Gaur, Sergio Montororen idatzi bat La pastilla Rojan irakurri dudanean, harrituta gelditu naiz izenburuarekin: “Poner PCs aumenta el fracaso escolar”
Hori ikusita, berehala hasi naiz artikulua irakurtzen eta, nire iritziz, izenburua edukiarekin bat ez datorren arren, ideia batek nire arreta piztu du:
Yo creo que esto es causado por intentar solucionar con tecnología un problema que no es tecnológico. No estoy para nada en contra de poner más PCs en las escuelas. Mi argumento es que la piedra angular del sistema educativo es el profesor y en España los profesores están mal pagados, desmotivados y a menudo desconectados del mundo de la empresa.
Erabat ados!
Gaur bertan, IKTerook izan dugun bileran gisa honetako hausnarketa egin dugu. Gure Hezkuntza Sistemak antzinatasuna besterik ez du saritzen. Zenbat irakasle dago motibaziorik gabe mila proiektuetan ikaragarrizko ahaleginak egin eta gero beraien lan eskerga ez delako inondik inora errekonozitzen? Zenbat dira “militante” izatetik “funtzionario” (hitzaren esanahi ezkorrenean) izatera pasa direnak? Zenbat ahalegin Euskararen erabilera sustatzeko? Zenbat ahalegin metodologia berritzaileak inplementatzeko?… Eta gero, zer? Ezer ez. Inongo saririk ez, inongo abantailarik ez, inongo errekonozimendurik ere ez.
Horrela ulertzekoa da irakasle askoren motibazio eza. Okerrena, ikastetxeek ez dutela behar adinako ahalmenik edota baliabiderik politika alternatiboak aurrera eramateko. Trienioak dira hezkuntzan kontatzen dutenak, gainontzeko guztia alde batera gelditzen da eta Administrazioek ez dute ezertxo ere egiten egoera hori aldatzeko
Askotan esan dugu ez dela nahikoa ordenagailu berri eta ahaltsuak izatea, beharrezkoa dela irakasleen konpromisoa formazioa eskuratzeko, metodologia berriak inplementatzeko (teknologia berriak edo beste baliabideak erabiliz), irakasleon prestigioa berreskuratzeko eta egungo egoerari buelta emateko. Baina Administrazioak honi guztiari bizkar ematen dion bitartean, nekez lortuko da irakaskuntzaren egoera aldatzea eta datozkigun erronka berriei behar bezala erantzutea.
Hori bai, beti topatuko ditugu erromantizismoz beteriko ale batzuk Kixoteren antzera haize erroten aurka borrokan, baina erromantizismotik ezin da bizi.

Fultxo(e)k zera dio:
Batek esan zuena gogora erakarri dit artikulu honek.
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.Irakasleok hasten garenean On Kixote gara. Denbora aurrera joan ahala Sancho El Sabio. Eta amaieran Sancho Panza. http://ikteroak.blogsome.com/images/icon_biggrin.gif
xa2(e)k zera dio:
Guztiz ados!!!
Baina
Egoera aldatzeko benetako iraultza behar dugu, eta, barkatu hain ezkorra izatea, ez da egongo.
Sindikatuek ez lukete horrelako aldaketarik bultzatuko gehien “funtzionarizatu” direnak eurak direlako.
)
Patronalak horrelako ekintzak bultzatu bultzatuko ditu, baina trukean ez du ezer emango (bueno, bai, zein onak garen esango digu, “palmaditas en la espalda”
Kooperatibisten kasuan bata eta bestearen okerrena kopiatzen (baina hori ba, onenak geu gara!!) eta funtzionarizazio prozesu horretatik urruti ere ez….
Beraz, tertuliarako gai ona. Arrazoia? %100.
Iraultza? Bihar ez, zoritxarez…..
3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.magic(e)k zera dio:
Joer Xa2, bete-betean asmatu duzu.
Sindikatuei buruz diozun guztia, niretzat, egia da. Ni ez nintzen ausartu, blog honen helburua ez baita horrelako saltsatan sartzea, baina zuk bota duzula aprobetxatuz, zure iritziarekin bat natorrela aitortzen dut.
Dena den, nik uste dut administrazioen papera ez duzula aipatzen eta ezin dugu ahantzi. Eurek bultzatu beharko lituzkete gisa horretako proposamenak eta, beharrezkoak diren baliabideak eskaini, noski. Oso zaila baita ikastetxe bateko zuzendaritzarentzat horrelako asmoak aurrera ateratzea baliabiderik gabe.
Bestalde, zure ezkortasuna ulertzekoa da, baina aldaketa erradikalagoak ezagutu ditugu eta itxaropenaren atea ez dugu itxi behar, nik ez dut itxiko, behintzat. Gero eta gehiago entzuten den gaia da hau. Blogosferan asko dira gisa honetako aipamenak egin dituztenak. Noizbait mezua iritsiko da eta gauzak mugituko dira. Ziur.
Soldaduskara joteko garaia iritsi zitzaidanean (el abuelo cebolleta), gauza bera esaten genuen intsumisioari buruz. Begira gero zer gertatu zen.
3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.xa2(e)k zera dio:
Eskiusmi, plis!! (beti zilborrera begira, bakizu…..)
Eta, egia esateko, administrazioa da errudunik handiena, aldaketa hauek martxan jartzeko giltza euren esku baitago.
baina…
Administrazioa denon artean ez dugu aukeratzen? Hau da, gu ez al gara administrazioa?
Eta guk aukeratutako administradore horiek euren lanaz ez direnean arduratzen, ez genituzke aldatu behar?
Eta noski sistemak berak eragina badaukala, baina nire ustez bizi garen inguruan, horren eragina ez da horrenbestekoa, erlojupeko baten hamarrenak… Baina botua karneta bihotzean daramagula ematen dugu … Eta ez naiz gehiago luzatu behar… Kontu hauek politikero blogean eztabaidatzeko dira, ez hemen
Eta, barkatu (eta bukatzeko) bain ezkorra naiz.
Bizi garen gizarte honetan gutxiengo bat mugitzen bada ere, “panes et circenses” da nagusi eta horrela iraultza gutxi…
Hori bai, ez etsi!!
Ezkorra banaiz, baina tutean naizen txarra izanda ere, beti irabazteko jokatzen dut
4 days igaro dira mezua idatzi zenetik.saiatu izana da, gauza gehienetan bezala, garrantzitsuena.
jolaus(e)k zera dio:
Ekintzailetasuna eta errekonozimendua. Hori besterik ez da!
Ekintzailetasuna: ez nago ados irakaskuntzan ekintzailetasuna erromantizismoarekin lotzeko dugun joerarekin. Nire ustez, ekintzailetasunak ikuspegi pragmatikoagoa du. Erromantikoen kasuan, satisfakzioa bide berriak urratzetik soili etortzen zaie; zer lortu nahi den bigarren maila abtean geratzen da. Izpiritu ekintzailea helburu baten lorpenarekin dago estuki lotuta, helburu hori lortzeko bide berriak urratzen direlarik. Iniziatiba, ekimena, bide berriak jorratzeko beharra… zentzua dute bakarrik helburu baten lorpenaren izenean.Helburu hori lortu ezean, autokritika dator, bidean gaizki egindakoa zer izan den baloratu eta hobekuntzak proposatu. Satisfakzioa hau lortzen denean dator.
Errekonozimendua: hemen ere, beste ikuspegi okerra daukagu irakasleok. Enpresaren eredua geureganatzen ahalegintzen gara. Enpresa munduan norberaren lanaren errekonozimendua diru saritan etortzen da gehienetan, gutxi batzutan bakarrik izaten dira ordu murrizketak. Irakasleok, jakin badakigu, gure lanbidean horrelakoak aplikatzea ezinezkoa izaten dela kasu askotan eta maiz erabiltzen dugu arrazoi hau gure iniziatiba faltaren aitzaki bezala; zertarako hasi saltsa berritan berdin berdin irabazi behar badut. Saria ikastolan urteak pasatzearekin bakarrik datorkit; ikastolan “egotearekin” bakarrik hortxe ditut nire trienioak poltsikoan.
Tartean, hor daude enpresariak, sindikatuak eta administrazioa… ekintzailetasun faltaren eredu nabarmenak. Euren jarrera klasikoetatik pausu bat ere aurrera egiten ez dutenak; inmobilismoaren eta iniziatiba faltaren eredu garbienak (pentsatu bestela zein den guk geuk daukagun iritzia sindikalista, funtzionario eta enpresa jabeen inguruan).
Nola alda daiteke egoera hau (bai xa2, ni konbentzituta nago egoera alda daitekeela)? Ekintzailetasunaren filosofiari jarraituz, zalantzarik gabe. Erakunde bakoitzak ekintzailetasuna bultzatu eta errekonozitzeko tresna ugari dituela sinisten dut. Eguneroko lanean etengabeko hobekuntzaren bidea hartzen duenarentzat, proiektu berritzaileetan bustitzen denarentzat… euren konpromisuari erantzuna emateko aukera baditugula ziur nago. Agian, asko eta askorentzat ez dira nahi bezain motibagarriak izango (zoritxarrez onura ekonomikoa soilik motibatzen dituzten langile asko ezagutzen ditut) baina jada saltsa askotan sartuta dauden askorentzat bizkarrean jasotako zapladatxoa baina pizgarriagoa izan daiteke. Eta gehiago esango nuke oraindik; gazte garaian daukagun izpiritu inkonformista hori denboran epe luzeagoan mantentzeko balio dezake, Santxo Panza baldin badator, beranduago etor dadila behintzat.
Gu behintzat badarabilzkigu buruan hainbat ideia datorren ikasturterako. Oso gustura gaude gure irakasleek IKTekiko duten jarrerarekin eta konpromezu horri nolabait erantzun nahi diogu. IKT taldean, zoritxarrez ez dugu diru asko maneiatzen, baina baditugu gure esku langileen lan baldintzak hobetu ditzaketen hainbat aukera: baliabideen erreserbak, ordutegiak egiterakoan irakasleok ipintzen ditugun baldintza pertsonalen kudeaketa, ordenadore eramangarri, proiektore, argazki-kamera, bideo-kameren erabilera partikularraren jarraipena… gure esku daude eta hauen kudeaketa ekintzailetasun irizpideen arabera antola daiteke. Garbi daukaguna behintzat zera da: ez dugula “Cafe para todos”-en filosofiarekin bat egiten. Asko ez bada ere, sindikatu, enpresari eta administrazioak eskainiko digutena baino gehiago izango da, dudarik gabe.
Noski, honek langileen egunerokoaren jarraipen estuagoa egitea ekarriko digu. Sindikalista batek, aurreko esaldia irakurri ondoren, “espionaje laborala”-ren apologia egiten ari garela pentsa dezake. Ezta pentsatuta ere! Jarraipena egitea esaten dudanean, euren beharrengandik gertuago egoteaz, euren iritziak entzun eta eztabaida konstruktiboak bultzatzeaz, urratsak ematen hasteko laguntzeaz… ari naiz. Sindikalista batek horrelakorik zer den ez du sekula ulertuko, batez ere, afiliatu izateak suposatzen duen peaje ekonomikoa ordaintzen ez baduzu.
6 days igaro dira mezua idatzi zenetik.