
Dagoeneko zuetako askok jakingo duzuen bezala, Googlek abian ipini du Spreadsheets izeneko zerbitzu berria. Microsoften Excelek, aintzat hartu beharreko arerioa izango du aplikazio honetan, zalantzarik gabe, horixe baita, azken finean, Google Spreadsheets; online erabil daitekeen kalkulu orri bat. Writelyren aurpegi berriaren zain gauden bitartean hemen daukagu dohaineko beste aplikazio interesgarri bat probatzeko. Gonbidapena eskatzeko hona joan.
Iturria: Mangas Verdes

zabaldu.com(e)k zera dio:
Googlek Spreadsheets zerbitzu berria aurkeztu du
Googlek kalkulu-orriekin lan egiteko online aplikazio berria aurkeztu du. Momentuz gonbidapenekin baino ez dabilen arren, bat lortzea ez da zaila, gaur goizean eskatu eta gero lortu dut bat. Itxura ona du, eta fitxategiak sareak elkarbanatzeko abantail…
magic(e)k zera dio:
Honi buruzko informazio zabala Genbetan irakur daiteke.