TopOfBlogs
A A
RSS


Google Docs

google docsYouTubekin gertatu ez den bezala, Googleek Writely erosi zuenean, enpresa berea egin eta produktua bere katalogora gehitzeko asmoa garbi adierazi zuen. Jokabide honek garbi adierazten zuen Writely desagertzear zegoela (orduan ezagutzen genuen moduan behintzat) eta epe labur baten ondoren, Googleek produktu berria kaleratuko zuela.

Egun hori heldu da. Googleek kaleratu berri du Google Docs aplikazio berria. Lehen gainbegiratu batean Writelyren arrasto bakarra webgunearen favicon delakoa da; gainontzekoa erabat zaharberrituta agertzen da, Googleen produktuen irudi korporatiboa nagusi delarik.

Deigarria da Google Docsekin batera, Spreadsheet kalkulu orri, Picasaweb argazki kudeatzailea, GMail eta Google Calendarrerako estekak bertan egotea (ingelesezko bertsioan bakarrik). Hau izango ote da aspaldiko zurrumurruek aipatzen zuten Googleen Onlineko Office paketea?. Hala ematen du.

Iturria: Denken Über

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/10/11/google-docs/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Google Docs”

  1. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Hona hemen lehen balorazioa:

    • Aplikazio berri honetan Googlek Writely eta Spreadsheet uztartu ditu.
    • Writelyren itxura goitik behera aldatu den bezala (helbide barrako ikonoa da mantendu duten gauza bakarra), testu editoreak aurkezten dituen funtzioak ez dira batere aldatu. Writely erabili duenak, beraz, ez du eragozpenik edukiko Google Docs erabiltzerakoan
    • Writelyk aurkezten zuen zerbitzu interesgarrienetako bat (lankidetzarena, alegia) Spreadsheetera zabaldu da. Azken honetan gainera, dokumentuan lanean ari direnen arteko elkarrizketa moduko zerbait garatu daitee “Discuss” aukeran klik eginez
    • Dokumentu kudeatzaile sinple baina azkar bat aurkezten du, bertan, testu dokumentuak eta kalkulu orriak aurkituko ditugularik
    • Lehen inpresio batean, aplikazioa arin doa; dokumentua sortu eta editatzea modu sinple eta azkarrean burutu daitekeen eginkizuna da
    • Dokumentuak inportatu eta esportatzeko aukera anitz dago bien kasuan

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo