Gogor aritu dira lanean azken urte honetan Matt & Company. Wordpress-en garatzaile nagusia eta bere taldea ez dira lo geratu honek izan duen arrakastaren ondoren eta beta fasean zituzten hainbat produktuen bertsio ofizialak kaleratu dituzte azken egun hauetan.
Duela gutxi bbpress, foroak sortu eta kudeatzeko aplikazioaren 0.72 bertsioa ipini dute kalean. Wordpress bezala, oso erraz instalatzen den aplikazioa da. Gainera, lehenengoarekin sorturiko erabiltzaile datu-basea konpartitzeko aukera ereb eskaintzen du, hau da, blogea jadanik izena emanda duten erabiltzaileek fororako sarbide zuzena lortzen dute. Nik, dagoeneko, instalatu dut eta laister hasiko naiz nire ikasleekin erabiltzen.
Aplikazio berriekin jarraituz, gaur bertan kaleratu dute Wordpress MU 1.0 bertsio ofiziala. Aplikazio honekin multierabiltzailedun multiblogak sor daitezke datu-base bakar batean oinarrituz. Duela hilabete batzuk aproba batzuk egin nituen, bai Wordpress MU-en beta bertsioarekin eta baita honen antzekoa den Lyceum aplikazioekin ere, baina berehala utzi nuen alde batera, gure intranetean hauekin kudeaturiko blog sistema bat sortu eta kudeatzeko asmoa: arazo gehiegi, bata ala bestearekin, blogak abian ipintzeko. 1.0 bertsio ofizial honetan, badirudi asko sinplifikatu dela instalazio prozesua. Ez dakit, probatu beharko dut ea egia den eta esango dizuet.
Wordpress MU-en garapenean, garrantzia berezia izan du dohaineko blogak sortzeko Wordpress.com atariak. Azpian Wordpress MU bat instalatuta duen gune honen arrakastaren ondorioz, MU bertsioa izugarri hobetu dute, era berean, Wordpress.com zerbitzuari hobekuntza ugari gehitu dizkiotelarik. Nire uste apalean, Wordpress.com une honetan blogak dohain sortzeko dagoen plataformarik erabilterrazena, sendoena eta seguruena da. Une honetan blogaren ia interfaze osoa euskaraz konfigura daiteke (oso baliagarriak horretarako widget bitarteko pertsonalizazio sistema) eta , oker ez banago, dagoeneko euskaraz kudea daiteke admin gune osoa.

zabaldu.com(e)k zera dio:
Wordpress etengabe hobetzen ari da
Ikteroen gunea, gure ikastetxe birtuala bilakatzen ari da. Blogen munduan erreferentzia dira maisu-andereño hauek. Eta oraingoan wordpress -blogak sortzeko plataforma libre eta euskalduna- sistemaren berritasunen berri damaigute.
Interesgarria multi…
aitor(e)k zera dio:
WordPress MU da Mundua.com-en azken 10 bat hilabetetan erabili dugun sistema. Egia da, arazo handiak izan dituela WordPress MU-k orain arte eta batipat, duela 3 bat hilabete inguru lehen 1.0 bertsioa ( “Releace Candidate”-ak ) irten zenerarte. Dena den aldaketa eta zuzenketa txiki batzuk egin ondoren aspalditik izan da erabilgarria eta gurea bezalako zerbitzu ugari agertu dira.
WordPress.com atariaren inguruan, nik dakidala ez dute sekula WordPress MU ofiziala erabili, baizik eta bere bertsio propioa. Hori bai, gutxinaka gutxinaka WordPress MU eta WordPress.com erabiltzen zuten sistema hurbiltzen aritu dira eta gaur egun, seguraski, ia ia berdinak dira.
WordPress.com eta euskararen inguruan, uste dut WordPress.com-en ez dagoela euskara erabiltzeko aukerarik, oraindik ez behintzat. Sistemaren sendotasunaren inguruan, bai, WordPress.com sendoena da, baina beno Mundua.com ez dabit batere gaizki eh!
bbPress oso interesgarria da, baina oso Web 2.0 den antzeko sistema bat ere badago: http://getvanilla.com/
Ondo segi!
jolaus(e)k zera dio:
Aupa Aitor
Ikastola honetan badakigu, bai, Mundua.com-en atzean Wordpress MU dagoela. Ziurraski konturatuko zinen uztailaren hasiera aldera edo, blog berri dezente sortu zirela Mundua.com-en, izan ere, HIKHASIko ikastaroan gure ikasleek zuk kudeatzen duzun sistemarekin sortu zituzten euren blogak. Lan bikaina egin duzu, zalantzarik gabe. Nik mila ahalegin egin ondoren ez nuen lortu sistema abian jartzea gure intranetean. Ea bertsio ofiziala kalean dagoela gure blog sistema propioa martxan jartzea lortzen dudan.
Arrazoia duzu ere esaten duzunean Wordpress.com eta Wordpress MU, proiektu desberdinak zirela hasiera batean (Blogsomekin ere hori bera gertatzen zen). Baina artikuluan adierazi dudan bezala, lehenengoak izandako arrakastak bigarrenaren garapenari lagundu dio eta alderantziz. Gaur egun, Wordpress MU Wordpress.com-en oinarrian dagoela esan daiteke, azken honi, gainera, extra batzuk gehitu dizkiotelarik (batez ere, erabiltzaile komunitateari dagozkienak: avatar propioak komunitaterako eta dashboard-en ipinitako hainbat aukera berri). Uztarketa hori errealitate bat dela ulertzeko nahikoa da Automattic-eko “staff”-ari begirada bat botatzea: hor dago, Donncha adibidez, Blogsomen garatzaile nagusia eta aspalditik WMU-en garapenean dabilena. Bere lana ezinbestekoa izan da Wordpress.com-en garapenean.
Tira, admin gunea jadanik euskaratuta izango zelakoan nengoen baina badirudi oraindik itxaron egin beharko dugula. Halere, admin gunetik, Aukerak/Orokorrera joz gero lehenetsitako hizkuntza hautatzeko aukera ematen du. Nik jadanik euskara aukeratu dut: badirudi laister izango dugula admin gunea euskaraz bisualizatzeko aukera.
Bukatzeko, nik erabiltzen dudan themearentzako antolaturiko foroa Vanillarekin egina dago. Bien artean, bbpress-ekin geratzen naiz.
sebax2k(e)k zera dio:
mira instale el wp mu, pero no soy usuario blogs, lo puse para que la gente tuviese su espacio… ahora bien tengo problemas… con los registros… cada usuario tiene su cuenta? por que no les manda contraseñas a nadie… y a mi me visa que hay un nuevo blog, no entiendo? , lo puse en español, y le agregue themes, algunos plug ins, como arreglo esto? o esta bien asi?
www.blog.ya1111.com
www.ya1111.com
si alguien me puede dar una ayuda con el tema…
o alguien me puede recomendar plugg inn