TopOfBlogs
A A
RSS


HikHasiko ikastaroa: balorazioa

  • Balorazioa
  1. Irakaskuntza mundua ez dago geldirik! Kezkatuta ikusi ditugu irakasle asko: nahiko aspertuta daude euren egunerokotasunerakin eta bide berriak jorratu nahi dituzte. Ez daude gustura ikasleek azaltzen duten jarrerarekin euren ikasgaietan eta ikasleentzat oraingo metodoak baino motibagarriagoak izango direnak probatu nahi dituzte. Bere gela etorkinez josirik duen tutorerik ere ezagutu dugu, zer egin ez dakiena euskara eta euskal kultura bere ikasleegan zabaltzeko. Irakasle asko ikasleekin esperientzi berri eta motibagarriak bizitzeko esperantzaz etorri dira ikastarora. Nork aipatu du irakaskuntzan konformismoa dela nagusi? Ez da behintzat nik ikastaro honetan bizi izan dudana. Konpromisoa izan da nagusi taldean; bide onetik goazelaren seinale!
  2. Beste batzuk webean edukiak zintzilikatzeko modu erraz baten bila etorri dira. Programazio lengoaia konplikatuetatik ihesi, publikazio sistema errazagoen bila etorri dira. Tira, euren gogokoak asetuko genituelakoan nago.
  3. “IKTero saltsero” arrazako irakasleak ere izan direla berehala konturatu gara; tramankulu informatiko ugari, bere kabuz saltseatuz aplikazioei “trukiloa” ziztu batean harrapatzen dietenak… IKTen mundua oso guztukoa dutenak azken finean! Segi horrela lagunok!
  4. Antolaketa primerakoa izan da: zorionak Joxe Mari, Ainhoa, Ixiar eta beste antolatzaile talde guztiari. Primeran sentitu gara ikastaroaren antolaketarekin hasi zinatenetik. Ez da txantxetakoa izan egin duzuen lana!. Mila esker guziagatik!
  5. EHUko unibertsitateko informatikako fakultateko sare administrariei ere eskerrak eman nahi nizkie. Lehen egunean arazotxo batzuk izan genituen ekipoekin eta ziztu batean konpondu zituzten. Mila esker.
  6. Eskerrak gure ikasleei ere; talde ederra izan dugu. Ixilik gelditzen ez den horietakoa (irakasleok badakigu zer den momia talde bati klase ematea, ezta?) Ez da txantxetakoa jaso duten ideia jasa hiru egunetan! Eta, helere, hortxe ibili dira fin baino finago, lanean, galdetzen, aprobetan (nahiz eta askotan, gauzak nahi bezain ondo ez atera).


Jarraitu irakurtzen: 1 2 3 4 5

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/07/11/390/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “HikHasiko ikastaroa: balorazioa”

  1. Gravatar Image

    imanolo(e)k zera dio:

    Eup IKTerook,
    eskerrik asko HIKHASIko ikastarotxo bikainaren balorazio sentikorragatik, laburpen modura ere balio du alajaina!
    animo eta oporrak ongi pasa,porzierto: ba al duzue oporrik psIKTatrikokook? ,zuen entusiasmo horren parte bat iritsi zaigu behintzat eta zuek bateriak kargatu beharko dituzue!
    eutsi goiari, izango gara.

  2. Gravatar Image

    Pello Aranburu(e)k zera dio:

    Oso gustokoa izan nuen zuen ikastaroa. Zorionak!
    Batez ere lehenengo eguna dut gogoan: Blogei buruzko ikastaro batean blogak aipatu ere ez…
    Eta egun horretakoa benetan polita eta erabilgarria.

  3. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Eskerrik asko bioi bene-benetan!

    Arrazoia duzu Pello. Baina zin dagizut behin eta birritan hitz egin genuela horren ingurun Magic eta biok. Eta jarraitzen dugu pentsatzen blogen munduan eroso eta eraginkor aritzeko, interneten zehar nabigatzeko ditugun ohitura zahar horiek aldatu behar ditugula, bestela akabo! Blogen iraultza gertatu denetik sarean mikroinformazioa da nagusi; inoiz baino informazio gehiago daukagu irakasleok eskura baino hau sekulan baino sakabanatuagoa dago. Google bakarrik ez da nahikoa.

    Gure nahia, lehen saioaren erdia edo, honi dedikatzea zen (horrela zegoen diseinatuta programan). Baina martxa biziegia neramala eta, frenuari eman eta mantxoago aritzea erabaki nuen. Horregatik joan zitzaigun saio osoa blogak ukitu gabe. Konturatu ginen blogekin gehiago aritzeko gogoarekin geratu zinetela zuetako askok. Tira, hurrengorako konpondu beharreko puntu bat izango da hau!

    Imanol, oraindik erabat deskonektatzeko aukerarik ez dut izan. Abuztua heldu aurretik datorren ikasturteari begira ditudan ideiak lotu behar ditut oraindik. Datorren uztailaren 21ean hasten dira herriko festak. Ordurako dena amaiturik utzi beharko dut. Eta ondoren… parranda eta parranda! :cool:

    Ederki pasa oporrak mutilak eta laister arte!

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo