TopOfBlogs
A A
RSS


HikHasiko ikastaroa: balorazioa

  • Hirugarren eguna

Lehen egunean jasotako “bonbardeoaren” ondoren ikasle gutxiago espero genituen azken egunean :lol: . Baina, hortxe genituen lehen eguneko hogeitahamar ikasleak aurrez-aurre, Magic-en azalpenen bigarren zatia jarraitzeko prest. Txupinazo eguna ez zen egun arrakastatsuegia izan; gure asmoa audio eta bideo artxiboak grabatu eta zuzenean Odeo eta YouTubera igotzea zen baina EHUko sarean kudeatzaileen aldetik jarritako hainbat neurrien ondorioz, zuzenean artxiboak igotzeko aukera mugatuta zegoela konturatu ginen. Niri, egia esan, ez zitzaidan burutik pasatu ere artxiboak igotzeko aukera “kapatuta” egongo zenik eta EHUko teknikariei eskaera hau egitea pasa zitzaidan. Katxis! Aurretik jakinez gero!

Hau gutxi balitz Mundua.com-ek gure espektatibak ez zituen bete. Blogsome bezala, Wordpress-en oinarrituta egonik, audioak, bideoak edota bestelako kode zatiak onartuko zituela espero genuen baina ez zen horrela gertatu; erabat harrituta geratu ginen ikusirik “embed” etiketen artean txertatutako kode zati osoa “jaten” zuela. Blogsomek ederki asko onartzen ditu ba! Ezin izan genuen, beraz, audioak eta bideoak txertatu Mundua.com-en. Batzuk Blogsomeko kontu bat ireki eta bertan aritu ziren aprobetan. Horra hemen gure beste hutsegite txikia. Euskaraz dauden blogak sortzeko plataformetatik batek ere ez ditu HTML kode zati hauek onartzen. Blogak.com eta Blogari.net-ek Youtubeko bideoak gehitzeko aukera ematen dute, baina web 2.0 aplikazio askok eta askok ematen duten “embed” kodea ez dute onartzen. Mundua.com-ekin lortuko genuelakoan geunden baina oker genbilen. Hemen ere ez genuen asmatu!. Tira, bi aplikazio horiek nola funtzionatzen duten azaltzen ahalegindu ginen eta, aplikatzeko paradarik ez bazuten eduki ere, mota honetako edukiak nola gehitu daitezkeen, behintzat, ikasi zutela uste dut.

Kaferako txanda. Azken eguna, giro beroa (beroegia esango nuke), nekea nagusi… eta zer falta? Jolausen azken txapa filosofiko horietako bat!!! Ezzzzz Messsseeeeddddeeezzzz!!!!! Zalantzatan egon ginen, blogintzan urtebete igaro ondoren, jaso duguna eta bizi izan duguna helarazi behar ote genien ikasleei edo ez. Momentu egokia ote zen horrelako hausnarketak denen aurrean botatzeko? Interes berezirik izango ote dute horrelako hausnarketek? (Hona hemen aurkezpen artxiboa) Aurrera egitea pentsatu genuen eta esperientzia polita izan zela onartu behar dut. Transmititu nahi izan genien blogak edota aplikazio berriak erabiliz ez dutela irakaskuntza sistema osoa goitik behera aldatuko, noski, baina ziur alda ditzaketela hainbat jarrera euren egunerokoan gertu dituztenengan. Gure inguruko irakasle, ikasle eta gurasoengan oraindik ohikoak diren hainbat jarrera aldatzeko kapazidadea dugula trasnmititu nahi nien; euskal gizatean eta kulturan ere badugula zer egin eta zer aldatu. Horixe da guk behintzat sentitzen duguna. Azalpenaren ondoren, elkarrizketa polita sortu zen denon artean, azaldutakoak gertutik bizi dutelaren seinale, agian?. Ni behintzat gustura aritu nintzen. Ohar, aholku eta abisu batzuren ondoren bukatu genuen ikastaroa.


Jarraitu irakurtzen: 1 2 3 4 5

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/07/11/390/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “HikHasiko ikastaroa: balorazioa”

  1. Gravatar Image

    imanolo(e)k zera dio:

    Eup IKTerook,
    eskerrik asko HIKHASIko ikastarotxo bikainaren balorazio sentikorragatik, laburpen modura ere balio du alajaina!
    animo eta oporrak ongi pasa,porzierto: ba al duzue oporrik psIKTatrikokook? ,zuen entusiasmo horren parte bat iritsi zaigu behintzat eta zuek bateriak kargatu beharko dituzue!
    eutsi goiari, izango gara.

  2. Gravatar Image

    Pello Aranburu(e)k zera dio:

    Oso gustokoa izan nuen zuen ikastaroa. Zorionak!
    Batez ere lehenengo eguna dut gogoan: Blogei buruzko ikastaro batean blogak aipatu ere ez…
    Eta egun horretakoa benetan polita eta erabilgarria.

  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Eskerrik asko bioi bene-benetan!

    Arrazoia duzu Pello. Baina zin dagizut behin eta birritan hitz egin genuela horren ingurun Magic eta biok. Eta jarraitzen dugu pentsatzen blogen munduan eroso eta eraginkor aritzeko, interneten zehar nabigatzeko ditugun ohitura zahar horiek aldatu behar ditugula, bestela akabo! Blogen iraultza gertatu denetik sarean mikroinformazioa da nagusi; inoiz baino informazio gehiago daukagu irakasleok eskura baino hau sekulan baino sakabanatuagoa dago. Google bakarrik ez da nahikoa.

    Gure nahia, lehen saioaren erdia edo, honi dedikatzea zen (horrela zegoen diseinatuta programan). Baina martxa biziegia neramala eta, frenuari eman eta mantxoago aritzea erabaki nuen. Horregatik joan zitzaigun saio osoa blogak ukitu gabe. Konturatu ginen blogekin gehiago aritzeko gogoarekin geratu zinetela zuetako askok. Tira, hurrengorako konpondu beharreko puntu bat izango da hau!

    Imanol, oraindik erabat deskonektatzeko aukerarik ez dut izan. Abuztua heldu aurretik datorren ikasturteari begira ditudan ideiak lotu behar ditut oraindik. Datorren uztailaren 21ean hasten dira herriko festak. Ordurako dena amaiturik utzi beharko dut. Eta ondoren… parranda eta parranda! :cool:

    Ederki pasa oporrak mutilak eta laister arte!

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo