Tontxu Camposek zuzentzen duen sailak www.ikasle.net izeneko gunea martxan jarri du jazarpena pairatzen duten ikasleek Internet bidez salaketa jarri dezaten.
Egia esan, guneak ez du aparteko gauzarik, 6 dokumentu eta posta elektroniko baten helbidea salaketak, zalantzak… bidaltzeko. Ekimenaren baliagarritasuna ikusteke dago, baina arazoa egon, badago, eta honek laguntzen badu arazoari aurre egiten, gaitzerdi.
Nik albiste hau aprobetxatuz, nahiz eta teknologiarekin zerikusirik ez duen, gogoeta txiki bat egin nahi dut gai honi buruz. Jokinen kasua gertatu zenetik eta, horren ondorioz, hedabideetan arazoari ematen zaion oihartzuna dela eta, hainbat lekutan psikosia zabaldu delakoan nago. Arazoari garrantzia kendu gabe, nik uste dut Estatu Batuetatik iritsitako salaketak jartzearen “moda” gureganatzen ari garela eta, guri iruditzen ez bazaigu ere, horrek babesik gabe uzten gaitu. Irakasleok Hezkuntza Sailak jazarpen kasuetarako protokolo bat proposatzen dueta horixe da jarraitu beharrekoa, gure helduleku bakarra. Baina, title="Diario Vascoko elkarrizketa CCOOko abogatu bati">Carmen Peronak Diario Vascon azaltzen dituen kasuetarako zer dugu? Ezer ez.
Hasierako albistera itzuliz, galdera pare bat luzatu nahiko nuke:
- Gisa honetako guneak beharrezkoak ikusten dituzue?
- Irakasleontzat ere jarri beharko lituzkete?

Luistxo(e)k zera dio:
Logoa berria da, eta kokapena ere bai (esango nuke), baina iazko urrian iragarri zuten hau sortu zela, eta sortu ere sortu zen, lau pdf eta e-posta helbide bat zen. Orain berriro inauguratu dute, Tontxurekin. Berdin dio, ez kazetariak ez inor ez da gogoratzen iazkoarekin, eta gogoratzen badira ere, oraingo oharra zabaltzen da eta kitto. Helburua da Vocenton eta EITBn irtetea zerbait egiten ari direla adieraziz, puntako teknologia erabiliz, eta horixe da lortu dutena.
Jakes Goikoetxea(e)k zera dio:
Egia esan, asko harritu naiz egunotan Ikasle.net-i buruzkoa albiste berri gisa argitaratuta ikusi dudanean. Uste dut Ikasle.net 2004ko urrian abian jarri zutela. Anjeles Iztueta zen orduko Hezkuntza sailburua.
magic(e)k zera dio:
Gaur, Ordiziako Berritzegunean izan naiz eta zuek eginiko ekarpena gogora ekarri dut.
Arrazoia daukazue gunea berria ez dela esatean, gainera, inaugurazio berri honekin zuen susmoak egia izatea logikoena litzateke. Baina, gaur bertan izandako bilera horretan, aipatu digute aurtengo ikasturtea seigarrena dela Goierri bailaran bizikidetza eta elkarbizitzaren inguruko proiektuak lantzen eta garatzen direla. Beraz, arinkeri bat litzateke esatea ezer egiten ez denik. Gure ikastolan ikasle, guraso eta irakasleok murgilduta gabiltza eta lanketa sakona eta interesgarria egiten ari da.
Hala ere, Luistxori arrazoia eman beharrean nago teknologia berrien erabilerari dagokionean. Izan ere, hau ez baita gai bakarra teknologia berriak propaganda tresna gisa erabiltzen dutena. Gai askotan gertatzen ari da eta ez dakit ez oten den marketing tresna hutsa bihurtzen ari.
Egia esan, Berritzeguneek gai hauetan abangoardian egon beharko lukete, baina euren errealitate gordina argi-urteetara dago saldu nahi diguten egoera idiliko horretatik.