukagu: Microsoft Outlook, Rabble,Yahoo! Calendar, del.icio.us/events, Ping-O-Matic, Technorati, Upcoming.org eta Zvents. Ikus dezakezuen bezala, ez da makala gune horrek gure ebentuak ezagutzera emateko eskaintzen digun aukera.
2 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.