Bai, eta zer? Badakigu IKTroak irakasleak direla pentsatuko du batek baino gehiagok. Bai, baina oraingo honetan betiko ikasleak oporretan lasai utzi eta irakasleen irakasle bihurtuko gara. Hobeto esanda, bihurtuko dira magic eta jolaus. Gure bi IKTero saltseroek Hik Hasik antolatutako uda ikastaroetako baten ardura eramango dute, Blogak irakaskuntzan deiturikoarena hain zuzen ere.
Donostiako informatika fakultatean burutuko den irakastaldia 15 ordukoa izango da (gaur hasita ostegunera arte) eta ondorengoak izango dira helburu nagusiak:
Aspaldi honetan web 2.0 izenpean interneten gertatzen ari diren aldaketen berri jasotzen ari gara hedabideetan. Kontzeptu honen definizioa ikuspegi askotatik enfoka daitekeen arren, ikastaro honetan irakaskuntzari begira web 2.0 delakoak lekarkeenaren inguruko azterketa egingo dugu, mugimendu berri honen buruan blogak kokatuko genituzkeelarik.
Blogak sortu, erabili, kudeatu eta edukiaz hornitzen ikastea litzateke ikastaro honen helburuetako bat; bestea, eta agian garrantzitsuena, gure eguneroko jardunean tresna horien aplikazio desberdinak aztertu eta gogoeta egitea.
Ez dira txantxetakoak, egia esan, ordu batzuetan lortu nahi dituztenak baina kutsatzen duten gogoa eta duten prestakuntza aintzat harturik, ziur nago ez direla helburu horietatik oso urrun ibiliko.
Baina gatozen harira. Zer da ikasleek gaur ikasiko dutena?
- Zer da web 2.0. Zer eragin du mugimendu berri honek irakaskuntzan?
- Edukien sindikazioa. RSS jarioak eta Bloglines
- Blog bilatzaileak. Technorati.
- Folksonomiak. Del.icio.us
- Blogak. Zer dira.
- Blogak sortzeko aplikazio desberdinak azaldu.
- Blog bat sortu eta kudeatu.
- Artikuluak argitaratu.
Egitarau osoa ikusteko, klikatu hemen.
Amaitzeko, zorterik onena opatu nahi diet nire lankide eta lagunei; ikastolan, ikasturte amaieran izan ohi den moduan, galtzak bete lan ibili ondoren, gogor eta gogoz eutsi baitiote ikastaroaren prestaketari!

zabaldu.com(e)k zera dio:
IKTroak irakasle udan ere
IKTroak oporretan joan beharrean ekin eta ekin, oraingoan hik hasi ikastaro baten ardura hartu dute. Ez dakit 25 orduko egunak dituzten, baina irakasleak izateko oporrak bai laburrak
!!
jolaus(e)k zera dio:
Une honetan atsedenean gaude. Edukien sindikazioa eta Bloglinesen inguruan aritu gara. Lehen balorazioa: azalpena mantsoago ematea eskatu didate. Tira ba, bigarren zatirako kontutan hartu beharko dut. Nolakoa naizen jakinda, zaila ikusten dut halere!
imanolo(e)k zera dio:
bihar gehiago eta hobeto.
irakasle IKTeroen datu basea sortu baharko dugu, gutxienez IKTsikiatrikora garamatzatenean zerrenda passa ahal izateko eta ordurare gure IKTerokerien berri elkarri emateko
Javi Burgoa(e)k zera dio:
Ezagututa hitz egiterakoan daukazun “intentsitatea” (maite dituzun gaietan). Ziur nago daudela guztiz groggi, jasotako bapateko jakintza deskarga horren banda-zabalera 3 gigatakoa gutxienez izan delako. Hala ere emaiezu gogor, uda osoa daukate aurretik jasotakoa digeritzeko.