TopOfBlogs
A A
RSS


Firefox 2.0 Beta 1, gehigarriak eta USB autoexekutagarria. A ze pupurria!

Bukatzeko, USB diskoaren inguruan azken trikimailu interesgarri bat ere topatu dut. Interesgarria izango litzateke, USBa ordenagailura sartu ondoren, automatikoki Firefox abian jartzea, nik aurretik erabakitako web orria irekiko delarik. Tira ba, posiblea dela dirudi lehen ahalegin batean. Nola?

Nahikoa da batch fitxategi bat sortzea eta USBaren erroan gordetzea. Ohar-Bloka ireki eta ondoregno informazioa gehitu beharko duzu:

start portablefirefox\portablefirefox.exe weborrirenhelbidea.html

Kode puska honen lehen zatian abian jarri nahi duzun exekutagarriaren USB barruko helbidea idatzi beharko duzu. Hutsune baten ondoren ireki nahi duzun web orriaren helbidea jarri dezakezu, horrela nahi baduzu. Zati hau idazten ez baduzu, Firefox-en zehaztutako hasiera orria kargatuko da.

Ondoren gorde ezazu fitxategia abiatu.bat izenarekin, adibidez. Bukatzeko, ireki berriro Ohar-Bloka eta bertan autorun.inf fitxategi bat sortu, ondorengo edukiarekin:

[autorun]
open=abiatu.bat
ACTION = Launch portable workspace

Eta gorde.

Teorian (bai, hala da, teorian bakarrik) USBa ordenagailura sartu bezain pronto, Firefox nabigatzailea automatikoki ireki beharko litzateke zuk erabakitako web orria kargatuko lukeelarik. Halere, proba mordo bat egin ondoren nire ekipoan ez dabil. Batch fitxategian klik bikoitza eginez primeran kargatzen du. Honek, arazoa autorun.inf fitxategian dagoela pentsatzera eraman nau. Eta badirudi horrela dela. Badirudi, CD-ROM-ekin gertatzen ez den bezala, Windows-ek memoria txartel edota USB diskoetan egon daitezkeen autorun fitxategiak bere horretan uzten dituela. Ez dakit zergatik, ezta hauxe bera gertatzen ote den beste sistema eragileetan ere.

Artikulu hau irakurriko duzuenen artean, norbaitek jakingo balu nola demontre lor daitekeen USB diskoa ordenagailuan zulatu bezain pronto nabigatzailea (edota beste edozein aplikazio) automatikoki exekutatzea, laguntza eskertuko nioke. Mila esker, aldez aurretik.


Jarraitu irakurtzen: 1 2 3

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/07/14/391/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Firefox 2.0 Beta 1, gehigarriak eta USB autoexekutagarria. A ze pupurria!”

  1. Gravatar Image

    Teketen(e)k zera dio:

    Ez dut probatu baina… funtzionatu beharko luke

    [AutoRun]
    Open=FIREFOX.exe
    icon=icono.ico

    FIREFOX (ez dakit portable firefoxen .exe fitxategiaren izena hau izango den, begiratu)

    Esango didazu ea dabilen

    19 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Aupa Teketen

    Honekin

    [AutoRun]
    Open=PortableFirefox.exe
    icon=icono.ico

    eta honekin

    [AutoRun]
    Open=PortableAppsPortableFirefox.exe
    icon=icono.ico

    (PortableApps karpetan dago instalatuta PortableFirefox) probatu dut eta ezer ez.

    Microsoft-en artikulu honetan dioenez

    Q: What must I do to trigger Autorun on my USB storage device?
    The Autorun capabilities are restricted to CD-ROM drives and fixed disk drives. If you need to make a USB storage device perform Autorun, the device must not be marked as a removable media device and the device must contain an Autorun.inf file and a startup application.

    Ez dakit zer esan nahi duen “the device must not be marked as a removable media device” dionean. Bestalde, USBa automatikoki exekutatzen duten hainbat aplikazio aurkitu ditut, baina denak ordenagailuan instalatu beharrekoak dira. Nire nahia zuzenean USBtik aplikazioak abiaraztea da, lokalean instalatutako inongo bitartekorik gabe.

    Eskerrik asko Teketen. Datorren ikasturterako nire ikasleek USB bana erabili beharko dute eta, infogelara datozenean, USB diska sartu bezain pronto, hainbat aplikazio abian jartzea nahiko nuke. Iraila bitarte badaukagu denbora nahikoa arazo honi irtenbidea aurkitzeko :wink:

    20 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. zabaldu.com(e)k zera dio:

    Firefox 2.0 Beta 1, gehigarriak eta USB autoexekutagarria. A ze pupurria!

    IKTroetako batek Firefox 2.0ren beta probatu du. 1.5eko gehigarriak bertsio berri honetan erabili ahal izateko trikimailu bat kontatu du bere blogean, eta Firefoxa eta beste hainbat aplikazio USB gailu batean eramateko beste bat.

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  4. Gravatar Image

    Teketen(e)k zera dio:

    Aupa berriro,
    Soluzio posible batekin natorkizue oraingoan. Badirudi Windows XPk ez duela USB gailuen autorun funtziorik berez. (SCSI diskoei buruzko txapa bat ere irakurri dut horretarako). Historia guztian zehar bezala arazo baten aurrean soluzioak aurkitzen dira. Kasu honetan soluzioan programatxo forma dauka. http://www.softpedia.com/get/System/System-Miscellaneous/BUSRUNNER.shtml aurkitu ahal izango duzue. Freewarea da eta ez du birusik (ez da software librea ohhhhhhhh :( ). Ordaintzeko gogoak badituzue googlen sartu “usb autorun”. Probatu eta ea dabilen.

    Hala ere beste aukera bat ere okurritzen zait. Windows guztietan Inicio karpetaren barnean jartzen diren gauzak hasieran exekutatzen dira. Zer gertatuko litzateke bertan kanpoko usb disko bati egindako dei bat eginez gero… (usb-a ordenagailua piztu baino lehen barruan egon beharko luke), probatu daiteke.

    Ea soluzio hauekin!

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  5. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Iepa Gorka

    Biekin probatu dut eta biekin primeran :smile: . Nire asmoa, ordenagailuan ezer ukitu gabe USBa automatikoki exekutatzea zen, horrela ikasleek euren etxeetan dituzten ordenagailuetan ez lukete ezer berezirik egin behr izango. Baina, tira, badirudi ez dagoela beste irtenbiderik. Ikastolako ekipoetan aldaketa txiki hauek burutu beharko ditut.

    Mila esker zure laguntzarengatik. Askotan hitz egiten dugu “euskal blogosferara”ri buruz baina gutxitan sentitzen dut izen horrek duen benetako esanahia: hire aportazioak argi eta garbi adierazten dik etiketen atzean badagoela elkari lagundu eta konpartitzeko konpromisu bat. Eskerrik asko Gorka :wink:

    3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo