Irakaskuntzan garai berriak bizitzen ari garela inork ez du zalantzarik. Alde batetik, mugimendu berritzaileak azaleratzen ari dira, hauen muinak, kasu gehienetan IKTen erabilerarekin zerikusia duelarik. Bestalde, XXI. mende hasiera honetan, protagonistak bilakatu diren gure gaztetxoen artean, euren ikasketekiko adierazten duten jarreran ere aldakuntza nabarmenak antzeman ditzakegu. Behin eta berriro entzuten ari gara zein desberdinak diren gaur egungo gazteak, zenbat aldatu diren euren lan ohiturak, ikasketekiko duten konpromezua, zein gutxi baloratzen duten esfortzu pertsonala… Tira, ez da nire helburua artikulu honetan belaunaldi desberdinen arteko alderaketak egitea; beste artikulu baterako gaia polita izan daiteke hori. Badut gogoa, halere, azken ikasturteotan geroz eta nabarmenagoa den jarrera baten inguruan hausnarketa txiki bat egiteko: bidalitako etxeko-lanen helburuetan izan den degradazioaz, hain zuzen ere.
Ez dakit, irakaskuntzak historian zehar izan duen garapenean, noiz erabaki zen etxeko lanak erabiltzea. Garbi daukadana zera da: nire ikasle garaitik gaurdaino behintzat, etxeko-lanak norberaren formaziorako oinarrietako bat kontsideratu direla. Lanean era autonomoan ikastea, esfortzu pertsonalaren balioa, arazoen aurrean irtenbideak bilatzea, ebaluazio amaieran izango diren azterketak prestatzea… etxeko-lanekin lortu nahi izan diren hainbat helburu izan dira. Ikasleen ebaluazioa burutzerakoan etxeko-lanak egiteari eman zaion garrantzia beti izan da handia; zenbatetan entzun ditugu “lan gutxi egiten du etxean” edota “etxeko-lanak egin gabe ekartzen ditu egunero” bezalako esaldiak. Hor dago ikasleek erabiltzen duten eskola-agenda: bertan jasotzen dute egunero dituzten etxeko-lanen zerrenda. Dituzten betebeharrak ondo antolatzeko sistema eraginkorra da eta, bide batez, gurasoek euren seme-alaben etxeko-lanen jarraipena egiteko aukera ere izaten dute.
Badira urte dezente, nahiko kezkatuta nabilela gai honekin. Gaur da eguna, matematikako eta fisikako ohiko etxeko-lanak egitea, helburu didaktikoen lorpenean eragina duen zalantzan jartzen dudala. Ea esplikatzen naizen: ez ditut zalantzan jartzen etxeko-lanak, zalantzan jartzen dudana da, aurretik finkatutako helburuak benetan lortzeko baliabide egokiak diren, ikasleek gaur egun egiten dituzten moduan eta irakasleok egiten diegun jarraipenaren arabera. Onartu beharra daukat, etxeko-lanak bidaltzen ditudan arren, ez dietela jarraipen sistematikorik egiten eta, are gutxiago oraindik, ebaluazio iripide bezala erabiltzen. Ez nago gustura ikasleen jarrerarekin etxeko-lanen aurrean, ezta irakasleok eginkizun horri egiten diogun jarraipen eta ematen diogun balioarekin. Jarraian azaltzen dizkizuet ikusten ditudan arazorik nagusienak:
- Nolako jarraipena, halako erantzuna ikasleen aldetik: ezagutzen ditut klase hasiera bakoitzean, ikasle guztien koadernoak banan-bana behatzen dituzten irakasleak. Koadernoa txurin edota ariketak egin gabe ekarri dituzten ikasleen izenak, euren irakasle koadernoko zerrendan apuntatzen dituztenak. Ebaluazio amaieran, zerrendara jo eta etxeko-lanak egin gabe ekarritako egun kopuruaren arabera, ikaslearen ebaluazioa horren arabera egokituko da. Jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema honi arazo bi ikusten dizkiot nagusiki:
- Jokabide honekin bultzatzen duguna, konturatu agbe, koadernoa “beteta” ekartzea da, berdin dio zer eta nola egina dagoen, kontua da “eginda” ekartzea.
- Ebaluagarria bihurtzen dugun edozein kontzepturentzat neurri zuzentzaileak ipini behar ditugu baina iruditzen zait ezer gutxi aportatzen dugula irakasleok honen inguruan: ebaluazio bileran “lan gehiago egin beharra dauka” esateaz aspertu egiten gara baina egia esan, egoerari buelta emateko ideia gutxi okurritzen zaizkigu.
Jarraitu irakurtzen: 1 2 3 4 5

Larre(e)k zera dio:
Karrajuak planteatzen duen ideia ona da. Agian zurea hortik doa. Irrikitan nago zurea ezagutzeko.
Moodle-rekin antzeko zerbait egin daiteke. Ikasleak taldeka banatu daitezke eta lan bat egitea bidali. Talde bakoitzak besteak egiten duena ez du ikusten, irakasleak nahi ez badu. Amaieran guztiak aurkeztu eta denen artean ezatabaida daitezke.
Hala eta guztiz ere, bada Moodle-k duen beste tresna “makiabelikoagoa”. Tailerra da. Jarduera horretan irakasleak lan bat aurkezten du eredu bezala eta lan hori nola zuzendu behar ere den azaltzen du. Hori egin eta gero ikasle bakoitzak bere lana bidali behar du. Moodle-ek guztiak jasotzen dituenean, nahastu eta ikasle bakoitzari beste ikaskideen bi edo hiru lan (hori irakasleak erabakitzen du) ematen dizkio irakurtzeko, eta garrantzitsuagoa dena EBALUATZEKO.
Irakaslearen ebaluazio lana aurrezteko modu bikaina!!
Ez naiz luzatuko baina jarduerak baditu “segurtasun” mekanismo batzuk. Ikasle batek beste ikaskide baten lana gaizki ebaluaztzen badu (”bengantza” modura adibidez)tresnak “ikasle-ebaluatzailea” penalizatzen du ere
.
1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.Benito(e)k zera dio:
Neu ere deseatzen nago Jolausena jakiteko. Zelako pistak ematen ditudan jakiteko ere kuriositatea daukat.
1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.Uummm…Creative Commons-ena kendu ez kendu nabil…
Magic(e)k zera dio:
A ze misterioa!!!
Jolausi beti gustatu izan zaio jakin-mina piztea, baina zaletasun hori hona ekartzea ere…
Ez dakit ez ote dabilen nahasten mundu birtual hau eta bere errealitatea. Nik uste dut sukaldean, lanean ari denean, lortzen duela bi mundu horiek bereiztea. Eta zin dagizuet, hori behintzat, oso-oso ongi lortzen duela.
Hemen aurkeztuko digun “postrea” zihur nago, munduko gauzarik berritzaileena izanik ere, ez duela bere mondejuen parekorik izango. Fedea ematen dut.
1 day igaro dira mezua idatzi zenetik.Ibon(e)k zera dio:
Aurkezpenak direla eta kontuan eduki beharreko arazo batzuk daude. Aurkezpenak egiterakoan azalpenaren jarioa jarraitzen laguntzen dituzten testuak eta irudiak erabiltzen ditugu. Testu hauek esanguratsuak izan behar dira, baina baita sintetikoak ere. Sintesi honetan arrisku nabarmena dugu. Sortu dugun aurkezpen hori entzuleriari banatzerakoan diapositibak soilik banatzen ditugu,baina bertan luzatu dugun mezu guztia dago? Diapositibak ondo egin baditugu ez, idei nagusiei erreferentzia egiten dioten esaldi eta irudi batzuk besterik ez daude. Hauetara berriro itzultzerakoan denbora apur bat pasatu eta gero ez dago modurik sentsua ematen dien ingurunea berreskuratzeko eta sarritan euren balio galtzen dute, esaldi hutsak bilakatzen dira. Agian gure azalpena egiteko sortutako notak, garapen minimo batekin, diapositibekin batera banatu ezkero ingurunearen zati bat berreskuratzeko aukera izan genezake. Baliabide teknologiko egokiak izan ezkero aurkezpena gure ahotsarekin batera edo !
2 days igaro dira mezua idatzi zenetik.gure ahotsarekin batera eta arbelean egindako guztiarekin batera bana genezake edo interneten eskegi dezakegu eta horrela gure ikuslegoak azalpenaren esperientziara ahal den beste hurbilduko da.
Baina aurkezpenak hezkuntzaren Grial Santua ote dira? Powerpointaren kulturaren kontrako mugimenduak sortuz doaz, bestela hor dago Columbiaren istripuaren txostenean agertutakoa hausnarketarako material galanta…
Imamon(e)k zera dio:
Lehenengo puntuan esaten duzun irakasleak izan nituen ikasle garaian. Koadernoak banan-bana begiratzen zituzten irakasleak. Galdera gorriz eta erantzunak urdinez edo beltzez idaztera behartzen zigunik ere bazegoen. Gogoratzen dut behin Erlijioko irakasleak gutxiegi bat jarri zidala eta “Ez du koadernoa aurkeztu” zihoen testua oharren tartean.
3 days igaro dira mezua idatzi zenetik.