- Hautaprobak: nola heldu urte amaierako azterketa hauei?
Atzo irakurri nuen Deustuko unibertsitateak argitaratzen duen BIP Deusto aldizkariaren maiatzako 5. zenbakian, Jose Luis Dueñasi (Unibertsitaterako sarbide probako epaimahaiko kidea) egindako elkarrizketa batean, batxilergoa, hautaprobak eta unibertsitateari buruz egiten zuen hausnarketa interesgarri bat. Hainbat gauzen artean zera esaten zuen:
“…selektibitate azterketa baldintza handia da Batxilergoko 2. mailako edukiei ekiterakoan. Nire ustez, praktikan, selektibitate probak gehiegi baldintzatzen du ikasgelako eguneroko jarduera…”
Erabat ados. Gure ikastolako esperientzia ildo honetatik doa. Seik bere ikasleekin burutu duen proiektuari ekin zionean, garbi zeukan hautaprobei begira ez zuela horrelako presiorik nabaritzen eta, ondorioz, bide berriari ekin zion gaiarekiko ikasleen motibazioa pizteko asmoz. Zoritxarrez nire esperientzia ez da konparagarria. Fisikako gaiari lotutako selektibitateko azterketak konplexutasun maila altua izateaz gain ikasle batzuentzat hautaprobetan lortutako notaren %40a suposatzen du fisikako frogan lortutakoa. Horregatik egiten zait hain zaila, Seik bere ikasgaian eman duen iraultza hori, nirea egitea. Eta inbidia handia ematen dit!
Jose Luisek, aurreko lerroen ondoren, jarraikoa zehazten du:
“…Dena den, uste dut horrek ez duela (selektibitate frogak) ikasleak unibertsitatean sartzeko prestatzeko eragotzi behar. Nik ez dut uste derrigorrez bata ala bestea hautatu behar denik. Ikasleak proba gainditzeko prestatzeak ez du esan nahi ez ditugula unibertsitatean sartzeko prestatu behar. Bi-biak osagarriak dira.”
Berriro ere ados. Jose Luisek bere hausnarketan azaltzen ez duena da azkeneko planteamendu horretara heltzeko pista edo jarraibiderik. Kontutan izanik hautaprobak duela urte asko diseinaturiko froga arkaikoa dela, azterketa hauen diseinua eta berarekin lortu beharreko helburuak ere eguneratze beharko luketela pentsatzen dut, ala? Ez da txantxa gure gaztetxoek froga honetan jokoan dutena!
Panorama honen aurrean ez dago tarte handirik esperimentaziorako. Selektibitaterako lortu beharreko gutxieneko edukiak irakastea dugu helburu eta proiektu berriekin helburu hau kolokan jartzeko arriskua dugu.
Jarraitu irakurtzen: 1 2 3 4 5 6

zabaldu.com(e)k zera dio:
IKTen integrazioa batxilergoan
Jolaus-en irakurri beharreko (bai, beharreko) artikulua, bigarren hezkuntzan bazabiltzate behintzat (eta bestela be).
8 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.xa2(e)k zera dio:
Puff!!!
9 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Zorionak, kriston artikulua…
Orain digestioa egin eta ….
Pello Aranburu(e)k zera dio:
Oso artikulu interesgarria iruditzen zait. IKTak eskolan sartzeko dituen arazoetako bat ondo jorratzen duelako.
Zati guztien artean klaustroaren ikuspegia jorratzen duena sentitu dut hurbilen: irakasle asko ezagutzen dut urruti xamar dagoena IKTetatik, eta gutxi hortik tiraka aritzeko. Neroni ere bide horretan abiatu ez banaiz horregatik da.
Hala eta guztiz hori dela bidea uste dut.
Pello Aranburu
13 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.Sergio Monge(e)k zera dio:
Erabat ados zure hausnarketa ia guztiekin. Hiruzpalau urte eman ditut IKT integrazioari buruzko arazoak aztertzen nire tesia idazteko (ia bukatuta daukat) eta aipatzen dituzun kezkak dira niri agertu zaizkidan berberak: Selektibitatearen eragina, irakasleen arteko kanpixtasuna, hezkuntza eredua aldatzeko zailtasunak, gurasoen sinesgaitazuna, etabar.
Gure hezkuntza ereduak aldaketa behar dut IKTk modu nauralean onar ditzan. Aldaketa hori ez da berehala helduko (ia oraindik batzuek ez dute susmatzen aldaketaren beharra). Heldu orduko zu bezalako aztertzaileek eta berritzaileek bidea, dagoeneko irekita, erakutsiko diguzue.
Lan ona egiten ari zara. Zu eta beste IKTeroak. Eutsi.
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
Artikuluan azaltzen ditudan egoerak nik pertsonalki bizi ditudanak izan arren, zuen iruzkinen arabera (eta nire inguruan ikusten ditudanaren arabera ere) garbi dago oztopo errealak ditugula, teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailetan oinarriturik, bide berriak urratzerakoan. Horregatik iruditzen zait inoiz baina justifikazio handiagoa daukala eskoletan IKT dinamizatzaile edo/eta IKT talde baten presentziak. Une honetan pedagogia mailan oso baliagarriak izan daitezkeen tresnak ditugu, hortxe muturraren aurrean, era sinplean kudeatu daitezkeenak eta gainera dohainekoak direnak: gaur egun, adibidez, gure ikasleen ebaluazioa egiteko tresna asko ditugu, ohiko azterketaren beharra kolokan jar ditzaketenak. Hauek curriculumean txertatu eta, era berean, hezkuntza komunitatea osatzen duten kide guztiei hauen baliagarritasunaz ohartaraziko dien irakasleak behar ditugu.
Profil honetako irakasleak ez dituzten eskolek identifika ditzatela, lehenbailehen, eginkizun hori bete dezaketen irakasleak. Eta dinamizazio lan hori beteko duen irakaslea/ak hautatuta dituztenek, birplanteatu ditzatela berriro ere zeintzuk izan behar diren beraien eginkizun eta betebeharrak: ezin da onartu, inondik inora, dinamizatzaile bat ikastolako informatikako teknikaria bihurtzea, administrazio mailako aplikazioen ardura izatea eta, are gutxiago oraindik, ordenadoreak konpontzen dituen arduraduna izatea. Eginkizunak era egokian zehaztu ezean, eskola horrek besteekiko “eten digitala” pairatzeko arriskua izan dezake.
Badakit ez dela erraza. Egia esan gure ikastolaren egoera (eta nirea pertsonalki) nahiko pribilegiatua da. Nire ikastolako zuzendaritza taldearen babesa daukat, nire eginkizunak betetzeko behar heineko laguntza daukat (bai ordutegi aldetik baita nire lankideek egiten duten lanaren aldetik), gure proiektuak garatzerakoan behar ditugun baliabide materialak lortzeko diru laguntza handiak jasotzen ditugu Foru Aldundiaren aldetik (hau adibidez ez da gertatzen beste herrialdeetako Foru Aldundietan), batxilergoko lehenengo mailan bi orduko hautazko bat daukat nire ikasleak interneteko baliabide berrietan trebatzeko aukera izan dezaten,… Gurea eta beste hainbeste ikastolen errealitatea beste guztietara estrapolatu daitezkeela sinesten dugulako ari gara lanean.
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.