A A
RSS


euskaljakintzak urtebete!

Urte bat pasa da gure lehengo artikulua idatzi genuenetik; beraz, ofizialki gaur gure urtebetetzea da. Benetan zaila egiten zait idazten hastea, hainbeste proiektu, jarduera, ariketa, itzulpen, aurkezpen…ez da erraza blogak eman duena esaldi gutxi batzuetan laburtzea, ez. Baina nonbaitetik hasi behar eta hasteko, proiektuaren jaiotzari buruz mintzatuko naiz.

Aurreko urteetan, nire DBHO 2ko euskarako ikasleak ez nituen batere motibatuta ikusten, hobeto esanda, ez nuen nik lortzen beraien euskarekiko jakin-mina piztea inondik ere. Aurreko ikasturtearen helburua EGAko titulua ateratzea izanik, behin hori lortuta (gehiengo batek), eta kontuan izanda hautaprobetan ez dutela eduki aldetik ezer berezirik eskatzen (literatura…), izugarri kostatzen zitzaidan beraien interesa neureganatzea. Zertarako ikasi behar dugu hau gero ez badute selektibitatean galdetu behar? Hauxe izan da azken urteotan gehien entzun dudan galdera. Beraz, zerbait gaizki egiten ari nintzen; nire teoria guztiak azalduta ere, ez nuen beraien pentsamendua aldaraztea lortzen! Arazo hau abiapuntu eta IKTeroon artean hamaika aldiz hitz egindakoari eutsiz, nire gaiaren planteamendua iraultzea erabaki nuen: Euskara eta teknologia berriak uztartzeko asmoz, blog bat sortuko nuen. Artean, helburuak garbi nituen:

  • Euskara jakintzagaian DBHO 2n eman beharreko edukiak teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak erabiliz jorratu (sarean dauden baliabideei onura atera).
  • Euskarazko irakurmena, idazketa eta ahozkotasuna kilikatu.
  • Aprendizaia aktiboa bultzatu.
  • Talde lana sustatu (elkarrekin lan egiten ikasi).
  • Ohiko irakasle/ikasle “rolak” aldatu (denok denongandik ikasi: ikasleek irakaslearengandik, ikasleek beste ikasleengandik eta baita irakasleak ikasleengandik ere).
  • Ikasleen ikaskuntza prozesuan euskarri digitalaren erabilera sustatu eta indartu.

Proiektua abian jartzeko hainbat zailtasun izan nuen.

Jarraitu irakurtzen: 1, 2, 3, 4.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/07/29/euskaljakintzak-urtebete/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “euskaljakintzak urtebete!”

  1. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Zorionak Sei!. Zorionak zuri eta zure ikasle guztiei ere, noski. Lan bikaina egin duzu azken ikasturte honetan. Txori txiki batek kontatu didanez jadanik lanean zabiltza proiektu berrien garapenean. Hauen inguruko informazioren zain geratzen gara. :wink:

    2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. Gravatar Image

    Eneko(e)k zera dio:

    Zorionak talde osoari!!

    3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Mila esker, Jolaus eta Eneko! :grin: Egia esan, izugarria izan da azken urte hau! :eek: Ea hurrengoan ere gai garen ilusio guztia mantentzeko (eta guzti-guztia ez bada ere, gutxienez, zati handi bat…) :wink: .

    Gauza dexentetan nabil sartuta egun hauetan eta, besteak beste, beste blog bati forma ematen ari natzaio. Blog berria osoki ingelesez izango da eta DBH4ko ikasleekin erabiliko dut baina, oraingoz, alfa-alfa(jaja) fasean dago, beraz, ezin gauza gehiegi esan (gorpuzten dudanean, izango duzue honen berri…). Ondo ibili eta mila esker berriz ere. :lol:

    4 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  4. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    I’want to know who is your new English blog. My bad English need it.

    I’m sorry for my bad English but I’want to learn with your blog.

    4 days igaro dira mezua idatzi zenetik.
  5. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Hi, magic! I was really confused by your name (magic), I thought you spoke English very well!! :mrgreen: But, anyway, don’t worry. You are welcome indeed to our lessons and, of course, invited to take part in our new blog. :wink:

    4 days igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo