Agur guztioi Venezia ondoan dagoen Mestre izeneko herritik. Bi egun besterik ez zaizkigu geratzen oporrak bukatzeko eta jadanik pentsatzen ari nintzen ez nuela izango aukerarik bidalketatxo bat bidaltzeko atzerritik. Kontua da gaurkoan lehenengoz aurkitu dudala babestu gabeko wi-fi konexio bat. Kroazian pasa ditugun azken hiru asteotan ez dut haririk gabeko konexiorik topatu inon. Ziber-kafe ugari (hori bai, leku turistikoenetan soilik) baina besterik ez. Italiara heldu eta denbora tarte labur baten ondoren hara non azaltzen diren haririk gabeko konexioak nonnahi.
Benetan herrialde polita da Kroazia: balio handiko naturguneak, herri historiko ederrak, klima ederra… Pozik eta gustura bueltatzen gara etxera. Zuetako norbaitek asmorik badu Kroazia bisitatzeko nire del.icio.useko kontua kontsulta dezake. Bertan etxetik irten baino lehen aurkituriko web interesgarri batzuen zerrenda luzea aurkituko duzue
Ikusitako txoko guztien artean Mostarrek zirrara ikaragarria egin dit. Asmoa nuen bertan bizitako sentsazioak (zenbat eta zeinen hunkigarriak!) bidalketa batean islatzeko baina opor hauetan ez daukagu apenas denbora librerik eta ez dit denborarik eman. Nahi baduzue bueltakoan kontatuko dizuet bertan bizitakoa. Bitartean Mostarren jasotako argazkitxo batekin uzten dizuet. Laister arte!

Ahhhh! Eta ahaztu baino lehen!! Igande osoa Veneziatik bueltan pasako dugunez, ez dut aukerarik izango derbia ikusteko, beraz, jaso dezatela txuriurdinek italiatik gure animurik handiena:

Felipe(e)k zera dio:
Aupa, ederra Mostarreko zubia…Baina Errealari dagokionez azken urteotan lez galduko dabela esan beharko.
Bueno, ea aurten Errealak eta Athleticek UEFAn sartzeko lehian ikusten ditugun.
sei(e)k zera dio:
Aupa, Jolaus & family!!! Hau bai hortzak zuritzea!!! Argazkia ikusi eta oporretara joateko gogoa piztu zait…
Ondo-ondo segi eta aprobetxatu gelditzen den apurra!
xa2(e)k zera dio:
Jode irakasleak zein ondo bizi diren!!!!!
Txo, horrelako argazkiak norberarentzat gordetzen dira, besteei enbidia ematea ez dago batere ondo, fijo pekatua be badala!!
En fin, Felipek esan daben bezala, aprobetxatu, ondo pasau eta bueltararte!
PD: Nik hemen ikusiko dot partidua eta beste denak irabaztea opa deutsot realari, bai, baina domekan…
Aupa Athletic!!
magic(e)k zera dio:
Aupa Jolaus!!!
Zu ere futbolaren sarea erori zara? Ez nuen horrelakorik espero, baina tira. Futbolari buruz gauza bakar bat esan nahi dut: futbolarien soldata gizarte ekimenak sustatzeko eta finantzatzeko.
Bukatzeko, galdera bat: irakasle baten soldatarekin, nola liteke horrelako oporrak antolatzea? Sei eta biok hementxe gelditu behar izan dugu, gure zorrei ezin aurre egin.
intxure(e)k zera dio:
Kaixo Jolaus eta familia:
Uste det “bukatu da, bukatu da…” kantatzeko moduan gaudela. Akabo gure oporrak eta xoxak.
Ondo pentsatuta beste aukera bat ere izan dezakegula uste det. Magic eta sei ez omen dira irten. Guk badakigu zorrik ez daukatela…
Beraien kontura beste hilabete bat?
sei(e)k zera dio:
Aupa, Intxurre! Zuk proposatzen duzun hori ez dago gaizki baina ez zen hobea izango gure “errekonozimendu plan izugarri” horretan 15 eguneko luzapena sartzea magic eta biontzat??
Ondo iruditzen bazaizu, lehenbailehen jakinarazi. Ahal bada, ostirala aurretik!!!
imanolo(e)k zera dio:
Aupa Jolaus eta IKT psikiatrikoak, bereziki irakasle nabigatzaile nekaezin horientzat, ikasturteari heltzeko irrikitan seguru, bada, eutsi goiari eta segi web 2.0ko Tierra Prometida horretan aitzurra sartzen ea orainartekoak bezalako fruitu eder eta bitxiak ateratzen dituzuen!