TopOfBlogs
A A
RSS


Astronomia lantzeko baliabidea

Natur Zientzian astronomia lantzerakoan astroak (izarrak, konstelazioak, galaxiak eta abar) “behatzea” zaila izaten da. Badira hortik planetarium moduko hainbat programa, baina hau da nik aurkitu dudan onena (beste norbaitek zerbait hobea aurkitzen badu esan dezala!).

Zeintzuk dira bere ezaugarri aipagarrienak:

  • Erabiltzen erraza.
  • GNU general Public License (GPL) da. Beraz doan lor daiteke.
  • Kalitate handiko “benetako” zerua aztertzeko eta behatzeko aukera.
  • Zerua Lurreko toki desberdinetatik ikusteko aukera (konfigurazio ataletik erabakitzen da).
  • Atmosferaren distortsioa kentzeko posibilitatea.
  • Konstelazioen izenak eta irudiak ikus daitezke.
  • Gaztelerara itzulia dago (beraz ez dugu ingelesarekin “burrukatu” beharrik).

Programaren izena esatea ahaztu zait: Stellarium 0.8.2 da eta “www.stellarium.org” hebidean eskura daiteke.

Guk gelan proiektore batekin erabiltzen dugu eta benetan ikusgarria da. Animatu!

Loturiko mezuak:

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://ikteroak.blogsome.com/2006/11/06/astronomia-lantzeko-baliabidea/trackback/

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat. Iruzkinarenn jarioa

Iruzkinak mezu honentzat: “Astronomia lantzeko baliabidea”

  1. Gravatar Image

    magic(e)k zera dio:

    Aupa Larre, aspaldiko!!!

    Nik aurten nire ikasleekin erabili dut eta oso ongi dago. Baina beste batzuk ere erabili izan ditut eta interesgarriak iruditzen zaizkit.

    Celestia: Hau ikaragarria iruditu zitzaidan, baina nahiko zaila hasieran eta Ingelesez dago. Unibertsoko Google Earth esango nuke. Dohain eskura daiteke esteka horretatik. Programa honen ahalmena ikusteko, adibide hauek ikusi Youtuben: eklipse simulazioa, Eguzki Sisteman zehar bidaia eta hauek denak.

    Virtual moon: Hau ilargia gertutik aztertzeko baliagarria da. Dohain eta estekatik gaztelerako bertsioa jaisteko aukera daukazue.

    Aplikazio gehiago erabili badut ere, denak ez ditut hemen jarriko (denak ez dira oso baliagarriak izan, baina aipaturiko bi hauek eta zuk aipatutakoa bai). Iruzkina, mezu bera baino luzexeagoa aterako litzateke eta. :lol:

  2. Gravatar Image

    Larre(e)k zera dio:

    Kaixo magic!

    Nik uste nuen Amerika aurkitu nuela, eta hara hor zu iada munduari buelta emana!!

    Jo!! Non aurkitzen dituzu gauza guzti horiek?

    Gainetik begiratu ditut bi helbide horiek eta benetan bi programek itxura OSO ONA dute. Sakonago aztertuko ditut, eta esango dizut.

    AgH2O :lol:

  3. Gravatar Image

    Alex(e)k zera dio:

    Oso ona.
    Egin froga, ilargia zentratu eta saguaren gurpilarekin urbildu.
    Izugarria.

  4. Gravatar Image

    Magic(e)k zera dio:

    Egia esan, ikasturte honen hasieran, honi buruzko mezu bat idazteko asmoa izan nuen, baina hasiera nahiko gogorra izan nuenez, zakarrontzian aparkaturik gelditu zen. Saiatuko naiz, hemendik aurrera, nire untxari (Maite: bi puxtarri honengatik :wink: ) lanetan bilatutako gauza interesgarriak hemen azaltzen. Baina egunak 24 ordu ditu eta ez naiz iristen. :oops:

  5. Gravatar Image

    jolaus(e)k zera dio:

    Aupa Larre

    Hemen doakizu Celestiaren berri ematen duten webgune bat. Hilabetero monografikoak prestatzen dituzte (Eduteka-ren antzera); urtarrilean IKTak eta Natur Zientziak monografikoaren barruan, Celestiaren berri ematen zuten, beste hainbeste aplikazioen artean. Bertan web orriak, unitate didaktikoak, esperientziak, artikuluak… aurkituko dituzu Natur Zientzien inguruan. Hilabete honetako monografikoa Podcasting-en ingurukoa da.

    Bukatzeko bitxikeria bat. Eremu grabitatorioan, eremuen gainezarmenaren ondorioz gorputzen higidura nola ematen den azaltzea ez da gauza erraza izaten fisikako irakasleontzat. Kontzeptu hau zure ikasleekin landu nahi baduzu, hona hemen jokutxo hau. Ondo pasa, zu eta zure ikasleak!

  6. Gravatar Image

    Xarnegu(e)k zera dio:

    Kaixo Larre:
    Magicek aholkatu dizkian aplikazio berberak ikastolatik atera gabe Hezkuntzarako doako softwarea izenburuko ikastaroan bahituen. Belarrietatik tira egingo diat :twisted:
    Izan ongi.

Iruzkina bidali


Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.

:smile: :grin: :lol: :wink: :cool: :oops: :mrgreen: :???: :sad: :cry: :roll: :shock: :eek: :neutral: :razz: :mad: :evil: :twisted: :!: :?: :arrow: :idea:

Nabigazioa

Laburrak

IKT Pilulak

Gora igo