TopOfBlogs
A A
RSS


Google erosi dugu!!!

IKTeroen logoa google-ekoa imitatuzAzken egunotan, Google Youtube erosteko asmotan dabilela nazkatzeraino irakurri dugu. Bada, ustekabea gaur guk eman duguna: Google erosi dugu!!!. Operazioaren xehetasunak, oraingoz, ez ditugu zabaldu nahi, baina datozen egunetan aurreratuko dizkizuegu operazio honen gorabehera guztiak.

Operazioaren lehen pausua bilatzailearen erosketa izan bada ere, berehala jarri gara lanetan eta euskaratze prozesua azeleratu nahi dugu. Izen euskaldun bat jarri nahi diogu eta zalantzak dauzkagu bi hauen artean: bat eta bi . Baina gure aholkulariak, beti orijinaltasunaren bila, beste hau proposatu digu. Bere iritziz, aldaketaren adierazgarri litzateke eta, gainera, maskota edo logoa prestatzen hasia da.

Nolanahi ere, hauek guztiak proposamenak besterik ez dira. Gehiago esango nuke, proposamenen zirriborroa besterik ez direnez, zuen proposamenak entzuteko prest gaude. Beraz, badakizue, zuen ideiak, ekarpenak, kritikak… jasotzeko prest gaituzue

Honen guztiaren xehetasunak ulertzeko.

Iturria: Mangas Verdes

Eguneraketa: Badirudi gure erosketa honek ekonomia neo-liberalaren zutabeak kolokan jarri dituela eta helbideak aldtu egin dituzte (boikoteatu?). Guk, badaezpada ere, estekak aldatu ditugu, egun hauetan agertzen ari ziren web zaborrak ikus ez ditzazuen.

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/10/08/google-erosi-dugu/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Google erosi dugu!!!”

  1. Gravatar Image

    sei(e)k zera dio:

    Aupa, magic! Utzi lehenbailehen zigarroak eta kafea, egoera hiperaktibo xamarrean jartzen zaituzte eta ez dizu batere onik egiten!!!! :twisted: Dena den, aitortu beharrean nago barre batzuk egin ditudala!!! :wink:

    10 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  2. zabaldu.com(e)k zera dio:

    IKTeroek Google erosi dute

    Google-k YouTube erosi nahi duela? Eta zer? Hona azken egunotako albiste garrantzitsuena: IKTeroek Google erosi dute!! Puntucomen merkatua ikara dago.

    17 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  3. Gravatar Image

    53R61(e)k zera dio:

    Ea uzten diguzuen behingoz, gmail euskaraz jartzen :lol: :lol:

    19 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.
  4. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Lasai Sergio. Dena bere garaian. Orain, Youtuberen bila goaz!!! :wink:

    21 hours igaro dira mezua idatzi zenetik.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo