A A
RSS


Argazkiak gordetzeko gune bitxia

Atzo del.icio.us arakatzen nenbilela, Picture Trail izeneko gunea topatu nuen. Argazkiak gure ikastolako web orrian aurkezteko era berriak bilatzen ari nintzen eta hau ikustean, probatzera animatu nintzen. Egia esan, bi minuturen bueltan kubo hau eginda nuen eta argazki berdinak erabiliz, berehala beste aurkezpen hauek egin nituen. Benetan, oso erraza. Argazkiak igo eta aurkezpen mota hautatu ondoren, kodea ematen dizu zure web orrian jartzeko. Gainera, igo nahi duzun argazki kopurua oso handia bada, aplikazio bat du deskargatzeko eta di-da batean igotzeko. Oraindik ez dut lortu jakitea mugarik ba ote duen edo zenbatekoa den, baina nik igo ditudan argazki guztiak arazorik gabe hartu ditu.

Zalantzarik gabe, ez dut Flickr alde batera utziko, gune honek ez baititu Flickr-ek dituen abantailak: etiketak, partekatzeko eta iruzkinak egiteko aukera, jarioa…, baina zertxobait ezberdina egiteko eta argazkiak beste era batean aurkezteko baliagarria izan daiteke, nahiz eta propaganda txiki bat txertatzen duen.

Proba ezazue eta ikusiko duzue zein erraza den.

Eguneraketa: Itsututa ibiliko nintzen atzo, izan ere, nire kontuaren datuetan sartu eta oso garbi azaltzen da 50 MBeko espazioa dudala.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/06/05/argazkiak-gordetzeko-gune-bitxia/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Argazkiak gordetzeko gune bitxia”

  1. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, magic! Ni ere ikasleei argazkiak erakusteko forma berrien bila nenbilen eta hau irakurri dudanean, berehala sartu naiz ikusteko zer zegoen. Egia esan, aurkezpenak baino dezente gehiago eskaintzen dute gune honetan: bestelako albumak sortzeko aukera, formato ezberdin ugari, musika gehitzeko parada…

    Nik beste adibidetxo bat prestatu dut, ez da kuboarena bezain ikusgarria baina ez dago gaizki… :wink:

    2 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Argazkiekin ari garela, ñblog -en ikusitako hau ere gustatu zait. http://www.bananr.com/ helbideari zure Flickr kontuko izena gehitu eta listo. Adibidea ikusteko klikatu hemen.

    3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo