Segituan gogoratu nuen Magic-ek, ikastaroan bertan, gure ikasleei Firefox erakutsi zieneko momentua. Horretarako, bere USB diskoan instalaturik zeramanPortable Firefox izeneko bertsio berezia erabili zuen. Horren haritik, zera bururatu zitzaidan: Portable Firefox erabiliz, aukerarik izango al nuke nire ekipoan dudan Firefox-en kopia bera (extrak eta guzti, noski!) edukitzea?
Lehenik eta behin, PortableFirefox deskargatu eta instalatu nuen. Webgunean adierazten den bezala, une honetan 1.5.4 bertsioa dago erabilgarri. Beraz, hurrengo urratsa, instalatu berri nuen Beta 1 bertsioa USB diskora pasatzea zen. Horretarako ordenagailuko
C:\Archivos de programa\Mozilla Firefox
karpetara jo behar da eta bertako eduki guztia kopiatu. Ondoren, USB diskoan instalatu berri dudan PortableFirefox karpeta barruan sartu eta
\App\firefox
karpetan bere eduki guztia kopiatutakoakin ordezkatu. Hori da dena! Orain nire USBan Firefox Beta 1 bertsioa instalatuta daukat.
Hurrengo urratsa, lokalean ditudan extra guztien klon bat USBra pasatzea zen. Aurrekoarekin egindako prozesua errepikatzea besterik ez da egin behar. Lehenik, zoaz zure ordenagailuko
C:\Documents and Settings\USERNAME\Datos de programa\Mozilla\Firefox\Profiles\XXXXXXXX.default
karpetara, non uSERNAME zure erabiltzaile izena den eta XXXXXXXX, zortxi digitoz osatutako klabe berezi bat. Kopiatu barruan dagoen guztia eta, jarraian itsatsi ezazu USBaren barruan, konkretuki
\PortableFirefox\Data\profile
izeneko karpetaren barnean. Horixe da guztia.
Une honetan nire USBan dudan Firefoxaren konfigurazioa lokalean dudanaren bikia da (Google Browser Sync eta guzti). Hemendik aurrera USB hori nirekin eramaten dudan bakoitzean, ordenagailuan sartu eta Firefoxa bertatik irekiko dut. Google Browser Sync gehigarriari esker, nabigatzailea abiarazi baino lehen aurretik gordeta dudan konfigurazioa kargatuko du. Horrela nire ekipoan izango nukeen Firefox berdinarekin egingo nuke lan. Bertatik hainbat aldaketa egiten baditut (gehigarriak gehitu, hasierako orria aldatu, gogokoak jaso…) nabigatzailea isterakoan hauek gordeta geratuko dira Google-k dituen zerbitzarietan. Nire etxera bueltatzen naizenean, nire ekipoa piztu eta egindako aldaketa guztiak eguneratuta izango ditut. Ez da makala inbentua eh? Kontutan izanik zenbat aplikazio dauden USB batetik exekutatu daitezkeenak (Thunderbird+RSS, OpenOffice, FileZilla, Gimp, Trillian, Antibirusa, VNC aplikazioak, Skype,… ordenagailu eramangarririk beharko dugula iruditzen zaizue?
Jarraitu irakurtzen: 1 2 3

Teketen(e)k zera dio:
Ez dut probatu baina… funtzionatu beharko luke
[AutoRun]Open=FIREFOX.exe
icon=icono.ico
FIREFOX (ez dakit portable firefoxen .exe fitxategiaren izena hau izango den, begiratu)
Esango didazu ea dabilen
19 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
Aupa Teketen
Honekin
[AutoRun]Open=PortableFirefox.exe
icon=icono.ico
eta honekin
[AutoRun]Open=PortableAppsPortableFirefox.exe
icon=icono.ico
(PortableApps karpetan dago instalatuta PortableFirefox) probatu dut eta ezer ez.
Microsoft-en artikulu honetan dioenez
Ez dakit zer esan nahi duen “the device must not be marked as a removable media device” dionean. Bestalde, USBa automatikoki exekutatzen duten hainbat aplikazio aurkitu ditut, baina denak ordenagailuan instalatu beharrekoak dira. Nire nahia zuzenean USBtik aplikazioak abiaraztea da, lokalean instalatutako inongo bitartekorik gabe.
Eskerrik asko Teketen. Datorren ikasturterako nire ikasleek USB bana erabili beharko dute eta, infogelara datozenean, USB diska sartu bezain pronto, hainbat aplikazio abian jartzea nahiko nuke. Iraila bitarte badaukagu denbora nahikoa arazo honi irtenbidea aurkitzeko
20 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.zabaldu.com(e)k zera dio:
Firefox 2.0 Beta 1, gehigarriak eta USB autoexekutagarria. A ze pupurria!
IKTroetako batek Firefox 2.0ren beta probatu du. 1.5eko gehigarriak bertsio berri honetan erabili ahal izateko trikimailu bat kontatu du bere blogean, eta Firefoxa eta beste hainbat aplikazio USB gailu batean eramateko beste bat.
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Teketen(e)k zera dio:
Aupa berriro,
). Ordaintzeko gogoak badituzue googlen sartu “usb autorun”. Probatu eta ea dabilen.
Soluzio posible batekin natorkizue oraingoan. Badirudi Windows XPk ez duela USB gailuen autorun funtziorik berez. (SCSI diskoei buruzko txapa bat ere irakurri dut horretarako). Historia guztian zehar bezala arazo baten aurrean soluzioak aurkitzen dira. Kasu honetan soluzioan programatxo forma dauka. http://www.softpedia.com/get/System/System-Miscellaneous/BUSRUNNER.shtml aurkitu ahal izango duzue. Freewarea da eta ez du birusik (ez da software librea ohhhhhhhh
Hala ere beste aukera bat ere okurritzen zait. Windows guztietan Inicio karpetaren barnean jartzen diren gauzak hasieran exekutatzen dira. Zer gertatuko litzateke bertan kanpoko usb disko bati egindako dei bat eginez gero… (usb-a ordenagailua piztu baino lehen barruan egon beharko luke), probatu daiteke.
Ea soluzio hauekin!
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.jolaus(e)k zera dio:
Iepa Gorka
Biekin probatu dut eta biekin primeran
. Nire asmoa, ordenagailuan ezer ukitu gabe USBa automatikoki exekutatzea zen, horrela ikasleek euren etxeetan dituzten ordenagailuetan ez lukete ezer berezirik egin behr izango. Baina, tira, badirudi ez dagoela beste irtenbiderik. Ikastolako ekipoetan aldaketa txiki hauek burutu beharko ditut.
Mila esker zure laguntzarengatik. Askotan hitz egiten dugu “euskal blogosferara”ri buruz baina gutxitan sentitzen dut izen horrek duen benetako esanahia: hire aportazioak argi eta garbi adierazten dik etiketen atzean badagoela elkari lagundu eta konpartitzeko konpromisu bat. Eskerrik asko Gorka
3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.